Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 1997ko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
5808

ERABAKIA, 1997ko urriaren 30ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, 74/97 lehiaketa publikoa iragartzeko dena. Lehiaketa horren bidez kontratu bat adjudikatuko da, masa espektrometriaren bidezko etengabeko gas analizatzailea erosteko, Donostiako Kimika Fakultaterako.

1.– Kontratua eskaintzen duena:

a) Erakundea: Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea. Ekonomia Gaietako Errektoreordetza. Unibertsitateko Campusa E- 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa. (94)- 464 77 00- Faxa. (94) 480 11 90.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio-Atala.

2.– Kontratuaren gaia:

a) Deskribapena: hasieran adierazitakoa.

b) Zenbat halako: ikusi Preskripzio Teknikoak.

c) Loteak eta kopurua: lote bakarra.

d) Emateko lekua: ikusi Preskripzio Teknikoak.

e) Emateko epea: ikusi Preskripzio Teknikoak.

3.– Tramitazioa, prozedura eta era:

a) Tramitazioa: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 5.000.000 PTA, BEZ barne.

5.– Behin-behineko bermea: 100.000 PTA.

6.– Dokumentuak eta argibideak:

a) Helbidea: ikusi 1-a eta 1-b.

b) Noiz arte eskuratu ahal diren: iragarki hau argitaratu eta handik hilabetera bitartean, eguerdiko 13:00era arte.

7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi Oinarrien Orria.

8.– Eskaintzak aurkezteko:

a) Azken eguna: iragarki hau argitaratu eta handik hilabetera, eguerdiko 13:00era arte. Azken eguna larunbata edo jaieguna balitz, hurrengo astegunera arte atzeratuko litzateke.

b) Dokumentazioa: ikusi Oinarrien Orria.

c) Aurkezteko lekua: Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa), Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak (Tolosa hiribidea, 54 eta Tolosa hiribidea, 107 - Donostia-San Sebastián) eta Arabako Campuseko Errektoreordetza (Izardui komandantea, 2 - Vitoria-Gasteiz).

d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: hiru hilabete, eskaintzak zabaltzen diren unetik hasita.

e) Aldakiak: ikusi Preskripzio Teknikoak.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea eta lekua: ikusi 1-a.

b) Eguna: 1997.eko abenduaren 23a.

c) Ordua: 10:30etan.

10.– Iragarkiaren gastuak: kontratua eskuratzen dutenen kontu.

Leioa, 1997ko urriaren 30a.

UPV / EHUren 1997ko maiatzaren 13ko Erabakiaz egindako eskuordetzeaz sinatua.

Ekonomia Gaietako errektoreordea,

JON BARRUTIA GUENAGA.


Azterketa dokumentala