Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 1997ko urriaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
5414

231/1997 DEKRETUA, urriaren 14koa, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) Central Hidroeléctrica Rentería, S.A. sozietatearen kapital sozialean dituen akzioak saltzeko erakunde horri baimena ematen diona.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Euskadiko Ondareari buruzko 14/1983 Legeko 49.2 atalean, zera xedatzen da, alegia, beharrezkoa izango dela Jaurlaritzaren baimena, sozietateetako kapitaletako ordezkaritza-tituluak edo obligazioak saldu ahal izateko. Ekonomi eta Ogasun sailburuak egin beharko du aurrez proposamena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 60. atalean, xedapen administratibo orokorrek eta Jaurlaritzaren akordioek Dekretu gradua izan beharko dutela agintzen da. Lehendakariak eta proposamena egitea dagokion sailburuak edo sailburuek izenpetu behar dituzte.

Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza-Kontseiluak 1997ko ekainaren 27an egin zuen bileran, erakunde horrek Central Hidroeléctrica Rentería, S.A. sozietatearen kapital sozialean dituen akzioak 6.925.618 PTAtan saltzeko baimena ematearen aldeko akordioa hartu zuen, gero amortizatu ahal izateko. 6.000.000 PTAko nominal bati dagokio diru hori. Aurreko idazatietan aditzera eman denari jarraituz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da horretarako.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko urriaren 14an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Atal bakarra.– Energiaren Euskal Erakundeak Central Hidroeléctrica Rentería, S.A. sozietatearen kapital sozialean dituen akzioak saltzeko baimena ematen zaio aipatutako erakundeari, gero amortizatu ahal izateko. Salmentaren zenbatekoa, sei milioi, bederatziehun eta hogeita bost mila seiehun eta hamazortzi (6.925.618) pezetakoa da eta sei milioi (6.000.000) PTAko nominal bati dagokio.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik bertatik hasita ekarriko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko urriaren 14an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.


Azterketa dokumentala