Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 1998ko uztailaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3049

IRAGARPENA, Vitoria-Gasteizko "Koldo Mitxelena" Bigarren Hezkuntzako Institutua eraberritu eta handitzeko eta bertan pista estalia egiteko lan-kontratuaren lizitazioarena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: CO/21/1998.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Vitoria-Gasteizko «Koldo Mitxelena» Bigarren Hezkuntzako Institutua eraberritu eta handitzeko eta bertan pista estalia egiteko lanak.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Vitoria-Gasteiz.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 360 egun edo, epe hori baino laburragoa bada, esleipendunak eskaintzen duena, zuinketa akta izenpetzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 276.183.446 PTA.

5.– Fidantzak.

Behin-behineko fidantza: ez da behar.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Arabako Ordezkaritzako Baliabideetako Lurralde Burutza.

b) Helbidea: San Prudencio kalea, 18, behea.

c) Herria eta posta kodea: 01005 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: (945) 187237.

e) Faxa: (945) 187201.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 1998ko uztailaren 24a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: C taldea, 2 azpitaldea, E kategoria.

b) Bestelako betebeharrak: ez dira eskatzen.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1998ko uztailaren 30eko 12:00ak. b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» kartazalak berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1.– Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.

2.– Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2, Vitoria–Gasteiz -Lakua II, 3. solairua-.

3.– Herria eta posta kodea: Vitoria–Gasteiz–01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik hasita.

e) Aldaerak: ez dira onartzen.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lakua 2, beheko solairua –5 Aretoa–

b) Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2, Vitoria–Gasteiz.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria–Gasteiz–01010.

d) Eguna: 1998ko uztailaren 31.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarpen gastuak: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kargura.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez dagokio.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 25a.

Sailburuaren Kabinetearen zuzendaria,

CLAUDIO SAIZAR BENGOETXEA.


Azterketa dokumentala