Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 1998ko uztailaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3050

IRAGARPENA, Irungo "Txingudi" Bigarren Hezkuntzako Institutuan informatika, liburutegi eta ikus-entzunezkoetarako gelak egokitzeko lan-kontratuaren lizitazioarena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: CO/23/1998.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Irungo «Txingudi» Bigarren Hezkuntzako Institutuan informatika, liburutegi eta ikus-entzunezkoetarako gelak egokitzeko lanak.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Irun.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 4 hilabete, zuinketa akta izenpetzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: enkantea.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 35.215.308 PTA.

5.– Fidantzak.

Behin-behineko fidantza: ez da behar.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritzako Baliabideetako Lurralde Burutza.

b) Helbidea: Andía kalea, 13.

c) Herria eta posta kodea: 20004 Donostia-San Sebastián.

d) Telefonoa: (943) 412897.

e) Faxa: (943) 412851.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 1998ko uztailaren 10a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: C taldea, 2 azpitaldea, D kategoria.

b) Bestelako betebeharrak:

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1998ko uztailaren 15eko 12:00ak. b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» kartazalak berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1.a.– Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.

2.a.– Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2, Vitoria–Gasteiz -Lakua II, 3. solairua-.

3.a.– Herria eta posta kodea: Vitoria–Gasteiz–01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hamar egun, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik hasita.

e) Aldaerak: ez dira onartzen.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lakua 2, beheko solairua –5 Aretoa–

b) Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2, Vitoria–Gasteiz.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria–Gasteiz–01010.

d) Eguna: 1998ko uztailaren 16a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarpen gastuak: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kargura.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez dagokio.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 26a.

Sailburuaren Kabinetearen zuzendaria,

CLAUDIO SAIZAR BENGOETXEA.


Azterketa dokumentala