Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 1997ko urriaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
5420

ERABAKIA, HABEren zuzendari nagusiarena, 1997ko urriaren 23koa, 1997ko urritik 1998ko iraila bitarteko dirulaguntzak udalen edo udal-erakundeen menpeko euskaltegiei, udal-euskaltegiei, emateko baldintzak ezartzen dituena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Ekainaren 12ko 189/1984 Dekretuak dirulaguntzak emateko ezarrita dauzkan eskumenen eta <FONT FACE="Garamond 3" HABE<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>k ikasturte bakoitzaren aro bakoitzerako dituen diru-hornikuntzen arabera, Erakunde publiko honek aldian aldiko laguntzak ematen dizkie helduak euskaldundu eta alfabetatzeko euskaltegi publiko zein pribatuei.

Egiteko hau betetze aldera, orain bidezkoa da 1997/98 epealdirako finantzazio-moduluak ezartzea, honen bidez udalen edo udal-erakundeen menpeko euskaltegiei, hau da, udal euskaltegi deituei, dagozkienak finkatuz.

Horren kariaz, eta otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak, <FONT FACE="Garamond 3" HABE<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ren egitura organikoa finkatzen duenak, emandako eskumenen indarrez,

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1. atala.– Helburua.

Erabaki honen bitartez, udal-euskaltegiek 1997/98 ikasturtean (1997ko urria-abendua eta 1998ko urtarrila-iraila) emandako ikastaroen finantzaziorako laguntzak arautuko dira.

Laguntza moduan eman daitezen kopuruak <FONT FACE="Garamond 3" HABE<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>k bere aurrekontuetan horretarako dituen fondoetatik egingo da, dirutza hori izango delarik aurreikusitako laguntza guztien gehiengoaren muga jarriko duena.

Dirutza hori finantzazio-behar guztiei erantzuteko aski ez balitz, dirulaguntzak hainbanatu egingo dira onuradunen artean, Deialdi honetan ezartzen diren irizpideei jarraiki jaso beharko lituzketen kopuruak kontuan izanda.

2. atala.– Onuradunak.

Honen bidez deitutako dirulaguntzen onuradunak euskaltegi publikoak izango dira, <FONT FACE="Garamond 3" HABE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ren Erregistroan horrela sailkatutakoak.

Beti ere, Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izateko, ezinbesteko baldintza izango da Zuzendaritza nagusi honek 1993ko abuztuaren 3an hartutako Erabakiko 2.etik 11.era bitarteko atalak betetzea ( <FONT FACE="Garamond 3" EHAA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 153. 1993).

3. atala.– Kopuruak mugatzeko irizpideak.

Honako era honetan kalkulatuko da <FONT FACE="Garamond 3" HABE<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>k onuradun bakoitzari eman beharreko dirulaguntza:

1.– Orokorrean, euskaltegi bakoitzean, irakasle izan zein ez, langile finko eta <FONT FACE="Garamond 3" HABE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ren Zuzendaritza Batzordeak onartuak direnen ordainketa gordinaren kostuak izango du dirulaguntza.

Langileen kostuak kalkulatzeko, 1997/98 ikasturteak hartzen dituen bi ekitaldietarako <FONT FACE="Garamond 3" ARCEPAFE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>k aitortutako kopuruak bakarrik hartuko dira. Aipatu kopuruak murriztuak izan daitezke Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretako arauek soldatei dagozkien dirulaguntzetarako horrelakorik ezar dezaketen neurrian.

Dirulaguntza murriztu egingo da matrikula-prezioaren arabera, honako era honetan:

a) 1997/98 ikasturterako <FONT FACE="Garamond 3" HABE<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>k erreferentzia gisa hartuko duen matrikula-saria gutxienez 120 pezetakoa izango da. Hori baino matrikula-sari altuagoa denetan, bera izango da errefentziakoa. b) Erreferentzia moduan 1997/98 ikasturterako hartuko den ordu/ikasle kopuru minimoa 1995/96ko ikasturtean emandako eskola-orduen arabera kalkulatuko da, <FONT FACE="Garamond 3" HABE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>k 1997/98 ikasturterako onartutako irakasle eta ordu osagarriei egokituta.

– Ikastegiak 1997/98 ikasturtean kobratutako matrikula-saria 120 pezetakoa edo txikiagoa bada, erreferentziako matrikula-sariaren, hau da 120 pta., eta 1995-96 ikasturtean kobratutakoaren arteko aldea kalkulatuko da eta b) atalean azaldutako kalkuluaren bidez lortutako orduekin biderkatuko. Hortik ateratako kopuruaren %75 kenduko zaio Euskaltegi horri legokiokeen dirulaguntzari.

– Ikastegiak 1997/98 ikasturtean 120 pezetatik gorako matrikula-saria jasotzen badu, ikasturte horretako matrikulari 1995/96koa kenduta, aurreko puntuan azaldutako formula bera erabiliko da.

2.– Ikasleen aldetik eskaria handiagoa balitz, eta, beraz, ikastetxeak irakasle gehiago hartu behar baditu, aldez aurretik dagokion baimena eskatu beharko dio <FONT FACE="Garamond 3" HABE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ri dirulaguntzik jaso ahal izateko. Kasu horretan, gehiegizko matrikulagatik hartu beharreko irakasleen ordainketarako laguntza kalkulatzeko kopurua ikasle/orduko 2.065 pta. izango da.

4. atala.– Eskariak.

1.– Eskariak, <FONT FACE="Garamond 3" HABE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ren zuzendari nagusiaren 1993ko abuztuaren 3ko Erabakiaren 3. eta 4. ataletan ezarritako eskakizunak betetzen ditueneko agiriekin batera, <FONT FACE="Garamond 3" HABE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ren zuzendari nagusiari luzatuko zaizkio. Erabaki hau Euskal Herriko Agitaritzaren Aldizkarian argitaratu ondorengo hilabeteko epean.

2.– Luzatutako eskariak eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituenean, okerrak zuzendu edo beharrrezko agiriak gehitzeko hamar eguneko epea emango zaie interesatuei eta garbi adierazi, horrela egin ezean, bertan behera geldituko dela eskaria, besterik gabe artxiboratuz.

5. atala.– Erabakia.

<FONT FACE="Garamond 3" HABE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ren zuzendari nagusiak aurreko atalean ezarritako epe-mugetatik hilabeteren buruan hartuko ditu aurkeztutako eskariei buruzko erabakiak. Ezarritako epe horretan eskariren bati buruzko erabakirik hartzen ez badu, onartu gabeko joko da eskaria.

1998ko urtarriletik irailera bitarteko epealdiari dagozkion dirulaguntzak, behin-behinekoak izango dira harik eta behin betiko Ebazpenaren bidez dirulaguntza kitatu arte. Berau, hurrengo artikuluari jarriki, azken ordainketa burutu aurretik emango da kitapen honen arabera.

Erabakia interesatu bakoitzari egin dakiokeen jakinarazpenaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak.

6. atala.– Laguntzen ordainketa.

Dirulaguntzak honako epe eta era hauetan ordainduko dira:

a) Onartutako dirulaguntzaren %24a, eskariaren ebazpena eman ondoren ordainduko da.

b) Onartutako dirulaguntzaren %56a 1998ko apirilean kitatuko da, udal euskaltegiek gastua zuritzeko bidali beharreko agiriak bidali eta aztertu ondoren.

Gastuak ez zuritzeak dirulaguntza osorik bertan behera uztea ekarriko du eta, horrez gainera, kasu honetan, ordaindutako kopuruak itzuli beharko dira abenduaren 17ko 698/91 Dekretuaren arabera.

c) Udal euskaltegiek gastua osorik zuritzeko falta diren agiriak bidali eta berauek aztertutakoan kitatuko da falta den %20a.

7. atala.– Laguntzen bateragarritasuna.

Deialdi honek araututako laguntzak bateragarriak izango dira onuradunak izan dezakeen beste edozein sarrerarekin, lagundutako jarduerak inolako gainfinantzaketarik izan ez dezakeelarik.

Gainfinantzaketarik emango balitz, berau desagertu arte murriztuko da dirulaguntza. Dirulaguntza kopuruak ordainduak izan badira, horretaz ohartu denetik hogei eguneko epea du onuradunak bere borondatez gainfinantzatutako kopurua Euskadiko Diruzaintza Nagusian sartzeko, horrela egin ezean, diru-itzulketarako arauzko prozedura aplikatuko zaiolarik.

Diru-itzulketa bera eskatzen duen beste dirulaguntzarekin batera gertatzen bada gainfinantzaketa, lagundutako jardueraren kostuarekiko dirulaguntzak duen proportzioaren araberakoa izango da itzuli beharreko kopurua.

8. atala.– Zuriketa.

1.– Udal-euskaltegiek jasotako dirulaguntzen zuriketa euskaltegiko langileen soldata-gastuei eta 1997ko urria eta 1998ko iraila bitartean egindako ikastaroetako matrikula-tasei buruz Udaleko Kontuhartzaileak egin eta Alkatearen oniritzia duen egiaztagiriaren bitartez egingo da.

Aipatutako egiaztagiriak honako epe hauetan aurkeztu beharko zaiozkio <FONT FACE="Garamond 3" HABE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ri:

a) 1998ko apirilaren 15a baino lehen <FONT FACE="Garamond 3" HABE<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ra bidali beharko dira, 1997ko urritik 1998ko martxoa bitartekoari dagozkion gastuak.

b) 1998ko urriaren 15a baino lehen bidali beharko dira, 1998ko apirila-iraila bitartekoari dagozkion gastuak

2.– Zuriketak, beti ere, lagundutako jarduerak izan dituen sarrera guztien berri eman beharko du, horien jatorria eta ordainketen egoera.

3.– Aipatu berri diren egiaztagiriez gain, Herri Administrazioaren Araubidea eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideko Bulegoak laguntzaren zertarakoa ikuskatzeko eginbeharren barruan eskatu ahala informazioa ematera behartua dago udal-euskaltegia, ekainaren 19ko 7/1997 Legearen arabera, berak arautzen baititu dirulaguntzak eta Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorraren Araubideen Legea aldatzen.

<FONT FACE="Garamond 3" LEHENENGO AZKEN XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Erabaki honetan aurreikusi gabe geratu diren gaietan, dirulaguntzen arauak ezartzen eta Euskal Heriko Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorarren Araubideen Legea aldatzen duen ekainaren 19ko 7/1997 Legean eta Herri Administrazioen Araubidea eta Guztientzako Administrazio Ihardunbidea finkatzeko azaroaren 26an onartutako 30/1992 Legean ezarritakoa erabiliko da. <FONT FACE="Garamond 3" BIGARREN AZKEN XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Bide administratiboa agortzen ez duen Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango dute interesatuek <FONT FACE="Garamond 3" HABE<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ren lehendakariaren aurrean, berau <FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>n argitaratu ondorengo egunaren biharamunetik hasi eta hilabete bateko epean.

<FONT FACE="Garamond 3" HIRUGARREN AZKEN XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Erabaki hau <FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>n argitaratutako egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Donostia-San Sebastián, 1997ko urriaren 23a.

<FONT FACE="Garamond 3" HABE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ren zuzendari nagusia,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala