Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 1997ko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
5805

IRAGARPENA, Portugaleteko anbulatorioa zati batean (harrera eta urbanizazioa) eraberritzeko lanei buruzko espedientearen esleipenaren berri ematen duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza, Osasun Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Araba kalea 45 - E - 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 - 182000. Faxa: 945 - 137630.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Ekonomi Araubide eta Kontratazio Zuzendariordetza.

c) Espediente zenbakia: 020/20/0/00228/3701/ 0797-S.C.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: lanak.

b) Helburua: Portugaleteko anbulatorioa zati batean (harrera eta urbanizazioa) eraberritzeko lanak.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu zen eguna: EHAAko 158 zenbakia, 1997ko abuztuaren 21a.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 33.003.230 PTA, honako urte hauetan banatuta: 1997 (13.643.836 PTA) eta 1998 (19.359.394 PTA). 5.– Esleipena.

a) Eguna: 1997ko urriaren 30a.

b) Kontratista: Aros Estudio de Arquitectura, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 26.371.613 PTA, honako urte hauetan banatuta: 1997 (7.012.219 PTA) eta 1998 (19.359.394 PTA).

Vitoria-Gasteiz, 1997ko azaroaren 3a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

ÁNGEL CANCELO CALVO.


Azterketa dokumentala