Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 1997ko irailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
4881

AGINDUA, 1997ko irailaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Beasaingo udalerrian (Gipuzkoa) ikastetxe pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Beasainen (Gipuzkoa) ikastetxe pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena eskatuz, «Geurea Ikastola Kultur Elkartea» entitatearen legezko ordezkariak hasiarazi duen espedientea aztertu da.

Espedienteari Hezkuntza Sailak Gipuzkoan duen Lurralde Ordezkaritzak egin dio izapidea eta indarrean dauden arauek agintzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskuduntza duten erakundeek eman diote beren informea.

Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak erakusteko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko <FONT FACE="Garamond 3" EBO <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak erakusten dituzten ikastetxeen gutxienezko baldintzak ezartzeko den ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko <FONT FACE="Garamond 3" EBO<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) eta indarrean dauden eta gai horretan erabiltzeko diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>1. atala.– 1997/98 ikasturtetik aurrera, ondoren zehazten den ikastetxe pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematea.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Udalerria: Beasain.

Herria: Beasain.

Izen espezifikoa: «Geurea Ikastola».

Helbidea: Urbi–Alde.

Titularra: Geurea Ikastola Kultur Elkartea.

Baimenaren gai diren irakaskuntzak: Haur Hezkuntza.

Ondoriozko osaera:

– Haur Hezkuntzako 2. Zikloa: 3 unitate, 75 ikasposturako edukieraz.

2. atala.– Ikastetxeak, indarrean dagoen legerian jasotako higiene, akustika, bizigarritasun eta segurtasun baldintzak bete beharko ditu ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuko 5. atalean xedatutakoaren arabera.

3. atala.– Ikastetxeak indarrean dagoen legeria bete beharko du eta agindu honetan zehazten diren datuetatik edozein aldatzeko, dagokion berrikuskaketa egitea eskatu beharko du.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Lehenengoa.– Agindu honetako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza itunen araubidez laguntzarik jasoko denik.

Bigarrena.– Agindu honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik kontatzen hasi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko irailaren 1a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala