Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 1998ko uztailaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
3474

ERABAKIA, 1998ko uztailaren 16koa, 1998ko martxoaren 31ko aginduaren bitartez deitu zen leku-aldatze lehiaketaren balioespen batzordearena.

Karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak hornitzeko, 1998ko martxoaren 31ko aginduaren bitartez deitu zen leku-aldatze lehiaketaren Balioespen Batzordea 1998ko uztailaren 10ean bildu zen, eta hau erabaki du:

Lehenengoa.– Leku-aldatze lehiaketako deialdiaren 7. oinarrian, 6. atalean hain zuzen, aurrikusita dauden frogak, hau da, lehiaketariek eskatu duten lanpostua betetzeko hizkuntzaren baten ezagutza ezinbesteko baldintza denean, ezagutza hori egiaztatzeko frogak UNEDen egitea (Pedro de Asua kalea, 2, Vitoria-Gasteiz) honako egunean eta ordu hauetan:

a) 1998ko irailaren 10ean:

– 9:00etan: Ingelesaren ezagutza egiaztatzeko maila guztien azterketa idatzia.

– 11:00etan: Frantsesaren ezagutza egiaztatzeko maila guztien azterketa idatzia.

– 13:00ean: Alemanieraren 3. maila egiaztatzeko azterketa idatzia.

b) Frantses, ingeles eta alemanieraren 3. eta 4. mailak egiaztatzeko, ahozko frogak noiz izango diren, azterketa idatzia egiten den egunean bertan jakinaraziko da.

Bigarrena.– Euskaren ezagutza egiaztatzeko frogak (deialdiaren 6. oinarriaren B idazatia eta 7. oinarriaren 5. idazatia), Vitoria-Gasteizen, UNEDen egitea (Pedro de Asua kalea, 2, Vitoria-Gasteiz) honako egun eta ordu hauetan:

1998ko irailaren 21ean, 9:00etan: 1. HE.

1998ko irailaren 22an, 9:00etan: 2. HE.

1998ko irailaren 24an, 9:00etan: 3. HE.

1998ko irailaren 25ean, 9:00etan: 4. HE.

Froga horietara hizkuntzaren ezagutza meritutzat edo betebehartzat jotzea nahi duten lehiaketariek aurkeztu behar dute, beti ere, froga horiek egiten diren egunean, dagokien hizkuntza eskakizuna edo Hizkuntza Eskola Ofizialeko agiria ez badute.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 16a.

Balioespen Batzordearen burua,

LUIS N. GÓMEZ LARREA.


Azterketa dokumentala