Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 1997ko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
5800

ERABAKIA, 1997ko urriaren 20koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Berastegiko (Gipuzkoa) Balizko Arkeologia Guneen Izendapena egiten duena.

Kultura Ondareko zuzendariaren 1996ko azaroaren 11ko erabaki bidez eta Kultura Ondarearen Zentroko zerbitzu Teknikoek egindako Txostenaren edukiei erreparatuz (aurreko ebazpen horretan zerrendatu eta mugatutako guneetan, arkeologi hondarrak izan daitezkeela ziurtatzen du txosten horrek) Berastegiko Balizko Arkeologia Guneen Aldez Aurreko Izendapena egin da. Ebazpenarekin batera, eragindako guneen zerrenda eta mugak adierazi dira.

Arrazoibideak aurkez ditzaten, interesdunei entzuteko aldiaren jardunbidea egin da, eta ez da inolako arrazoibiderik jaso; gune horiek balizko arkeologia gune izendatzeko bidezkotasuna egiaztatu da.

Horren guztiaren arabera, eta kontuan izanik Euskal Kultura Ondareari buruz uztailaren 3an onartutako 7/1990 Legearen (1990eko abuztuaren 6ko EHAA, 157 zenbakia) 49. atalean ezarritakoa, eta balizko arkeologia guneak finkatzeko araudia ezartzen duen urriaren 8an onetsitako 234/1996 Dekretua (1996ko urriaren 23ko EHAA, 205 zenbakia) ere bai,

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Honekin batera doan I. eranskinean zerrendatu eta mugatutako guneak Berastegiko Balizko Arkeologia Gune izendatzea.

Euskal Kultura Ondareari buruz uztailaren 3an onartutako 7/1990 legearen 49. atalean ezarritakoari jarraituz, hau adieraztea: gune horietan obrarik nahi izanez gero, jabeak edo sustatzaileak orubearen edo eraikuntzaren arkeologi balioari buruzko eta obren proiektuaren gainean izan dezakeen eraginari buruzko ikerlana ekarri beharko duela, urriaren 8ko 234/1996 Dekretuaren 7.atalean eta bat datozenetan ezarritako baldintzen arabera.

Bigarrena.– Interesdunei, Berastegiko Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza sailei erabaki hau jakinaraztea.

Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, erabaki honen bitartez Berastegiko Balizko Arkeologia Gune izendatzen diren guneei dagokien administrazio espediente osoa edozein interesdunen eskura dagoela, bulego orduetan, Euskal Kultura Ondarearen Zentroan (San Antonio kalea, 2 - behea, Vitoria-Gasteiz).

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio, jakinarazten denetik hasi eta hilabeteko epean Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuari.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko urriaren 20a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

JOSÉ M.ª AGIRRE ESKISABEL.

I. ERANSKINA

BERASTEGIKO (GIPUZKOA)

BALIZKO ARKEOLOGIA GUNEEN

ZERRENDA ETA MUGAKETA

Balizko Arkeologia Guneak honako irizpide hauen arabera finkatu eta mugatuko dira:

a.– Orain arte ezagun diren arkeologia materialen banaketa. b.– Zero Kotaren gainetik dauden egituren kokapena.

c.– Egitura horien kokapen topografikoa.

d.– Arkeologia gaien ezaugarri topografikoak eta beren garrantzi historikoa.

Berastegiko Balizko Arkeologia Guneak mugatzeko modua zehaztu nahian, aipatutako irizpideak eta elkar egokipena aintzat hartuta, babes esparruetan honako tipologia hauek bereziko dira:

A motakoak: eraikinaren hormez barruko esparrua.

B motakoak: eraikinaren hormez barruko esparrua + 15 metro inguruan, kanpoen dauden puntuetatik hasita.

C motakoak: elementuak hartzen duen esparrua + 5 metro inguruan, kanpoen dauden puntuetatik hasita.

D motakoak: eraikinak eta berari atxikitako instalakuntzek hartzen duten esparrua.

E motakoak: planoan zehaztutako esparrua.

Azaldutako banaketa horri jarraituz, Balizko Arkeologia Guneei buruz honekin batera doan Zerrendan zehaztuta dago bakoitzari dagokion babes esparrua. Honako hauexek dira:

Fitxa Deitura

1. San Martin Gotzaia eliza (B)

2. Berastegi edo Jauregiko dorretxea (B)

3. Olloki baserria(A)

4. Arriaga baserria (A)

5. Etsoinerdi baserria (A)

6. Etsoin baserria (A)

7. Meaka baserria (A)

8. Gaztelunea edo Dendategi baserria (A)

9. Sagastiberri baserria (A)

10. Arretxe baserria (A)

Fitxa Deitura

12. Arrate Txiki errota (D)

13. Arrate errota (hondatuta) (D)

15. Elande Azpi baserria (A)

16. Barrenetxea baserria (A)

17. Etxenagusi baserria (A)

18. Oiloko Errota errota (D)

19. San Sebastian baseliza (B)

20. San Anton Abad edo San Anton Zar baseliza (ez zaio egiturarik ikusten) (E)

21. Idiazabal baserria (A)

22. Buztinenea baserria (A)

23. Luze etxea dorrea (A)

24. Obineta Zar baserria (A)

25. Santa Maria Magdalena ospitalea/ Sabilla Aundi baserria (A)

26. Lizarraga baserria (A)

27. Arrosi errota I (D)

28. Arrosi errota II (hondatuta) (D)

29. Arrosi errota III (hondatuta) (D)

30. Arrosi errota IV (hondatuta) (D)

31. San Lorenzo baseliza (A)

32. Plazaola burdinola (hondatuta) (D)

33. Ameraun burdinola (D)

34. Mustar burdinola (ez zaio egiturarik ikusten) (E)

35. Santa Maria eliza (A)

36. Garaikoetxea baserria (A)

37. Aldabanea edo Aldabamuñoa baserria (A)

38. Urzellanea baserria (A)

39. Beibatariko tumulua (C)


Azterketa dokumentala