Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 1997ko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
5799

ERABAKIA, 1997ko urriaren 14koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Ikaztegietako (Gipuzkoa) Balizko Arkeologia Guneen Izendapena egiten duena.

Kultura Ondarearen zuzendariak 1996ko azaroaren 11n hartutako Erabakiaren bidez ezarri zen Ikaztegietako Balizko Arkeologia Guneen Aldez Aurreko Izendapena, Kultura Ondarearen Zentroaren Zerbitzu Teknikoek egindako txostenaren edukiei jarraituz. Izan ere, txosten horrek dioenez, baliteke aipatutako aldez aurreko Erabaki horretan aipatzen eta mugatzen diren esparruetan arkeologi aztarnak egotea, eta aldez aurreko izendapen horrek eragindako guneen zerrenda eta mugak ematen dira.

Legez ezarritako prozedurari jarraituz, dagokion jakinarazpen eta argitalpenak egin dira eta interesatuei beren alegazioak egiteko aukera eman zaie. Entzunaldi horren ondorioz Iñake Aramendiak hainbat alegazio egin ditu, behar bezala informatuak izan direnak. Horien artetik zera onartu da: «Aituzar baserria» (4. zk.) Balizko Arkeologi Gune izendatutakoen zerrendatik kentzea. Beste alegaziorik ez da aurkeztu.

Horren guztiaren arabera, eta kontuan izanik Euskal Kultura Ondareari buruz uztailaren 3an onartutako 7/1990 Legearen 49. atalean ezarritakoa (abuztuaren 6ko EHAA, 157. zk.) eta, Balizko Arkeologia Guneak Finkatzeko Araudia ezartzen duen urriaren 8ko 234/1996 Dekretua ere bai (urriaren 23ko EHAA, 205 zk.),

ERABAKI DUT:

Lehena.– Honekin batera doan I. Eranskinean aipatzen eta mugatzen diren esparruak Ikaztegietako Balizko Arkeologia Gune izendatzea. Euskal Kultura Ondareari buruz uztailaren 3an onartutako 7/1990 Legearen 49. atalean ezarritakoari jarraituz, hau adieraztea: gune horietan obrarik egin nahi izanez gero, jabeak edo lanen sustatzaileak ikerlan bat aurkeztu beharko duela orubearen edo eraikuntzaren arkeologi balioari buruz, urriaren 8ko 234/1996 Dekretuaren 7. atalean eta bat datozenetan ezarritako baldintzen arabera.

Bigarrena.– Erabaki honen berri ematea interesdunei, Ikaztegietako Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei.

Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, erabaki honen bitartez Ikaztegietako Balizko Arkeologia Gune izendatzen diren guneei dagokien administrazio espediente osoa interesatu guztien eskura dagoela, bulego orduetan, Euskal Kultura Ondarearen Zentroan (San Antonio kalea, 2. behea, Vitoria-Gasteiz).

Erabaki honen aurka Kultura sailburuari Errekurtso Arrunta jarri ahal izango zaio, jakinarazten denetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko urriaren 14a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

JOSÉ M.ª AGIRRE ESKISABEL.

I. ERANSKINA

IKAZTEGIETAKO (GIPUZKOA) BALIZKO ARKEOLOGIA GUNEEN

ZERRENDA ETA MUGAKETA

Balizko Arkeologia Guneak honako irizpide hauen arabera finkatu eta mugatuko dira:

a.– Orain arte ezagun diren arkeologia materialen banaketa. b.– Zero Kotaren gainetik dauden egituren kokapena.

c.– Egitura horien kokapen topografikoa.

d.– Arkeologia gaien ezaugarri topografikoak eta beren garrantzi historikoa.

Ikaztegietako Balizko Arkeologia Guneak mugatzeko modua zehaztu nahian, aipatutako irizpideak eta elkar egokipena aintzat hartuta, babes esparruetan honako tipologia hauek bereziko dira:

A motakoak: eraikinaren hormez barruko esparrua.

B motakoak: eraikinaren hormez barruko esparrua + 15 metro inguruan, kanpoen dauden puntuetatik hasita.

C motakoak: elementuak hartzen duen esparrua + 5 metro inguruan, kanpoen dauden puntuetatik hasita.

D motakoak: eraikinak eta berari atxikitako instalakuntzek hartzen duten esparrua.

E motakoak: planoan zehaztutako esparrua.

Azaldutako banaketa horri jarraituz, Balizko Arkeologia Guneei buruz honekin batera doan zerrendan zehaztuta dago bakoitzari dagokion babes esparrua. Honako hauexek dira:

Fitxa Deitura

1. San Lorenzo eliza (B)

2. Ezkiaga errota (gaur egun etxebizitza) (D)

3. Beidakar baserria (A)

4. Aituzar baserria (A)

6. Artano baserria (A)

7. Iturriotz baserria (A)

8. Santiago Apostoluaren baseliza / Pilarreko Ama (A)

9. Lizarza baserria (A)

10. Benzunzibar baserria (A)

11. Goikoetxe baserria (A)

12. Larunbe baserria (A)

13. Erbeta Azpi baserria (A)

14. Erbeta baserria (A)


Azterketa dokumentala