Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 1997ko urriaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
4987

2481/1997 ERABAKIA, irailaren 11koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, lanpostu bat, erakunde autonomiadunean ospitaletako larrialdi zerbitzuetako medikuen kategoriako lanpostuak betetzeko aukeraketa-probetarako deialdian eskaini zirenetarikoa, esleitzeko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Osakidetzako zuzendari nagusiak maiatzaren 12ko 704/1997 Erabakiaren bidez izendatu eta esleitu zituen bete gabe zeuden ospitaletako larrialdi zerbitzuetako medikuen kategoriako lanpostuak.

Humberto Mendoza Ruiz de Zuazu, Txagorritxuko ospitaleko lanpostu baten esleipenduna izanik, ez da lanpostuaren jabe egin deialdiaren 6.5.2 oinarriak horretarako ematen duen epean. Oinarriak xedatzen duenez, lanpostuez jabetzen ez direnek aukeraketa-proben ondoriozko eskubideak galtzen dituzte.

Deialdiaren 6.5.1. oinarriak ezarritakoaren arabera, epaimahaiek ezin dituzte deialdiko lanpostuak bete gabe utzi, izangaiek oinarriek eskatzen dituzten baldintzak betetzen badituzte eta oposizioaren gutxienezko puntuazioa lortzen badute.

Horregatik, eta indarrean dagoen legediak pertsonalaren arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuz

<FONT FACE="Garamond 3"

ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Izendatzea eta esleitzea, lortutako puntuazioari jarraiki eta Erabaki honen eranskinean oinarriturik, ospitaletako larrialdi zerbitzuetako medikuen kategoriako lanpostu bete gabeko bat.

Bigarrena.– Esleipendunak hilabeteko epea izango du, Erabaki hau <FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>n argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, dagokion lanpostuaren jabe egiteko.

Hirugarrena.– Lanpostu-jabetzea Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian egin beharko da, helbide honetan hain zuzen: Osakidetzako zerbitzu zentraletan, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz. Jabetzeko unean bertan dokumentu hauek aurkeztu behar ditu, deialdiaren 6.5.2. oinarrian ezarrita dagoenarekin bat etorriz:

– NAN, pasaporte edo gidatzeko baimenaren fotokopia konpultsatua.

– Medikuntza eta kirurgiako lizentziatu tituluaren edo notari–lekukotasunaren fotokopia konpultsatua, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako titulua behar du izan, eta Osasun Sistema Nazionalean Medikuntza Orokorreko Mediku eginkizunetan aritzeko ekainaren 4ko 853/1993 Errege Dekretuan ezarritako titulu, egiaztagiri edo diplometakoren batena. Halaber, onargarria da titulua emateko ordaintzen diren eskubideak ordaindu direla erakusten duen agiria aurkeztea. Aipatu titulua Europako Batasuneko beste estatu batek emana izanez gero, berarekin batera Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak onartzen duela erakusten duen agiria aurkeztu beharko du izangaiak.

– Kolegiazio-egiaztagiria.

– Zinpeko aitorpen batean edo hitza emanez adieraztea ez dagoela ezein administrazio publikok disziplina-espedientez zerbitzutik berezita, ez eta funtzio publikoetarako gaitasungabetuta ere.

– Lanpostuan normaltasunez jarduteko gaitasun psikiko-fisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria.

Laugarrena.– Izangaiak ezin izango du esleitutako pertsonal estatutarioentzako lanpostuaren jabe egin, hala emandako epean aipatutako dokumentuekin agertzen ez bada, nola, aurkeztutako dokumentuak azterturik, deialdiaren 3.2. oinarrian eskatutako baldintzen bat betetzen ez badu; horren ondorioz, jarduketak baliogabeturik geratuko dira, baina hasierako eskabidean faltsukeriarik egonez gero, izangaiak izan lezakeen erantzukizuna bazter utzi gabe.

Halaber, izangaiari oharrarazten zaio ezen emandako epean, edo hala bada, epearen luzapenean, lanpostuaren jabe egitera agertzen ez bada, aukeraketa-proben erabakiak eman dizkion eskubideak galduko dituela.

Aipatutako moduan lanpostuaren jabe egiten den izangaiak dagokion osasun-erakundean hasi beharko du lanean, bete beharreko eginbidea bete eta hurrengo egunean hain justu.

Bosgarrena.– Erabaki hau <FONT FACE="Garamond 3" EHAA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>n argitaratzeko agintzen dut.

Seigarrena.– Erabaki honen kontra errekurtso arrunta jar daiteke Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epe baten barruan, <FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>n argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko irailaren 11.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.

ERANSKINA / ANEXO

<FONT FACE="Garamond 3" OSPITALETAKO LARRIALDIETAKO MEDIKU / MÉDICOS URGENCIAS HOSPITALARIAS

TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE

NAN IZENA ETA ABIZENAK ESLEITUTAKO LANPOSTUA

DNI NOMBRE Y APELLIDOS PLAZA ADJUDICADA

14.245.812 BALLESTERO ZARRAGA JOSEBA JULEN TXAGORRITXU OSPITALEA

HOSPITAL TXAGORRITXU


Azterketa dokumentala