Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 1997ko urriaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
5417

234/1997 DEKRETUA, urriaren 14koa, Corporación Gasista Diversificada enpresak egin behar duen kapital-handiagoketan partaidetzak hartzeko Energiaren Euskal Erakundeari baimena emateko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeko 44.2 atalean honako hau xedatzen da, alegia, Jaurlaritzak, Zuzenbide Pribatupeko Entitate Publikoei baimena eman ahal izango diela edozein eratako sozietateak sortzeko edo horietan partaidetzak hartzeko, beti ere, entitate pribatu bakoitzaren aurrekontuen kargura. Ekonomi eta Ogasun sailburuak egin beharko du horretarako proposamena eta bai entitate horiek hari atxikita daudeneko Saileko sailburuak ere.

Energiaren Euskal Erakundearen Kontseiluak 1997ko martxoaren 7an egin zuen bileran, Corporación Gasista Diversificada enpresak egin behar duen kapital-handiagoketan, ehun milioi (100.000.000) pezetekin, parte hartzeko akordioa hartu zuen. Handiagoketa egitea batzarrak onartu zuen egunetik hasi eta 6 hilebeteko epearen barruan suskribatu eta egin beharko da ordainketa eta, noski, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da horretarako, aurreko lerroaldean esan denaren arabera.

Corporación Gasista Diversificada enpresako akziodunen Batzar orokorrak 1997ko uztailaren 10ean egin zuen bileran, bere kapital soziala hirurogeita hamahiru milioi (73.000.000) pezetetan handitzeko akordioa hartu zuen.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko urriaren 14an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Atal bakarra.– Corporación Gasista Diversificada enpresak egin behar duen kapital-handiagoketan, hirurogeita hamahiru milioi (73.000.000) pezetekin, parte hartzeko Energiaren Euskal Erakundeari baimena ematea eta bai handiagoketa horren %100a suskribatzeko ere. <FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik hasita ekarriko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko urriaren 14an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.


Azterketa dokumentala