Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 1998ko martxoaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
1346

ERABAKIA, 1998ko otsailaren 25ekoa, Prezioen Euskadiko Batzordearena, Monte Igueldo, S.A. enpresak tarifa berriak jartzeko egin duen eskabideari onarpena emateko dena.

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 1998ko otsailaren 25ean egin duen bileran, honako akordio hau onartu du ahobatez. Ondoren argitaratu egiten da guztiek jakin dezaten

AKORDIOA:

Monte Igueldo, S.A. enpresak 1998ko ekitaldiko funikular-zerbitzuko tarifak berraztertzeari buruzko espedientea aurkeztu zuen 1998ko urtarrilaren 13an, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailean.

Aipatu den espediente hori aztertu ondoren, Monte Igueldo, S.A. enpresak proposatu dituen tarifak nahikotzat jotzen dira zerbitzua behar den bezala garatu ahal izateko; gainera, zerbitzua emateak dakartzan kosteen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuek izan duten igoerara egokituta daude.

Honako lege hauek ikusi dira: abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretua; 1988ko irailaren 21eko agindua -autonomi mailako trenbideen tarifak berraztertzeko espedienteetarako arauak ezartzen ditu-; prezioen politikaren neurriei buruzko urriaren 28ko 2695/1977 Errege Dekretua eta bai kasu honi aplika dakizkiokeen gainontzeko xedapen orokor eta bereziak ere. Hori guztia kontutan hartuta, honako akordio hau hartu zuen ahobatez Prezioen Euskadiko Batzordeak:

Lehenengoa.- Igeldo mendirako trenbide-zerbitzua egiteko 1998rako tarifa berrien aldeko baimena ematea, ondoren zehazten diren kontzeptu eta zenbatekoen arabera, Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta Bidarien Derrigorrezko Asegurua barne direla:

- Tarifa orokorra 105 PTA

- Tarifa berezia (joan-etorria) 200 PTA

Bigarrena.- Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean; egun horretatik aurrea, hain zuzen, aplikatu beharko dira tarifa berriak.

Erabaki honek administrazio bidea amaitu egiten du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako Salan. Bi hilabetekoa izango da errekurtsoa aurkezteko epea, erabaki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 25a.

Prezioen Euskadiko Batzordearen lehendakaria,

FÉLIX GOROSPE RODRÍGUEZ DEL CASTILLO.


Azterketa dokumentala