Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 1998ko uztailaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Konstituzio Auzitegia
3473

EDIKTUA, 2870/98 konstituziokontrakotasuneko errekurtsoaren ondoriozkoa. Errekurtso hori Gobernuko lehendakariak sustatu du, Eusko Legebiltzarraren otsailaren 27ko 3/1998 Legearen zenbait aginduren aurka.

Aurtengo ekainaren 30eko probidentzia batez, Konstituzio Auzitegiak onartu egin du, izapideak egiteko, Gobernuko lehendakariak aurkeztutako 2870/98 konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa. Errekurtso hori Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren aurkakoa da, zehazki, 44.1 atalaren, 47. ataleko 1., 4., 6. eta 8 idazatien; 48. atalaren; 52.2 atalaren eta I. B) eranskinaren aurkakoa, Estatuaren eskumeteko egintza eta jarduketei dagokienez. Jakitera ematen da Konstituzioaren 161.2 atalera jo duela Gobernuko lehendakariak, eta horrek aurkatutako aginduen indarra eta aplikazioa eten egiten duela errekurtsoa aurkeztu zenetik aurrera, hots, 1998ko ekainaren 25etik aurrera, prozesuko aldentzat eta etenaldi hori Estatuko Buletinaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera, hirugarrengoentzat.

Madril, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko ekainaren hogeita hamarrean.

Konstituzio Auzitegiko lehendakaria,

ALVARO RODRÍGUEZ BEREIJO.


Azterketa dokumentala