Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 1998ko uztailaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
3514

ERABAKIA, 1998ko uztailaren 14koa, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariarena, "Beasaingo Ezkiaga Auzoan, Orioko Ibilbideko 16 etxadian, 24 etxebizitza eta trasteleku eta 19 garaje eraikitzeko ikuskaritza lanak" esleitzeko mugatutako prozedura bidezko lehiaketarako deia egiten duena.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, gaur hartutako erabakiz, lan horiek esleitzeko espedienteari hasiera ematea onartu du. Horretarako prozedura mugatua izango da eta esleitzeko modua lehiaketa. Honako hauek izango dira

OINARRIAK:

Xedea.– Aipatutako lanak burutzea.

Orotariko aurrekontua.– Hiru milioi bederatziehun eta laurogeita hamasei mila ehun eta hogeita hamasei (3.996.136) pezeta gehienez ere.

Behin-behineko fidantza.– Ez da eskatzen oraingoan.

Behin betiko fidantza.– Ehun eta berrogeita hemeretzi mila zortziehun eta berrogeita bost (159.845) pezeta.

Kontratisten sailkapena.– Ez da eskatzen oraingoan.

Kontratuaren iraupena.– Obran hasieran aurrikusitakoa izango da kontratuta burutzeko epea (18 hilabete).

Lizitatzaileentzat interesgarri diren agiriak.– Oinarrien plegua eta gainontzeko agiriak agerian egongo dira eskaintzak aurkezteko epeak dirauen artean, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak Gipuzkoan duen Lurralde Ordezkaritzan (Donostia-San Sebastiángo Andia kaleko 13a, bosgarren solairua).

Lizitatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.– Lehiaketan eskuhartzeko eske-idazkiarekin batera enpresariaren nortasuna eta, hala badagokio, enpresariaren ordezkotza egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira bai eta Administrazioarekiko kontratazioak egiteko gaitasuna eta eskatutako kalifikazioa egiaztatzen dituztenak ere (B gutun-azala). Lehiatzaileek, halaber, iragarpenean zehazten diren kaudimen ekonomikoa, teknikoa edo profesionala eta finantza arlokoa betetzeko, ondoren aipatzen direnak aurkeztu beharko dituzte «C» gutun-azalean:

Eskatzen zaion gutxienezko esperientzia: ondoren adierazten diren sustapenetako zuzendaritza fakultatiboan arkitekto tekniko edo aparejadore aritu izana:

A) Etxebizitza bloketako sustapenak.

B) Administrazioak sustatutako obrak.

A idazatiko obrei dagokien egiaztapena kolegioko egiaztagiriaren bidez egingo da. Nolanahi ere, 1989-1-1etik geroko «obra amaieren egiaztagiria» dutenek baino ez dute balio.

Bidazatiko obrei dagokien egiaztapena, berriz, dagokion administrazioak emandako egiaztagiriaren bidez egingo da. Nolanahi ere, 1989-1-1etik geroko «obra amaieren egiaztagiria» dutenek baino ez dute balio. Zehaztutako obra mota bakoitzeko bat egiaztatu beharko da gutxienez. Hala ere, Administrazioak sustatutako etxebizitza blokeko sustapenak eskakizun biak betetzen dituela joko da.

Eskuhartzeko eske-idazkiak aurkezteko tokia eta epea.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Erregistro Nagusian, Vitoria-Gasteizko Wellingtongo Dukea kaleko 2an, 2. solairuan (Lakua II eraikina), 1998ko abuztuaren 20ko 13:30ak arte.

Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen gutxienezko eta gehienezko kopurua.– bost aukeratuko dira, ez gehiago ez gutxiago.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 14a.

Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria, JAVIER MARÍA TELLERÍA ELORZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana