Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 1998ko uztailaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
3488

IRAGARPENA, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, "Unión General de Trabajadores de Euskadi UGT" izeneko Sindikaritza Elkarteko Estatuttuak aldatzeko agiriak gordekizun eman direla jakinarazten duena.

Sindikaritza Askatasunari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Funtsezko Legearen 4. atalean xedatukaoa betez eta bertan ohartemandako ondorioetarako, jakinarazten da 1998ko apirilaren 14an Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza honeta Union General de Trabajadores de Euskadi UGT Sindikaritza Elkarteak idazki bat aurkeztu duela eta idazki horrekin batera Euskal Autonomi Elkartea ihardutze eremutzat duen Sindikaritza Elkarte horren Estatutuen aldaketari buruzko agiriak eta, horrela, aipatutako manual eskatutako gordekizuna eratzen dela. Halaber, honako hau adierazten da: Estatuto horiek aldatzeko erabakia 1998ko martxoaren 26, 27, eta 28an hartu zela, Vitoria-Gasteizen egindako VII Kongresuan eta 1996ko martxoaren 25ean errolderatutako guztien ordezkoak direla Estatuto horiek.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 15a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria, FIDEL MARTÍNEZ RUIZ.


Azterketa dokumentala