Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 1997ko azaroaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Enkarterrietako Udalen Mankomunitatea
5791

Enplegu Publikoko Eskaintza deuseztatzeari buruzkoa.

Enkarterriko Udal Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 1997ko urriaren 28an eginiko ekitaldian, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Erakundeen arteko Harremanetarako eta Udal Administraziorako Zuzendaritzak eginiko errekerimendua betetzeko honako hau erabaki zuen:

1.– Enkarterriko Udal Mankomunitatearen Batzar Nagusiak 1997ko maiatzaren 20an eginiko ohiko ekitaldian hartutako 4.2 erabakia deuseztatzea, 1997 urterako Enplegu Publikoko Eskaintza onartzen zuena.

2.– Enkarterriko Udal Mankomunitatearen Batzar Nagusiak 1997ko ekainaren 28an eginiko ohizkanpoko ekitaldian hartutako 3. erabakia deuseztatzea, 1997 urteko Enplegu Publikoko Eskaintzan sartutako lanpostuak hornitzeko deialdia arautu behar zuten baseak onartzen zituena eta aukeratze proba egokietarako deialdia egiten zuena.

Balmasedan, 1997ko azaroaren 4an.

Lehendakaria,

LEANDRO KAPETILLO LARRÍNAGA.


Azterketa dokumentala