Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 1997ko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingoa
5809

IRAGARPENA, Herrizaingo Saileko Joko eta Ikuskizun zuzendariaren 1997ko ekainaren 25eko Erabakia Daniber S.L.ri jakinarazteko dena.

JAKINARAZTEN DU:

Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.2 atalean jasotariko bideez ezin izan da jakinarazpenik gauzatu, nahiz eta ahalegin bat egin. Eta aipatu 59 atalaren 4. idazatikoa konplitzearren, Danider-i ondoko hau jakinarazten zaio: 1997ko ekainaren 25ean 94/96-MA zigor-espedientearen gaineko erabakia eman da, zeina -hitzez hitz- jarrain zehazturikoa baita:

Esp.: 94/96-MA.

1996ko azaroaren 9an, Ertzaintzaren Joko eta Ikuskizun Unitatea Laguardiako (Araba) Bar Los Sietes izeneko lokalean azaldu zen. Lokal honen titularra Juan María Gracia de Olano jauna da eta Paganos kaleko 92. zenbakian dago kokatua. Aipatu unitateak, lokal horretan, ondoko makina hau detektatu zuen: «A» motakoa, Pimball In modeloa, 91/250 serieko zenbakiduna, eta ustiatzeko baimenik ez zunez, prezintatu egin zuen. Makinaren titularitatea Daniber, S.L PB-0682 enpresa operatzailearena da, eta honen ordezkariak, 1996ko azaroaren 11an, dokumentazioa aurkeztu zuen Arabako Joko eta Ikuskizun Lurralde Bulegoan.

Daniber, S.L. Enpresaren aurkako 94/96-MA zenbakidun zigor-espedientea aztertu egin da, eta:

Instruktoreak formulaturiko Karguen Plegua eta Hasiera-emate Probidentziaren espedientea igorri ziren 1996ko azaroaren 13an, igorri ere abenduaren 26ko 34/1987 Legearen 7. ataleko eta azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 33. ataleko formalitateak konplituaz, eta interesatuak -hartarako ezarritako epearen barruan- ez zuen aurkeztu ez alegaziorik ez bere aldeko deskarguko frogarik.

1996ko abenduaren 11an instruktoreak erabaki-proposamena ematea ebatzi zuen, interesatuari 1996ko abenduaren 17an jakinaraziz hori, jakinarazi ere abenduaren 26ko 34/1987 Legearen 7. ataleko eta azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 33. ataleko formalitateak konplituaz, eta interesatuak ez zuen bere defentsan alegaziorik aurkeztu.

Maiatzaren 20an, EHAAn argitaraturiko iragarpen baten, ondoko hau jakinarazten zitzaion Daniber, S.L. Enpresa Operatzaileri: Zigortzeko Ahalmena erabiltzeko Araudia onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 20.3 atalean aurreikusitako ondorioetarako, instruktoreak proposaturiko zigorrari organo honek ez diola nahikoa irizten, hain zuen ere, proporzionalitate printzipioari erreparatuz gero, kontutan izanik arau-haustea eragiten duen egitatea eta arau-haustea larria izatetik arina izatera pasa delako. Espedientatuari 15 eguneko epea eman zitzaion, bere defentsan egoki irizten ziona alegetzeko, baina ez zuen aurkeztu alegaziorik.

Eta espedientean diren iharduketetan zera ikusten da, goian adierazitako gertaerak frogatuta daudela.

Eta kontutan izanik: Euskal Autonomi Elkartean jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 13.3 atalaean xedatutakoaren aurkako arau-haustea dira aipaturiko gertaerak. Arau-hauste hau lege bereko 26.4 eta 31. ataletan tipifikaturiko falta larria da.

Eta kontutan izanik: Azaroaren 8ko 4/1991 Legean eta abenduaren 26ko 34/1987 Legean xedatutakoaren arabera, Daniber S.L-k du egindako arau-haustearen erantzukizun administratinoa.

Eta kontutan izanik: Herrizaingo Sailaren egiturari buruzko maiatzaren 14ko 108/1996 Dekretua, irailaren 26ko 34/1987 Legea eta azaroaren 8ko 4/1991 Legea aplikatuz, Joko eta Ikuskizun zuzendariak badu ahalmenik espediente hau ebazteko, eta honako hau

ERABAKI DUT

Berrehun mila (200.000) pezetako isunarekin zigortzea Daniber S.L.

Isun horren zenbatekoa Caja Vital Kutxan sartu behar da, kontu zenbakia: 01-096976/5, helbidea: Vitoria-Gazteizko bulego nagusia, idazki hau jaso eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epearen barruan. Errekurtso arrunta aurkeztuz gero, hilabeteko epe hori hauxe izango da: errekurtsoa ebazten duen organoak erabakia ematen duenetik harako hilabetea, betiere errekurtsoa azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 33. ataleko 3. zenbakian xedatutakoaren arabera. Erabaki honekin ez da amaitzen bide administratiboa, eta berorren aurka errekurtso arrunta aurkeztu dakioke Herrizaingo sailburuari, erabaki hau jaso eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epearen barruan; baina, betiere azaroaren 26ko Herri Administrazioen Lege-Jaurbideri eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 107. atalean eta hurrengoetan ezarritako betekizunak konplituaz.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko urriaren 24a

Joko eta Ikuskizun zuzendaria,

ALBERTO SANZ URIEN.


Azterketa dokumentala