Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 1997ko irailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
4849

AGINDUA, 1997ko irailaren 15ekoa; Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena; Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzitarako Salaren epai bat konpli dadila xedatzen duena. Epaia: Eulen, S.L. enpresak aurkezturiko 1230/94 zenbakidun administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren gainean emandakoa.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Lan eta Gizarte Segurantzako Arabako Lurralde ordezkariaren 1993ko abenduaren 1eko Erabakiaren aurka aurkeztuko gorajotze errekurtsoa gaitzetsi egin zen, gaitzetsi ere Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Saileko Lan zuzendariaren 1994ko otsailaren 11ko Erabakiaz. Bada, erabaki honen aurkakoa da Eulen S.L. enpresaren legezko ordezkariak aurkezturiko 1230/94 zenbakidun Errekurtsoa. Errekurtso hau Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salak aztertu duelarik, sala honek epaia eman du 1997ko uztailaren 23an, eta epai horretan xedatze-zatiak ondoko hau dio:

«Lan eta Gizarte Segurantzako Arabako Lurralde ordezkariaren 1993ko abenduaren 1eko Erabakiak, eta baita Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan zuzendariaren 1994ko otsailaren 11ko Erabakiak ere, berretsi egiten dute 712/93 zenbakidun Arau-haustearen Akta. Bada, erabakion aurka aurkezturiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, hau da, Mercantil Eulen, S.L-ren legezko ordezkaria den Juan Carlos Anchia Muniozguren jaunak aurkezturikoa onetsi egiten dugu, eta inpugnaturiko egintzak zuzenbidearen kontrako jotzen direlarik, ezeztatu egiten ditugu. Kosturik gabe».

Hortaz, aipatu epaia zehazki konplitzeaz gain Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila xedatu du Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak, betiere otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuaren 4. atalean eta Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 103 atalean eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat eginik.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko irailaren 15a.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

RAMÓN JÁUREGUI ATONDO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana