Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 1998ko uztailaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Euskal Herriko Unibertsitatea
3037

ERABAKIA, 1998ko ekainaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Unibertsitateko Irakasle Titularra eta Unibertsitate-Eskolako Irakasle Titularra izendatzeko dena. Plaza horretarako deialdia 1997ko apirilaren 25eko (maiatzaren 23ko "Estatuko Buletin Ofiziala") Erabakiaren bidez egin zen.

Unibertsitate-Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoaren 42. artikuluan eta berau garatzen duten gainerako xedapenetan ezarririkoaren arabera, eta interesatuak, 13. artikuluaren 1. puntuan ezarririko epean, irailaren 26ko 1888/1984 Erret Dekretuaren 5. artikuluaren 2. atalean aipaturiko betebeharrak bete ondoren, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 1997ko apirilaren 25eko (maiatzaren 23ko «Estatuko Buletin Ofiziala») Erabakiaren bidez deialdia eginiko Unibertsitateko Irakaskuntza-Kidegoetako plaza batzuk betetzeko lehiaketa epaitu behar duen batzordeak proposamen bat egin zuen. Errektoregoaren 1998ko urtarrilaren 8ko (otsailaren 11ko «Estatuko Buletin Ofiziala») Erabakiaren bidez izendatu zen batzorde horren proposamenarekin bat etorriz.

Errektorego honek, ondoko hauek Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko, Unibertsitateko Irakasle Titularra eta Unibertsitate-Eskolako Irakasle Titularra izendatzea erabaki du:

Unibertsitateko Irakasle Titularra

NAN-zkia. 16.037.216, Jakintza-arloa: «Fisika Aplikatua». Saila: Fisika Aplikatua I.

Unibertsitate-Eskolako Irakasle Titularra

Jakintza-arloa: «Matematika Aplikatua». Saila: Matematika Aplikatua.

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta zuzenean inpugnatu ahal izango da Euskal Herriko Justizi Epaitegi Gorenaren Arazo Kontentzioso eta Administratiboetarako Aretoaren aurrean, berau argitaratu eta bi hilabeteko epearen barruan, Unibertsitate honetako Errektore jauna jakinaren gainean jarriz aldez aurretik.

Leioa, 1998.ko ekainaren 22a.

Errektorea,

E.E. (96-11-5eko Erabakia)

Irakasleen errektoreordea,

MIREN AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala