Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 1997ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
4804

IRAGARPENA, 628 zenbakiko Foru Aginduarena, 1997ko abuztuaren 1ekoa, Elciegoko Udalaren Planeamendurako Ordezko Arauetako AU-2 Sektoreko Zati Egitasmoaren espedienteari buruzkoa.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiroko diputatuak foru agindua eman du, honako hau dioela bere xedapen zatiak:

«Lehenengoa.– Elciegoko Udalaren Planeamendurako Ordezko Arauetako AU-2 Sektoreko Zati Egitasmoaren espedientea behin-betiko onartzea, honako aldaketa hauekin:

– A-3214 errepiderako sarrera aldatu egingo da. Bihurgune bertikal bat egingo zaio, eta horrek proiekzio horizontalean izango duen luzeera ez da 10 metrotik gorakoa izango.

– A-3214rako sarrerako urak hartzeko behar diren elementuak jarri beharko dira, ur horiek errepide horretara ez daitezen zuzenean isuri. Zeharkako burdinxarea eta babestutako arekak jarriko dira, zuzenean eta bermetasunez errepideko euri-uren saneamenduko sareari itsatsiko zaizkionak.

Bigarrena.– Adierazitako akatsak ez dira funtsezkoak. Beraz, konpondu ostean Foru Aldundiari bidaliko zaio espedientea, bere exekutorietatea deklaratzeko, eta eginbideak eta argitalpena egiteko. Ez da izango beharrezkoa espediente hori berriro ere jendaurrean jartzea».

Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Lurralde Historikoko buletin Ofizialean erabaki hau argitaratzea.

Foru Dekretu hau behin-betikoa da administrazioko bidean. Bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, argitaratzen den egunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan. Eta hori, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko 30/1992 Legeko 109 c) atalean xedatutakoa betez eta Administrazioarekiko Auzitarako Eskumenaren Lege Arautzaileari buruzko 37. eta 58. atalak kontutan hartuz. Kode Zibilaren 5. atalean jasotakoaren arabera konputatuko da epea. Esandakoa, bidezkotzat jo dadin beste errekurtsoren bat aurkeztearen kaltetan barik.

Aipatutako 30/1992 Legeko 110.3 atalean xedatutakoaren arabera, Foru Agindu honen aurka Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa aurkezteak, agindu hori eman zuen organoari nahitaez horren berri ematea dakar. Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiroko diputatua,

JULIO HERRERO ROMERO.


Azterketa dokumentala