Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 1998ko uztailaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
3478

ERABAKIA, 1998ko uztailaren 1ekoa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Kultura sailburuaren 1998ko maiatzaren 13ko Aginduan aurrikusten den "Gure Artea" Sarien banaketarakoEpaimahaiaren osaketaren berri ematen duena.

1998ko edizioko «Gure Artea» Sarietarako deialdi egin eta Sari horiek arautzeko dena, bai arte plastikoen eta bai bisualen esparruko edozein arlotan, Kultura sailburuarena 1998ko maiatzaren 13ko Agindua ikusita.

Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 60. atalean ezarritakoari jarraituz, Epaimahaiaren osakera argitara emango da, jendearentzat interesgarria izango delakoan. Aipatutako Aginduaren 8.2 atalak dioenez, Epaimahaiaren osakeran berri Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen Erabakiaren bitartez.

Horiek horrela izanda,

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Kultura sailburuaren 1998ko maiatzaren 13ko Aginduaren 8.1 atalean aurrikusten den Epaimahaiaren osaera argitara ematea, zeina bertan ezarritako prozeduraren arabera eratu baitzen. Epaimahai hau, Erabaki honen I. eranskinean azaltzen diren kideek osatu dute. Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 1a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

JOSE MARI AGIRRE ESKISABEL.

I. ERANSKINA

1.– Lehendakaria:

Fernando Golvano Gutiérrez jauna

2.– Bokalak:

Carlota Alvarez Basso anderea.

Daniel Castillejo Alonso jauna.

David Pérez Rodrigo jauna.

3.– Idazkaria:

Mari Jose Berciano Pérez anderea, Kultura Sortu eta Zabaltzeko teknikaria.


Azterketa dokumentala