Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 1997ko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
5793

ERABAKIA, 1997ko azaroaren 10ekoa, Justizi sailburuordearena, Bake Epaitegietan inbertsio gastuak egiteko Autonomi Elkarteko udalei ekonomia-laguntzak emateko dena.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 1997ko uztailaren 10eko agindu batez (irailaren 1eko EHAA, 165 zk.), bake epaitegien inbertsio eta funtzionamendu gastuetarako eta idazkaritzen elkarteak sustatzeko Autonomi Elkarteko udalei dirulaguntzak emateko jardunbidea arautu zen ekitaldi hartarako.

Aurkeztu diren eskabideak aztertuta, laguntza guztiak ematea ezinezkoa dela ikusi da, eskatutako laguntzek aurrekontu partidetan horretarako ezarritako zenbatekoa gainditu egiten baitute; hori dela eta, hainbanaketa egin beharra dago deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean.

Hala ere, agindu horretan aurreikusitakoaren indarrez, sail honek ahalmena dauka berehala egin beharreko edo lehentasunekotzat jotzen dituen inbertsioei lehentasuna emateko. Aipatu inbertsioak, ekitaldi honetan, hauek izango dira: erregistro–liburuak, maiz hondaturik egoten direnez, konpondu eta/edo koadernatzekoak; obrak egitekoak, berriak nahiz birgaitzekoak, dirulaguntza hauek barik udalek zail izaten dutelako oso obrok egitea; eta epaitegi horietako altzari eta informatika ekipamenduetarakoak.

Lehentasuneko irizpide horiek kontutan hartuta, aurkeztutako aurrekontuak aurreikusitako inbertsiora egokiturik, hau egingo da: inbertsioaren %70aren pareko laguntza ematea erregistro-liburuak konpontzeko eta obrak egiteko proiektuetarako; eta %66,8koa, berriz, eskatu diren gainerako eskabideetarako.

Hori dela eta, Justizi Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak aztertu eta proposamena egin ondoren, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Ondoren aipatzen diren udalei dirulaguntzak ematea, bake epaitegietan egin beharreko inbertsioen gastuetan erabiltzeko:

Onuraduna Zertarakoa Emandako dirulaguntza

ARABA

ALEGRIA-DULANTZI Informatika ekipamendua 204.647 ARAMAIO Informatika ekipamendua 142.632

Liburuak 11.704

ARRAZUA-UBARRUNDIA Altzariak 111.252

CUARTANGO Berritzea eta birgaitzea 51.156

ELBURGO Obra berria 2.440.816

LABASTIDA Altzariak 116.096

LAGUARDIA Bulegoko ekipamendua 377.257

LAPUEBLA DE LABARCA Bulegoko ekipamendua 518.558 AGURAIN Liburuak koadernatzea 203.000

URKABUSTAIZ Informatika ekipamendua 195.572

VALDEGOVÍA Altzariak 249.108

ZIGOITIA Informatika ekipamendua 142.903

BIZKAIA

AMOROTO Bulegoko ekipamendua 291.775

AREATZA Berritzea eta birgaitzea 40.578

Altzariak 128.226

ARRIETA Bulegoko ekipamendua 278.836

ARRIGORRIAGA Bulegoko eta informatikako ekipamendua 601.541

BAKIO Informatika ekipamendua 232.131

BERMEO Bulegoko ekipamendua 588.654

BERRIATUA Informatika ekipamendua 242.088

DIMA Berritzea eta birgaitzea 589.751

Altzariak 958.835

Informatika ekipamendua 432.816

EA Informatika ekipamendua 174.118

ERANDIO Bulegoko ekipamendua 232.705

ERMUA Berritzea eta birgaitzea 3.043.277

Altzariak 581.730

ERRIGOITI Informatika ekipamendua 180.378

FRUIZ Altzariak 152.243

GORDEXOLA Altzariak 133.069

Informatika ekipamendua 169.064

LEIOA Liburuak koadernatzea 59.114

Altzariak 227.623

LEKEITIO Obra berria 5.010.729

Altzariak 257.986

MENDEXA Altzariak 96.044

MORGA Bulegoko eta informatikako ekipamendua 422.423

MUSKIZ Bulegoko ekipamendua 741.239

ORDUÑA Bulegoko eta informatikako ekipamendua 772.221

PORTUGALETE Berritzea eta birgaitzea 1.033.200

Altzariak 596.964

Bulegoko ekipamendua 101.357

SANTURTZI Altzariak 429.276

Bulegoko ekipamendua 514.298

Onuraduna Zertarakoa Emandako dirulaguntza

SESTAO Altzariak 1.602.471

Informatika ekipamendua 220.345

SONDIKA Berritzea eta birgaitzea 167.597

Altzariak 23.236

SOPUERTA Altzariak 381.239

SUKARRIETA Informatika ekipamendua 187.672

VALLE DE TRAPAGA-TRAPAGARAN Altzariak 763.585

ZAMUDIO Informatika ekipamendua 234.687

ZIERBANA Altzariak 397.341

Informatika ekipamendua 247.854

GIPUZKOA

ATAUN Altzariak 200.106

AZKOITIA Bulegoko eta informatikako ekipamendua 282.589

BERASTEGI Altzariak 301.887

Informatika ekipamendua 302.072

BERROBI Informatika ekipamendua 54.388

DEBA Altzariak 137.627

ELDUAIN Altzariak 106.187

Informatika ekipamendua 302.072

ERREZIL Informatika ekipamendua 247.854

GABIRIA Informatika ekipamendua 204.196

Altzariak 206.831

GAINTZA Bulegoko ekipamendua 472.472

HERNANI Bulegoko ekipamendua 166.928

LEGAZPI Obra berria 2.061.923

ARRASATE Berritzea eta birgaitzea 1.508.239

OIARTZUN Berritzea eta birgaitzea 501.442

OÑATI Bulegoko eta informatikako ekipamendua 456.581

PASAIA Berritzea eta birgaitzea 473.550

RENTERÍA Berritzea eta birgaitzea 177.824 Bulegoko ekipamendua 201.382

URNIETA Altzariak 1.228.754

Liburuak eskaneatzea 608.838

ZALDIBIA Bulegoko ekipamendua 472.472

ZEGAMA Liburuak koadernatzea 51.156

ZERAIN Obra berria 525.000

ZUMAIA Altzariak 116.538

Bulegoko ekipamendua 326.075

Bermeo, Erandio, Errigoiti, Santurtzi, Sopuerta, Berrobi, Hernani eta Renteríako udalen dirulaguntzak baldintzaturik daude: hilabeteko epearen barruan, erabaki hau argitaratzen den egunetik kontatzen hasita, inbertsioa egiteko konpromezua sendetsiz osoko bilkurak hartutako erabakia bidali beharko dute.

Bigarrena.– Gainerako eskabideei dirulaguntzak ukatzea, aurkeztu beharreko agiriak epez kanpo aurkeztu dituztelako edo eskatutakoa ez delako egokitzen deialdi honen laguntzen zertarakora.

Hirugarrena.– Erabaki honekin subentzionatutako inbertsioak eta ekipamenduak egiteko epea 1998ko ekainaren 30a izango da, gehienez ere.

Laugarrena.– Dirulaguntza hauek arautzen dituen 1997ko uztailaren 10eko Aginduaren 4. ataleko 4. idazatiak ezartzen duen moduan, dirulaguntza honela ordainduko da: %50a erabaki honen ondoren eta gainerako %50a, udalak agiri hauek bidali ondoren —beti ere, 1998ko uztailaren 30a baino lehen bidali beharko dira—:

a) Eskabidean proposatutako inbertsioei buruzko jatorrizko fakturak edo fotokopia konpultsatuak.

b) Proposatutako obrak nahiz inbertsioak egin izana egiaztatzen duen agiria, udaleko idazkariak sinatua.

Bosgarrena.– Erabaki honen berri interesatu guztiei ematea, jakinaraziz, ezen, ez duela administrazioko bidea agortzen eta, ondorioz, bere aurka, errekurtso arrunta aurkez diezaioketela Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko azaroaren 10a.

Justizi sailburuordea,

IÑAKI SÁNCHEZ GUIU.


Azterketa dokumentala