Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 1997ko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraioak eta Herrilanak
5807

ERABAKIA, 1997ko azaroaren 7koa, Uren zuzendariarena, Bergaran Deskarga erreka bideratzeko proiektuko obrak burutzeko lehiaketarako deia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herrilan Saila.

b) Espedientea izapidatzen ari den bulegoa: Uren Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: 18/97.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bergarako San Antonio auzoan Deskarga errekak gainezka egin ez dezan babeserako hainbat obra egitea.

b) Loteak: Ez.

c) Gauzatze lekua: Bergara (Gipuzkoa).

d) Gauzatze epea: Bederatzi (9) hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: Presakoak.

b) Prozedura: Irekia.

c) Esleipen era: Lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Aurrekontua, guztira: Berrehun eta hirurogeita bi milioi zazpiehun eta laurogeita hiru mila bostehun eta berrogeita hamasei (262.783.556) pezeta.

5.– Fidantzak.

Behin-behingo fidantza: Kontratuaren aurrekontuaren %2.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Gipuzkoako Uren Zerbitzua.

b) Helbidea: Foruen kalea, 1-1.a

c) Herria eta posta kodea: Donostia-San Sebastián, 20005.

d) Telefonoa: 943-424520.

e) Telekopia: 943-423810.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: Ez dago eperik.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: E taldea, 5 azpitaldea, e) maila.

b) Bestelakoak: Ez da bestelakorik eskatzen.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko epea: 1997ko abenduaren 2ko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio alorreko berariazko klausulen pleguko 7.3 puntuan ezarritakoaz gain, obraren antolaketa, egin beharreko lanen programazioa, makinen zerrenda, eta adituen eta kontratistaordeen zerrenda izenduna aurkeztu beharko da.

c) Aurkezteko lekua:

1. Entitatea: Garraio eta Herrilan Saila.

2. Helbidea: Eskaintza ekonomikoak eskuan eraman beharko dira Garraio eta Herrilan Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Wellingtongo dukearen kaleko 2ra, goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Hala egiten ez bada edo eskaintza igorri dela jakinarazteko agiria halakoak hartzeko epea amaitu ondoren jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Dena den, eskaintza postaz bidali eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3. Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: Berrogeita bost eguneko epea, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera kontatzen hasita.

e) Aldaerak: Ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Garraio eta Herrilan Saila.

b) Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2, Lakua 2, 4. bilera aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 1997ko abenduaren 3a. Eskaintzaren bat postaz jasoz gero, 1997ko abenduaren 15ean egiteko utziko da.

e) Ordua: 12:00.

10.– Beste argibide batzuk.

11.– Iragarpen gastuak: Esleipendunaren kontura.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko azaroaren 7a.

Uren zuzendaria,

PEDRO JAVIER JAUREGUI FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala