208. zk., 1997ko urriaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Industria, Nekazaritza eta Arrantza
5410
227/1997 DEKRETUA, urriaren 14koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena ezartzen duen Dekretua hirugarrengoz aldatzeari buruzkoa.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">1995-1998 legegintzaldirako Jaurlaritza osatzeko egin zen koalizio-akordioan programari buruzko hainbat erronka, helburu eta konpromezu ezartzen dira. Administrazio publikoa berregituratzea eta arrazionalizatzea da, besteak beste, helbururik behinetarikoa. Arrazionalizazio horrek egiturak egokitzea ekarriko lioke sail honi, honako onarrizko helburu hau betetzeko:
– Herritarrei ematen zaizkien zerbitzuak hobetzea. Beharrezkoak diren mekanismoak ezarriko dira Administrazioak izan dezan jardueraren hurbiltasun-, eraginkortasun- eta ekonomia-printzipioak betetzeko. Helburu hori betetzeko lehenengo urratsa barneko egitura administratiboak egokitzea da, izan ere, kokapen geografikoko arrazoiak direla-eta, herritarren eta administrazio industrialaren arteko hasierako elkargunea baitira egiturok.
Egon dauden giza-baliabideak eta ekonomikoak izango ditu abiapuntu lez egitura berri honek, eta bai «administrazioaren egitekoak» deritzon izaera izan beharko duten egitekoen planifikazio egokia ere. Egitekook, izan ere, eremu honen barruan, herritarrek egiten dituzten demanden araberakoak dira; kontuan izanik, halaber, «industri segurtasuna», kontzeptu lez, istripuetatik eta industriako, energiako eta meategietako jardueretan aritzeak dituen arriskuetatik babesteko izan dadila.
Helburu horiek betetzea progresiboa da. Lehenengo aldian, halabeharrez, Administrazioaren birreraketa aukeratzen da, behar–beharrezkoa dena bestalde.
Ildo horretatik, sail honek hiru lurraldeetan duen ordezkotzak Industri, Energi eta Meategien alorrak hartzen ditu unitate periferikoen bidez. Unitateok «Industri, Energi eta Meategien Lurralde Bulego» lez eratuko dira.
Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Lehendakariak aldez aurretik onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko urriaren 14an egindako bileran aztertu ondoren, hauxe
<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengo atala.– Urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuaren 13. atala aldatzea, aurrerantzean honela geldituko dela:
«13. atala.– 7. atalean orokortasunez finkatutakoez gain, honako egiteko hauek dagozkio Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzari:
a) Industriaren, energiaren eta meategien alorretan Administrazioaren baimena jaso behar duten espedienteen kudeaketa, izapidaketa eta ebazpena.
b) Lurraldekako bulegoen zuzendaritza, koordinazioa eta antolaera.
c) Lurraldekako bulegoen ekintza edo jarduerei darizkien arrenkura-, salaketa- edo erreklamazio-prozedura guztien ebazpena.
d) Hurrengo atalean ezarritakoa aplikatzearen ondorioz lurraldekako bulegoei egozten ez zaizkien egiteko guztiak».
Bigarren atala.– «Lurralde Ordezkaritzei» buruzko IV. atalburua aldatzea, aurrerantzean honela geldituko dela:
«IV. atalburua: Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzaren Lurralde Bulegoak».
25. atala. 1.– Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzaren menpe, zuzenean eta hierarkia mailan, Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzako lurralde bulego bana egongo da lurralde historikoetan. Kudeaketa ekonomikoa, Administrazioaren izapideak eta hurrengo puntuan ezartzen denari jarraiki finkatzen diren egiteko ejekutiboak burutuko dituzte.
2.– Lurralde Bulegoen egitura eta antolaera dekretu honen garapen eta exekuzio xedapenen bidez ezarriko dira».
Hirugarren atala.– Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko ihardun eremuetako zehapen prozeduren arloko eskumenak noren esku dauden finkatzeari buruzko azaroaren 7ko 471/1995 Dekretuan zehapen gaietan lurralde ordezkariei egozten zaizkien eskumenak Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzak beregana ditzake.
Lurralde Bulegoetako buruzagiek, dekretu hau garatzeko arauetan horrela agindu dadinean, legehauste arinei buruz bakarrik eskura ditzakete zehapen eskumenak.
<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENAK
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Agindu honen bidez dekretu hau garatzeko eta exekutatzeko beharrezkoak diren xedapenak onartzeko ahalmena ematen zaio Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari.
Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko urriaren 14an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
JAVIER RETEGUI AYASTUY.