Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 1997ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia
4797

EDIKTUA, osasun publikoaren aurka egindako delitua dela-eta erabili den 46/95 prozedura laburtuari dariona.

<FONT FACE="Garamond 3" <P ALIGN="CENTER">EDIKTUA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Luis Blánquez Pérez jaunak, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko 2 Sekzioko lehendakari naizen honek,

Jakinarazten dut: Argibideetarako Irungo 1 Epaitegiko 46/95 zenbakiko prozedura laburtuaren kausa darabilte auzitegi horretan, osasun publikoaren aurka egindako delitua dela-eta hain zuzen ere. Gero adieraziko diren ondasunak zortzi eguneko epean enkante publikora ateratzea ebatzi zen kausa horretan. Errematea Auzitegi honetako Entzutegi Salan egingo da 1998ko apirilaren 3ko 09:30ean. Prebentzio hauek izango dira:

Lehenengoa: Abaluoaren bi herenak betetzen ez dituzten posturak ez dira onartuko.

Bigarrena: Lizitatzaileek, enkantean parte hartzeko, aldez aurretik diru bat jarri beharko dute Auzitegiak Banco de Bilbao Vizcaya, S.A.n duen 1858 78 2896 kontu zenbakian. Diru hori, behintzat, tipo lez erabilitako ondasun-balioaren ehuneko hogeikoa izango da. Prozeduraren zenbakia eta urtea utzi beharko dira jasota; izan ere, beharkizun hori bete ezean, ez dira onartuko. Ez da onartuko ez eskudirurik ez eta txekerik ere.

Hirugarrena: Ejekutanteak baino ezin dezake parte hartu errematea hirugarren batzuei uzteko ahalmenez.

Laugarrena: Posturak, hasi iragarpena argitaratzen den egunean eta egiten diren arte, idatziz eta gutunazal itxian aurkez daitezke, aurrezdik aipatu den depositoa egin beharko dutela.

Bosgarrena: Lehendik zeuden zamak eta zergak, eta ondoren ager daitezkeenak, auzijartzailearen aurretikoak alegia, bere horretan diraute. Erremategileak onartu egin beharko ditu eta horien erantzukizuna bere gain hartuko du; hala ere, errematearen prezioa ez da erabiliko horiek kentzeko.

Lehenengo enkantera ez bada posturagilerik agertzen, bigarren bat egingo da 1998ko apirilaren 15eko 09:30ean. Lehenengo enkanterako jarritako tipoaren %75ak balioko du oraingoan, lehenengoko gainerako prebentzio guztiak aplikatuko zaizkiola.

Bigarren enkantera ere ez bada lizitatzailerik agertzen, hirugarren bat egingo da 1998ko apirilaren 24ko 09:30ean. Enkante honetarako ez da tiporik jarriko, eta berorretan parte hartzeko, bigarrenerako oinarri lez erabilitako tipoaren %20a jarri beharko da.

Halabeharrez, edo Auzitegiarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, enkantea adierazitako egun eta orduetan egiterik ez badago, hurrengo egun baliodunean egingo da, larunbata izan ezik, esandako ordu berberean.

Enkantera ateratzen diren ondasunak eta duten balioa:

– Urrezko kate bi.

– Urrezko pulsera.

– Andren ordularia, urrezkoa eta Tissot markakoa.

Guzti horri eman zaion balioa laurogetia hamahiru mila eta hirurehun pezetakoa da.

Entzutegi honetako Idazkaritzan daude depositatuta.

Donostia-San Sebastián, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hamaika.

<FONT FACE="Garamond 3" LEHENDAKARIA.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala