Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 1997ko irailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
4874

ERABAKIA, 1997ko irailaren 12koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendariarena, Osalaneko Sustapenerako Zuzendariordetzan, Sustapenerako zuzendariordearen lanpostua (kodea, 002375; dotazioa, 1) aukerako izendapenez betetzeko deialdi publikoari ebazpena emateko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Zuzendaritza nagusi honen 1997ko ekainaren 27ko erabaki batez, Osalaneko Sustapenerako zuzendariordearen lanpostua betetzeko deialdia egin zen. Deialdi hori 1997ko uztailaren 14ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>n (133 zk.) argitaratu zen.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko izangiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, bere baldintza profesionalak curriculum vitae-n jasotako merezimenduen arabera baloratuz.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Jesús Mariano García Ruiz jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko dohain egokiak dituela ikusi da.

Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hau

<FONT FACE="Garamond 3"

ERABAKI DU:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Lehenengoa.– Jesús Mariano García Ruiz jauna Sustapenerako zuzendariorde (maila, 29; kodea, 002375; dotazioa, 1) izendatzea Osalaneko Sustapenerako Zuzendariordetzan.

Bigarrena.– Izendapen honek lanpostu-jabetza formalizatzen denetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen dionez, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salari, erabaki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epearen barruan.

Errekurtsoa aurkezteko ezinbestekoa izango da aurretiaz Osalaneko zuzendari nagusiari jakinaraztea, hala agintzen baita Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1993 Legearen 110. atalean.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Erabaki hau <FONT FACE="Garamond 3" EHAA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>n argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko irailaren 12a.

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeako zuzendaria,

GREGORIO ATXUTEGI BASAGOITI.


Azterketa dokumentala