Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 1998ko uztailaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
3056

IRAGARPENA, 1998ko ekainaren 8ko 408 zenbakia duen Foru­Aginduarena, Laguardiako Ekialdeko Castillar Eremuaren Barne Eraldaketarako Plan Bereziaren espedienteari buruzkoa.

Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiroko diputatuak foru–agindua eman du. Horren xedapen zatiak honela dio:

«Lehenengoa.– Laguardiako Ekialdeko Castillar Eremuaren Barne Eraldaketarako Plan Berezia aldatzeko espedientea behin-betirako aldatuko da, eremu horretako 25. oruberako eta alor horretako 1. eta 3. orubeetarako finkatutako determinazioen arabera.

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Araba Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.»

Administrazio bidean behin-betikoa den erabaki honen aurka administrazioarekiko auzitarako errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan. Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko 30/1992 Legeko 109 c atalean eta Administrazioarekiko auzitarako eskumena arautzen duen Legeko 37. eta 58. ataletan xedatutakoaren arabera, erabakia argitara dadin egunetik kontatzen hasi eta bi hilabeteko epearen barruan aurkeztuko da errekurtsoa. Kode Zibileko 5. atalean esandakoari jarraituz zenbatuko da epea. Dena dela, bidezkotzat jo dezan beste edozein errekurtso aurkez dezake interesatuak.

Foru Agindu honen aurka Administrazioarekiko auzitarako errekurtsoa aurkezteak, 30/1992 Legeko 110.3 atalean agindutakoaren arabera, errekurtsoaren berri aldez aurretik foru–agindua eman duen organoari ematea eskatzen du.

Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro diputatua,

AVELINO FDEZ. DE QUINCOCES MENDIETA.


Azterketa dokumentala