Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 1997ko urriaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Kultura
5411

235/1997 DEKRETUA, urriaren 14koa, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen Dekretua aldatzen duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu, aldatu eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituen urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuaren bidez Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusia eta berorrek zituen zuzendaritza biak Kultura Sailari atxiki zitzaizkion. Dagoeneko ezabaturik dagoen Lehendakaritzako Idazkaritzari atxikita egon zen ordura arte Idazkaritza Nagusi hori.

Maiatzaren 30eko 281/1995 Dekretuz ezarri zen Kultura Sailak gaur egun duen egitura berria. Hizkuntza Politikaren Sailordetzak, ordura arte Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiari zegozkion eskumenak eta egitekoak bereganatu zituen. Lehendik Kultura Sailaren egituran zegoen Euskara Sustatzeko Zuzendaritza ere bereganatu zuen.

Ekonomia Gaietarako Jaurlaritzaren Ordezko Batzordearen 1996ko martxoaren 14ko Akordioan aldezko irizpena eman zitzaion Kultura Saileko lurralde ordezkaritzek betetzen dituzten zerbitzuak berriro zehaztu eta eratzeari buruzko egitasmoari. Egitasmo hori Kultura Sailak bidali zuen eta ordezkaritzetako giza-baliabideen eta materialen arrazionalizazioa jasotzen zuen, aipatutako baliabide horiek hobetzeko; beti ere, herritarrei ematen zaizkien zerbitzuei kalterik ekartzen ez badie. Sail horren sail-atalak egon daitezkeen arren lurralde historikoetan, lurralde ordezkaritzen gaur egungo eraketa-modua desagertu egingo da.

Egitura berriarekin hartu dugun esperientziak erakusten du, bestalde, orain arte Kultura Ondarearen Zuzendaritzak betetzen zituen egitekoren bat edo beste, aurrerantzean Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzak betetzea egokia dela. Egokitzat jotzen da, halaber, Hizkuntza Politikarako Sailordetzaren egitura arintzea. Ildo horretan, kendu egingo da zuzendaritza bat eta, ondorioz, bi zuzendaritzaren gain geldituko dira egiteko guztiak. Herri Administrazioa Hobetu eta Egokitzeko Batzordearen (<FONT FACE="Garamond 3" HAHEB <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) txostenean jasotzen da birreraketa hori, berorretan informatu baitzen gaur egungo egitura gertatzea. Aldaketa hau egiterakoan aintzakotzat hartu da txosten hori.

Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioan euskararen erabilera nomalizatzeko planaren jardute-esparru orokorrari eta berori gertatzeko prozedurari buruzko Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordearen 1997ko martxoaren 13ko akordiaren arabera eta Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren arabera, Hizkuntza Politikako aipatutako alor horri euskararen erabilera normalizatzeko planekin zerikusirik duten ahalmen berriak egotzi zaizkio, bidezkotzat jo dela egiturari buruzko dekretuan sartzea.

Ondorioz, ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26.2 atalean xedatutakoarekin bat, Kultura sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko urriaren 14an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

<FONT FACE="Garamond 3"

XEDATU DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengo atala.– Maiatzaren 30eko 281/1995 Dekretuaren 2. atalak erredakzio berria izango du aurrerantzean:

«2. atala.– Aurreko atalean aipatutako jarduera esparruak eta zereginak bete ahal izateko, Kultura Saila honako era honetara antolatuta egongo da:

1.– Kultura sailburua.

1.1.– Zuzendaritza Batzordea.

1.2.– Sailburuari laguntzeko Kabinetea.

1.3.– Zerbitzu Zuzendaritza.

2.– Kultura, Gazteria eta Kirol Sailordetza.

2.1.– Kultura Ondarearen Zuzendaritza.

2.2.– Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritza.

2.3.– Kirol Zuzendaritza.

2.4.– Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritza.

3.– Hizkuntza Politikarako Sailordetza.

3.1.– Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritza.

3.2.– Ikerketarako eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritza.»

Bigarren atala.

1.– Maiatzaren 30eko 281/1995 Dekretuko 10.1 ataleko a) letrako lerroaldeak erredakzio berria izango du aurrerantzean:

«10. atala.– 1.– Kultura Sortu eta Zabaltzeko Zuzendaritzak honako egiteko hauek bete beharko ditu:

a) Kulturgintzarako sorkuntza lanak diren aldetik, musika, antzerkigintza, zinemagintza eta ikusentzuteko medioak sortu, jaso, bildu, zaindu, babestu eta zabaltzeko egin beharreko guztiak burutzea.»

2.– Kendu egiten da maiatzaren 30eko 281/1995 Dekretuko 9.1 ataleko g) lerroaldea; aurrerantzean 10.1 ataleko d, bis, lerroaldea izango da: <P ALIGN="JUSTIFY">

Hirugarren atala.

Kultura Sailaren egitura organikoari buruzko Dekretu horren 13.4 atalak erredakzio berria izango du aurrerantzean:

«13. atala.– 4.– Hizkuntza Politikarako Sailordetzari loturik egongo dira honako zuzendaritza hauek:

a) Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritza.

b) Ikerketarako eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritza.»

Laugarren atala.

Maiatzaren 30eko 281/1995 Dekretuko 15. ataleko a) letrako lerroaldeak erredakzio berria izango du aurrerantzean:

«a) Euskararen Erabilera Normalizatzeko Eusko Jaurlaritzaren Plana tajutzea eta berroren jarraipena egiteko neurri egokiak hartzea Eusko Jaurlaritzak finkatu dezan moduan. Hona hemen oinarrizko jarduerak:

– Eusko Jaurlaritzako sail eta bere erakunde autonomo bakoitzeko arduradunekin lan egitea euskararen erabilera normalizatzeko proposamenak egiten. Horretan erabili behar den analisiaren metodologia proposatu.

– Sail eta erakunde autonomo bakoitzeko kideak metodologia horren praktikan eta erabileran heztea.

– Euskararen erabilera Normalizatzeko Planaren barruan Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako neurriak betetze-prozesuaren jarraipena koordinatzea eta egitea.»

Bosgarren atala.–

Kultura Sailaren egitura organikoari buruzko Dekretuko 17. eta 18. atalak batu egiten dira, erredakzio berria emango zaiela aurrerantzean atal bakar batean:

«18. atala.– Ikerketarako eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritza:

1.– Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren zirriborroa eta horri buruzko inplementazio eta ebaluazio irizpideak diseinatu eta gertatuko ditu. Gero, Euskararen Aholku Btzordearen txostena jaso ostean, Jaurlaritzaren Kontseiluari bidaliko dio.

Ildo horretan, honako egiteko hauek beteko ditu:

a) Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia gertatzeko beharrezkoak diren txosten eta agiriak tajutzeaz arduratuko direnen lana bultzatzea eta koordinatzea.

b) Batzorde-atal berezien, Batzorde-atal iraunkorraren eta Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoaren arteko koordinazioa bermatzea, eta euretariko bakoitzarena ere bai.

c) Euskararen Aholku Batzordearen Idazkaritzako zereginez arduratzea.

2.– Euskara arian-arian normalizatzeko eta hizkuntza ondarea aberasteko diren ekimen pribatuak suspertuko ditu. Gizartearen alor guztietan kultura sortu eta zabaltzeko euskarak dituen eginkizunak bultzatuko ditu, euskeraren erabilpena arauzkotzezko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legean jasotako printzipioen arabera.

Eginkizun hauek izango ditu alor horretan:

a) Euskararen korpusa normaltzen eta ikertzen diharduten Euskal Administrazioko erakundeek eta korpus horren plangintzaren esparruan lege-aitorpena jaso duten entitateek egindako lanaren jarraipena eta koordinazioa.

b) Euskal toponimiari dagokionez normalizazioa lor dadin, ikerketak egitea, sustapen lanak bultzatzea eta laguntza ematea. Era berean, errepideetako seinaleetan, garraio publikoetan eta, orohar, publizitatean hizkuntza normalizazioa lortzeko lanak egitea.

c) Euskara eguneroko bizitzan erabilia izan dadin, alorka eta esparruka jarduera planak egitea, proposatzea eta jarraitzea 10/1982 oinarrizko Legeko 26. eta 27. ataletan adierazten diren eremuak aintzat izanik eta Euskararen Aholku Batzordeak emandako aholkuak errespetatuta.

3.– Ikerketak egitea eta horiek zuzentzea Sailordetzaren jarduera esparruaren barruan; informazio sistemaren definizioa, garapena eta mantenimendua; eta argitalpenak, aldizkariak eta publizitatea kudeatzea.

Ildo horretatik, Ikerketarako eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritzaren eginkizunak:

a) Euskal Autonomi Elkarteko sozilinguistikazko mapa osatzea eta, aldiro-aldiro, aztertzea.

b) Hizkuntza normalizazioari buruzko ikerketa politika bultzatzea eta koordinatzea alor guztietan, beti ere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak dituen zereginak errespetatuz.

c) Normalizazio lanetan eta, batez ere, Sailordetza partaide izanik burututakoetan zabalkunde, informazio eta dokumentazioari dagokienez egiten diren jarduerak sustatzea eta zuzentzea.

d) Gizartean egin beharreko sentsibilizazio-kanpainak egitea, proposatzea eta ongi koordinatuko direla begiratzea, baita Sailordetzaren jardueren berri zabaltzea ere.»

Seigarren atala.

Kultura Sailaren egitura organikoari buruzko Dekretuaren V. atalburua, «Lurralde Ordezkaritzei» buruzkoa, kendu egiten da. <FONT FACE="Garamond 3" GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Ikerketa eta Informaziorako Zuzendaritzaren eta bertako titularraren izenak, aurrerantzean, Ikerketerako eta Euskara Sustatzeko Zuzendaritza eta Zuzendaria izango dira.

Bigarrena.– Maiatzaren 30eko 281/1995 Dekretuaren 17. eta 18. atalak, aurrerantzean, 18. atal bakarra izango diren arren, eta 21. atala kendu egingo den arren, gainerako atalen zenbakiei eutsi egiten zaie.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Kultura sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu hau garatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko.

Bigarrena.– <FONT FACE="Garamond 3" EHAA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>n argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko urriaren 14an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.


Azterketa dokumentala