Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 1997ko urriaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Gipuzkoako Foru Aldundia
5433

IRAGARPENA, Andoaingo Hiri Antolaketako Arauen 16.2 Arearen Barne Eraberrikuntzako Plan Bereziari Buruzkoa.(GHI-143/97-P08).

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Andoaingo Hiri Antolaketako Arauen 16.2 Arearen Barne Eraberrikuntzako Plan Bereziaren espedienteari dagokionez, 1997ko irailaren 23ko Diputatuen Kontseiluak hartutako erabakiaren bitartez exijitutako bermea jarri denez, bidezkoa da erabaki hori argitaratzea, eta horren xedapen zatia ematen da ondoren argitara:

«Behin betiko onartzea Andoaingo Hiri Antolaketako Arauen 16.2 Arearen Barne Eraberrikuntzako Plan Berezia.

Plan Bereziaren behin betiko onarpena eraginkorra izango da udalaren eta sustatzailearen artean hartutako konpromisoak zorrotz bete direla bermatzen denean, hau da, zerbitzuak ezartzeko eta hiritartze obrak burutzeko, Plan Bereziaren ebaluaketaren arabera, beharrezko den balioaren %6ko kopurua ezartzen denean, eta behin betiko onarpenaren erabakia ez da argitaratuko harik eta esandako berme hori udalean aurkeztu dela jakin arte.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.»

Donostia-San Sebastián, 1997ko urriaren 17a.

Idazkari Teknikoa,

JAVIER CAPDEVILA MAYORAL.


Azterketa dokumentala