Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 1997ko irailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
4880

ERABAKIA, 1997ko uztailaren 16koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantzako Bizkaiko lurralde ordezkariarena, Repsol Butano, S.A. enpresari emakida administratiboa emateko dena eta, ondorioz, Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresari ukatzen diona. Bizkaiko Lurralde Historikoko Bakioko udalerriko etxebizitzak eta merkatalguneak hodi bidezko gas komertzialez hornitzeko eta beroietara gasa banatzeko zerbitzua egitea da xedea.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Erref.: <FONT FACE="Garamond 3" GUD-P-BAK JIG/BLL

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Aurrekariak

Bat.– Ángel Sopeña Tubilla jaunak, Sociedad Naturgas, S.A. enpresaren izenean eta ordezkotza eginez, Bakioko udalerriko etxebizitzak eta merkatalguneak merkataritzako gas propanoz, hodi bidez, hornitzeko eta gasa banatzeko zerbitzu publikoa egiteko emakida administratiboaren aldeko eskabidea aurkeztu zuen 1996ko apirilaren 30ean. Proiektua ere aurkeztu zuen. Hona hemen horri buruzko zehaztasunak:

1.– Aideko bi almazenamendu-deposito. 50.000 l. hartzeko gaitasuna du bakoitzak.

– Deskarga ekipoa.

– Baporazio ekipoa. Erregulazio ekipoa.

– Banaketa sarea <FONT FACE="Garamond 3" P.E.M.D.<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> eran. Diametroak: 200, 110 eta 63. Estekalekuak 32 mm.-koak. Guztirako luzeera: 3910 m., oinarrizkoa sarea.

– 4 Kg/cm.2-ko goreneko presioan lan egiteko daude gertatuta hodiak.

2.– Eskatu den emakidak, Bakioko hirigunaea hartzen du.

3.– Gas naturala eskualdera heldu dadinean, gas naturalerako aldaketa egingo dutela ematen du aditzera.

4.– Hirurogeita hamabost urterako eskatzen da emakida administratiboa.

5.– Emakida eman dadin egunetik hasi eta bi urte bete baino lehen emango zaie hasiera obrei eta amaitu lau urte bete baino lehenago.

6.– Hodien eta gainontzeko elementuen ezaugarri teknikoak espedientean daude jasota. Espedientea lurralde ordezkaritza honetan dago.

7.– Instalazioen aurrekontua: hirurogei milioi zortziehun eta hogeita hamar mila (60.830.000) pezetakoa da.

Bi.– Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresak idazki bat aurkeztu zuen 1996ko uztailaren 8an. Zera ematen zen aditzera bertan, hau da, Euskadiko Gas Baltzuak Naturgas, S.A. bereganatu izanaren ondorioz bateratu egin direla bi enpresak eta, aurrerantzean, emakida-eskabidearen izapideei Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresak jarraituko diela, izan ere, bera baita eskabideen titular berria.

Hiru.– Eskabide hori argitaratu egin zen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 1996ko irailaren 26an; Bizkaiko Aldizkari Ofizialean 1996ko irailaren 30ean eta Deia eta El Correo egunkarietan 1996ko irailaren 16an. Gas Errekaien Zerbitzu Publikoaren Erregelamendu Orokorreko 11. atalean xedatzen dena beteaz egin zen hori. Urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori.

Lau.– Jendaurrean jartzeko epeak iraun zuen bitartean eta 1996ko urriaren 7an, Repsol Butano, S.A. enpresak, merkataritzako gas propanoaren horniketa egiteko emakida administratiboa lortzeko proiektu bat aurkeztu zuen lehian, instalazioak hartzen dituena noski. Hona hemen ezaugarriak:

1.– Lau almazenamendu-deposito. 19.070 l. hartzeko gaitasuna du bakoitzak. Baporizazio naturala.

– Banaketa sarea, <FONT FACE="Garamond 3" P.E.M.D.<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> eran. Diametroak: 90, 63 eta 32 mm. Luzeera: 6320 m.

– 4 kg/cm.2-ko goreneko presioa hartzeko daude gertatuta hodiak.

2.– Bakioko hirigunea hartzen du eskabidearen gai izan den emakidak.

3.– Gas naturalaren horniketa egiteko ere gertatu dago sarea.

4.– Hirurogeita hamabost urterako eskatzen da emakida.

5.– Lanak burutzeko epea: urtebetetik bost urtera artekoa. 6.– Espedientean daude jasota gainontzeko ezaugarri teknikoak. Espedientea lurralde ordezkaritza honetan dago.

7.– Instalazioaren aurrekontua: hamazazpi milioi (17.000.000) pezetakoa da.

Bosgarrena.– Eskabide berri hau argitaratu egin zen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 1996ko azaroaren 26an; Bizkaiko Aldizkari Ofizialean 1996ko abenduaren 4an eta Deia eta El Correo egunkarietan 1996ko azaroaren 8an. Gas Errekaien Zerbitzu Publikoaren Erregelamendu Orokorreko 11. atalean xedatzen dena beteaz egin zen hori. Urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaz onartu zen erregelamendu hori.

Seigarrena.– 1996ko azaroaren 12an eta ezarrita dagoen epearen barruan, zerbitzu egiteko erreserbari ukoa eman zion Bakioko Udalak, ekainaren 15eko 10/1987 Legeko 1. eta 6. ataletan xedatzen denaren arabera.

Zazpigarrena.– 1996.11.27an idazki bat aurkeztu zuen Agustin Iturriaga Elorza jaunak lurralde ordezkaritza honetan. Injeniari Industrialen Bizkaiko Elkargo Ofizialeko Dekano lez ziharduen eta Repsol Butano, S.A. entitateak lehian aurkeztutako proiektua izapideetan jartzea ez zuela onartzen ematen zuen aditzera bertan. Proiektu hori Injeniari Tekniko Industrial batek izenpetuta zegoen eta, ondorioz, Gas Errekaien Zerbitzu Publikoari buruzko Erregelamendu Orokorreko 10. atalean xedatzen denaren arabera, teknikari horrek ez du ahalmenik horretarako.

Zortzigarrena.– 1996.11.28an, lurralde ordezkaritza honek, Injeniari Industrialen Bizkaiko Elkargo Ofizialari idazki bat egin zion, Repsol Butano, S.A. enpresak aurkeztutako proiektua izenpetzen zuen teknikaria, Goi Mailako Teknikaria zen ala ez deklaratu eta proiektu hori izenpetzeko eskumena zuen ala ez aitor zezala eskatzen zitzaion bertan. Erakunde horrek baiezko erantzuna eman zuen, 1997.01.22an bulego hauetan aurkeztu zuen idazkiaren bidez.

Bederatzigarrena.– Lurralde ordezkaritza honek idazki bana bidali zizkien Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresari eta Repsol Butano, S.A. enpresari 1996ko abenduaren 12an. Zera esaten zitzaien bertan, alegia, 1996ko urtarrilaren 7ra arte, aukera zutela ordura arte aurkeztutakoen ordezko izan zitezkeen agiriak aurkezteko eta bai hasierako proiektua aldatzeko ere aurkeztutako baldintza-pleguarekin batera.

Hamargarrena.– 1997ko urtarrilaren 7an Repsol Butano, S.A. enpresaren idazki bat jasotzen da, bere proposamenaren arabera gasifikatzen den udalerriaren eremua, Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresaren proiektuak hartzen duena baino handiagoa dela esanez; eta, gainera, sareak hartzen ez dituen kanpoaldeko guneak, almazenamendurako beste zentru batzuez baliatuz, hornitzeko beharrezkoak diren ikerketak egingo dituztela esaten du. Hamaikagarrena.– 1997ko urtarrilaren 21ean Bakiko Udalaren idazki bat hartzen da, Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresaren proposamena nahiago duela aditzera emanez, izan ere, elkarte horrekin dituzten harremanak hobeak baitira.

Hamabigarrena.– 1997.04.10ean idazki bat bidaltzen dio ordezkaritza honek Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresari. Zera esaten zaio bertan, alegia, Bakioko udalerria gas naturalez hornitzea beren asmoen barruan dagoen ala ez aditzera eman dezala eta, erantzuna baiezkoa izanez gero, esateko noizko jarriko lukeen gas propanoaren ordez gas naturala. Ez du eman erantzunik.

Hona hemen erabaki honen

<FONT FACE="Garamond 3" FUNDAMENTU JURIDIKOAK <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Bat.– Industria, Nekazaritza eta Arrantzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza da espediente honi ebazpena emateko ahalmena duen organoa. Eta hori, Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen dituen urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuan ( <FONT FACE="Garamond 3" EHAA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>, 1995.02.08) organo horri ematen zaizkion ahalmenek horretarako bidea ematen dutelako.

Bi.– Tituludun teknikoen eskumenei eta Kolegio Profesionalen bisatuei buruz Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendariak 1996ko urriaren 3an eman duen Erabakian, zera finkatzen da, alegia, administrazio honek ez duela baloratu eta aztertu behar titulu jakin batek hartzen duen jardute-eremua, egiteko hori legez edo arauz izendatu zaien beste erakunde batzuei dagokiela edo, hori horrela ez bada, hezkuntzako administrazioari hain zuzen. Administrazio bati aurkeztu behar zaion instalazio-proiektu bat gertatzeko teknikari batek dituen ahalmenei buruzko ezadostasunak egotea gertatuz gero, burutu nahi den egintzarako teknikari izenpetzaileak legez edo arauz duen ahalmena erasota utzi dezala eskatuko dio Administrazioak dagokion Kolegio Profesionalari.

Ondorioz, Repsol Butano, S.A. enpresak lehia moduan aurkeztu dituen proiektuak izenpetu dituen teknikariaren gaitasun profesionalari buruz suertatu den eztabaida dela medio eta aipatu den erabaki horretan xedatzen denari jarraituz, bidezkotzat jotzen da proiektu horiek izapideetarako onartzea.

Hiru.– Urriaren 26ko 2913/73 Dekretuaz ( <FONT FACE="Garamond 3" EBO<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>, 1973.11.21) onartu eta Gas Erregaien Zerbitzu Publikoari buruzkoa den Erregelamendu Orokorrean eta ekainaren 15eko 10/87 Legean ( <FONT FACE="Garamond 3" EBO<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>, 1987.06.17) ezartzen denaren arabera egin dira espediente honen izapideak. Gas erregaien arloko egintzak koordinatuki garatzeko oinarrizko xedapenak ematen dira aipatu den lege horretan.

Lau.– Gas Erregaien Zerbitzu Publikoari buruzko Erregelamendu Orokorreko 11. atalean, honako hau esaten da: «Elkarrekin bat datozen emakida-eskabide bat baino gehiago aurkeztea gerta dadinean, lehian jarriko dira guztiak eta eskaini behar diren horniduren berme, garrantzi, kalitate, erregularitate eta prezioei dagozkienetan abantailarik handienak eskaini ditzan eskegileari emango zaio emakida. Gehiengoaren interesen aldekoa izatearen arrazoia kontuan hartuko da».

Ondorioz eta proiektuen arteko konparazioa egin ondoren, hauxe

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>1. atala.– Bizkaiko Lurralde Historikoko Bakioko udalerriko etxebizitzak eta merkatalguneak merkataritzako gas propanoz, hodi bidez, hornitzeko eta gasa beroietara banatzeko zerbitzu publikoa egiteko emakida administratiboa Repsol Butano, S.A. enpresari ematea.

2. atala.– Honako baldintza hauek bete beharko ditu emakidadunak:

1.– Repsol Butano, S.A. enpresak, hirurehun eta berrogei mila (340.000) pezetako fidantza jarri beharko du 2 hilabeteko epearen barruan, instalazioak berekin daramatzan obligazioak beteko dituenaren berme gisa eta hori horrela egin behar da ekainaren 15eko 10/1987 Legeko 7. atalean halaxe dedatzen delako. Fidantza hori, uztailaren 21eko 1775/1967 Dekretuko 11. ataleko 3. idazatian xedatzen denaren arabera, eskudirutan, Estatuaren baloreetan edo bankuko abaletan sartu ahal izango da Euskal Autonomi Elkarteko Depositoen Kontu Zentralean. Honako beste modu honi jarraituz ere egin ahal izango da, alegia, aseguru-entitateekin kontratua eginez hain zuzen; baina, entitate horiek, 1954ko abenduaren 16ko Legeari, Aseguru Pribatuak Antolatzeari buruzko abuztuaren 2ko 33/1984 Legeari eta Espainia <FONT FACE="Garamond 3" EEE <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ri atxikitze-hitzarmenak dakartzan konpromezuei egokitzeari buruzko Legegintzako ekainaren 6ko 1255/1986 Errege Dekretuari atxikita daudenetakoak izan behar dute.

Repsol Butano, S.A. enpresari itzuli egingo zaio fidantza hori. Instalazioak egiteko baimena eman eta emakidan ezarri daitezen epearen barruan instalazio horiek burutu ondoren, agintedun lurralde organoek, instalazio horiek jardunean jartzeko akta edo aktak izenpetu ditzatenean burutuko da hori.

2.– Gas Erregaien Zerbitzu Publikoari buruzkoa den, indarrean dagoen eta urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuz onartu zen Arautegi Orokorreko 21. atalean xedatzen denari jarraituz, emakidadun enpresak, instalazioen muntaia egiteko baimena eskatu beharko dio lurralde ordezkaritza honi, erabaki hau Euskal Herriko Agintraritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik hasi eta urtebeteko epearen barruan. Instalazioei buruzko proiektu zehatz bat ere aurkeztu beharko du eta gas propanoa eta gas naturala garraiatzeko gai izango diren instalazioak oinarritzat hartuz egin beharko dira proiektuaren kalkuluak. 3.– Instalazioak egiteko baimena eman dadin egunetik hasi eta hamabi hilabeteko epearen barruan ekin beharko zaie obrei eta amaitu, baimen hori eman ondorengo 36 hilabeteko epealdia bete baino lehen.

4.– Instalazioak jardunean jartzeari buruzko akta formalizatu dadin egunetik hasi eta hogeita hamar eguneko epearen barruan ekin beharko dio Repsol Butano, S.A. enpresak gasa eramateari.

5.– Gas Erregaien Sare eta Estekaguneei buruzkoa den eta Industriako Ministerioaren 1974ko azaroaren 18ko Aginduz onartu zen Erregelamenduan agintzen direnak bete beharko dira instalazioetan. Ministerioaren agindu hori, Industri eta Energi Ministerioaren 1983ko urriaren 26ko eta 1984ko uztailaren 6ko Aginduen bidez aldatu egin zen.

Gas arloan egon daitezkeen aurrerapen teknologikoei erantzuteko moduan eta hornidura malgu eta seguruak lortzeko eran egin beharko dira instalazioak. Horretarako, gasa eramateko sistemak modernizatu eta hobetu egin behar dira poliki-poliki, agintedun erakundeek eman ditzaten artezbideei egokituko zaizkiela.

Horniduraren gai den gasaren ezaugarriak aldatzeko edo ordezkagarria den beste batez aldatzeko, Administrazioaren baimena beharko da Gas Erregaien Zerbitzu Publikoari buruzko Erregelamendu Orokorreko 8. ataleko c) idazatian xedatzen denarekin bat etorriz. Urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuz onartu zen erregelamendu hori.

6.– Emakidadunak hornidura egokiari eutsi beharko dio eta instalazioak mantentzeko, matxurak konpontzeko, erreklamazioak egiteko eta, oro har, bezeroei atenditzeko zerbitzu egoki eta emankor bat izan beharko du. Instalazioak kontserbatzearen eta behar den bezala jardutearen erantzukizuna bere gain jausiko da, Gas Erregaien Zerbitzu Publikoari buruzko Erregelamendu Orokorreko 27. atalean xedatzen denari jarraituz. Erregelamendu honetan, obligazioak eta erantzukizunak ezartzen zaizkie bai emakidadunari eta bai instalazioarekin edo hornidurarekin lotura duten pertsona fisiko edo entitateei ere.

7.– Gasa saltzeko tarifen determinazioa, gaiari buruz une bakoitzean indarrean dauden xedapenen arabera egingo da.

8.– Erregelamendu Orokor horretan eta honekin batera eskaintzen den poliza-ereduan finkatzen diren xedapenei eta gas-erregaien horniduraren eta horretarako instalazioen gain agintea duten erakundeek emandako eta eman ditzaketen erabakiei atxikita egongo da emakidaduna.

9.– Hirurogeita hamabost urterako ematen da emakida hau, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik hasita kontatuko dela epealdia.

Aurkeztu den proiektuaren gai diren instalazioak, emakida eman duen Administrazioari itzuliko zaizkio emakidaren epealdia bete dadinean. 10.– Emakidadunak eskuz aldatu ahal izango du emakida. Horretarako, Administrazioaren baimena beharko du eta emakidadunak zituen obligazio eta eskubide guztiak bereganatuko ditu titular berriak.

11.– Industri, Nekazaritza eta Arrantzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak, erabaki honetan aipatzen diren baldintza guztiak bete daitezen zaindu beharko du.

Jardunean jartzeari buruzko akta egin baino lehen, lurralde ordezkaritza honek, obrari buruzko azken ziurtagiri bat eskatu beharko du. Ziurtagiri hori agintedun teknikari batek izenpetu beharko du eta dagokion Elkargo Ofizialak bisatu. Proiektuari aplikatu zaizkion arauen arabera, dagokion lurralde ordezkaritzak onartutako arau zehatzei jarraituz eta indarrean egon eta aplikagarriak diren gainontzeko arauekin bat etorriz egin direla instalazioak erasota utzi beharko da ziurtagiri horretan. Emakidak hartzen duen eskualdean sartzen diren instalazioetan, indarrean dauden xedapenen arabera gauzatu behar diren ikuskaketa, entseiu eta proba orokor edo berezien berri eman beharko dio emakidadunak ordezkaritza honi, behar hainbateko aurrerakizunez. Halaber eta obrei hasiera eman baino lehen, exekuzio-plan zehatz bat aurkeztu beharko du emakidadunak.

12.– Gas erregaien arloko egintzak koordinatuki garatzeko oinarrizko xedapenei buruzko ekainaren 15eko 10/1987 Legeko 7. ataleko e) idazatian aipatzen direnak izango dira emakida hau indargabetzeko kausa, Estatuaren Kontratuei buruzko Legeko 75. atalean xedaten direnen kaltetan gabe. 13.– Hirugarren batzuei kalte egin gabe ematen da emakida eta norbanakoen eskubideak errespetatuz.

14.– Oro har aplikagarriak diren xedapenak eta arau teknikoak bete beharko dira intalazioetan eta, bereziki, Gas Erregaien Zerbitzu Publikoari buruzko Erregelamendu Orokorrekoak, garapen edo osagarrizko arauak, Presiozko Gailuei buruzko Erregelamendukoak eta Erregelamendu Elektroteknikoetakoak.

15.– Udal eta probintzi mailakoak diren baimen, lizentzi edo permisoen edo gas-instalazioen obrak egiteko beharrezkoak diren beste batzuen kaltetan gabe eta horiek kontuan hartu gabe ematen da emakida hau.

16.– Gas erregaien arloko egintzak koordinatuki garatzeko oinarrizko xedapenei buruzko ekainaren 15eko 10/1987 Legeko 10. atalean xedatzen denaren arabera, emakida hau eta instalazioa egiteko gainontzeko baimen administratiboak emateak, instalazioak egiteko beharrezkoak diren ondasunak eta eskubideak onura publikorakotzat eta presaz okupatu beharrekotzat deklaratzea darama bere baitan, nahitaezko desjabetza egin ahal izateko. Horretaz aparte, igarobide-zorra eta jabetzarekiko beste murriztapen batzuek ezartzea eta erabiltzea ere badaramatza berekin emakida honek.

3. atala.– Repsol Butano, S.A. enpresari emakida hau emateak, Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresak egindako eskabideari ukoa ematea dakar. Bakioko udalerriko etxebizitzak eta merkatalguneak hodi-bidezko gas propanoz hornitzeko eta beroietara gasa banatzeko zerbitzu publikoa egiteko emakida administratiboa eskatu zuen enpresa honek.

Erabaki honen aurka, errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzari. Honen berri jaso eta hilabeteko epearen barruan egin beharko da hori. Eta horrela bete behar da, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. atalean eta hurrengoetan halaxe agintzen delako ( <FONT FACE="Garamond 3" EBO<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>, 1992-11-27).

Bilbao, 1997ko uztailaren 16a.

Lurralde ordezkaria,

MANUEL FULGENCIO PÉREZ.


Azterketa dokumentala