Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 1998ko uztailaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
3499

ERABAKIA, 1998ko uztailaren 2koa, Industri, Nekazaritza eta Meategien Administraziorako zuzendariarena, flexometroei modeloaren CE onarpena emateko dena. Flexometroak Amig markakoak eta Amig-1, Amig-2 eta Amig-3 modelokoak dira.

Erref.: DAI-MET/AP-06/98.

AURREKARIAK

Bat.– Jon Gamboa jaunak flexometroei modeloaren CE onarpena emateko eskabidea aurkeztu du Sail honetako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan 1998ko maiatzaren 21ean, Amilibia y de la Iglesia, S.A. enpresaren izenean eta haren ordezkotza eginez. Enpresa horrek Bizkaiko Lurralde Historikoko Amorebieta-Echanon du egoitza eta Metrologiako Kontrol Erregistroan 01D030 zenbakia. Flexometroak hauek dira: Amig-1, 2 eta 3 m-ko luzera izendatukoa; Amig-2, 3 eta 5 m-ko luzera izendatukoa, eta Amig-3, 8 metroko luzera izendatukoa, denak II motakoak. Guztiek ezaugarri hauek dituzte:

– Milimetrokako graduazioa, beltz kolorekoa, alde bakarreko bi ertzetan.

– Kolorea: horia.

– Zenbakiak: zentimetroka, zentimetroetan adierazia, luzera izendatu osoan jarraian. Dezimetroei dagozkien zenbakiak gorriz inprimatuta daude eta zentimetroei dagozkienak beltzez.

– Abiaburua: gako mugikorra, neurriaren luzetara 1 mm desplazatzen dena; horixe da gakoaren beraren lodiera, neurketak kanpotik eta barrutik egiteko aukera emanez.

Hauek dira modelo bakoitzaren berezko ezaugarriak:

AMIG-1: luzera izendatuak: 2 eta 3 metro.

Sekzio kopatuko flejea, 12,7 mm-ko zabalerakoa.

AMIG-2: luzera izendatuak: 3 eta 5 metro.

Sekzio kopatuko flejea, 19 mm-ko zabalerakoa.

AMIG-3: luzera izendatuak: 8 metro.

Sekzio kopatuko flejea, 25 mm-ko zaba- lerakoa.

Bi.– Eskabidearekin batera, modeloari onarpena emateko saioen ziurtagiri/txostena aurkeztu du, CEM-AM-98/022-1,2 zenbakiduna, 1998ko apirilaren 27an Metrologiako Espainiako Zentroak emandakoa. Onarpen-eskabidearen gai diren modeloek 1998ko abenduaren 30eko Aginduan (89-01-27ko EBO) finkatzen diren entseiuak gainditu dituztela esaten da ziurtagirian. Agindu horrek luzera-neurri materializatuak arautzen ditu.

Espediente honi ebazpena eman ahal izateko, beharrezkoa da ondorengoak aipatu eta kontutan hartzea:

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritza da erabaki hau emateko agintea duen organoa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuan eta Industriaren Kalitate eta Segurtasunari buruzko azaroaren 25eko 275/1986 Dekretuaren 9. atalean xedatzen denaren arabera.

Bi.– Irailaren 11ko 1616/1985 Errege Dekretuan xedatzen dena betez egin dira espediente honen izapideak. Estatuko Metrologia-Kontrola finkatzen da dekretu horretan.

Aipatu diren lege-xedapenak ikusi ondoren eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozenak aztertu ondoren, hauxe,

ERABAKI DUT:

1.– Modeloaren CE onarpena ematea Amig markako flexometroei, Amig-1, Amig-2 eta Amig-3 modeloei dagokienez. Onarpenaren zenbakia: E 98-01-001.

2.– Flexometroan inprimatu beharreko zeinuak hauek dira:

– Luzera izendatua:

2 m

edo 3 m

edo 5 m

edo 8 m

3 eta 4 zentimetroen artean.

– Amig identifikazio-marka, 7 eta 8 zentimetroen artean.

– II doitasun-mota, 4 eta 5 zentimetroen artean.

– Modeloaren onarpenaren zeinua, 5 eta 6 zentimetroen artean.

E 98

01001

– Jatorrizko egiaztapenaren zeinua 6 eta 7 zentimetroen artean edo neurriaren abiaburuko gakoan inprima daiteke.

3.– Modeloaren onarpen-ziurtagiria egitea.

4.– Bidezkoak diren aldizkari ofizialetan argitara dadila agintzea.

Erabaki honen aurka, errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Industri Antolamendu eta Administraziorako sailburuordeari, honen berri jaso dadin egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan. Eta hori, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. atalean horrela xedatzen delako.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 2a.

Industri, Nekazaritza eta Meategien Administraziorako zuzendaria,

MARÍA LUISA FUENTES ALFONSO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana