Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 1998ko martxoaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1111

AGINDUA, 1998ko otsailaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren, 1998ko Urruzuno Literatur Lehiaketarako dei eginez.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ikasten ari diren gazteen artean euskara sustatzeko tresna baliagarri dela uste du literatur sorkuntza lana. Hori dela eta, ikasmaila horietako gazteek langintza horretarako pizgarri eta bultzagarri gisa hartu eta euskara beren gogoeta eta sentimenduak adierazteko tresna moduan landu dezaten, zera

ERABAKI DUT:

Atal bakarra.– Urruzuno Literatur Lehiaketarako deialdia onartzea, Agindu honen Eraskinean zehazten diren oinarri-arauen arabera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Oinarri-arauetan jardupide gaietan aurrikusi gabeko orotarako, Herri Administrazioen Araubideko eta Administrazio Jardupide Arrunteko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioena hartuko da oinarri.

Bigarrena.– Interesatuak deialdia eta oinarri-arauak inpugnatu ahal izango ditu, bai eta horien ondorioz Administrazioak egin ditzan egintza oro ere, Herri Administrazioen Araubideko eta Administrazio Jardupide Arrunteko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioko Legean ezarritako epean eta eran.

Hirugarrena.– Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengoan sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko otsailaren 20a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

ERANSKINA

OINARRI-ARAUAK

1.– Bigarren Hezkuntzako 1998ko Urruzuno Literatur Lehiaketarako deia egiten da.

2.– Deialdi honetan 1997-98 ikasturtean Bigarren hezkuntzan diharduten eta hurrengo ataletan zehazten diren mailetako ikasleek soilik hartu ahal izango dute parte.

3.– Ikasle horien artean bi kategoria bereziko dira: B gaztetxoentzat (BBBko 1. eta 2. mailak, LHko lehen gradua eta IEEko 1. zikloa) eta A gazteentzat (BBBko 3. maila, UBI, LHko 2.gradua eta IEEko 2. zikloa). Erreforma ezartzearen ondorioz bi kategorietako ikasmaila horien pareko direnetan dabiltzanek berdin-berdin parte hartu ahal izango dute.

4.– Literatur lanek orijinalak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izan behar dute, nahiz prosaz nahiz poesiaz, bertso paperak barne, beti ere Euskaltzaindiak onartuta dauzkan ortografi eta gramatika arauak betez; bestelako literatur saririk irabazi gabeak izan behar dute. Gaia librea izango da.

5.– Lanak makinaz, tarte bikoitzez eta alde bakarretik idatzita aurkeztu behar dira. Lehen orrialdean soilik lanaren izenburua, egilearen izengoitia, arloa eta kategoria jarriko dira, dena ere letra larriz, egilea nor den ager lezakeen aztarrenik gabe. Lanarekin batera eta gainean izengoiti bera beste ezer ez daukan sobre itxi baten barruan, honako datuok (ordena honetantxe):

Lanaren izenburua

Egilearen izengoitia

Deiturak eta izena

Kalea Zkia. .........

Herria Tf......................... P.K.


Azterketa dokumentala