Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 1997ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
4796

IRAGARPENA, administrazioarekiko auzi errekurtso bat hedatu dela jakinarazten duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 46. eta 60. ataletan xedatutakoa betez, ondoren zehazten den prozeduran eta bertan azaltzen diren administrazio egintzei dagokienez, administrazioarekiko auzi errekurtsoa hedatu egin dela jakinarazten da.

Errekurtsoa: Pertsonala 661/97.

Errekurritutako jatorrizko egintza: Bilbaoko Udalaren 96-12-2ko Erabakia, bateragarritasunaren aitorpena jasotzeko eskabide berria aurkeztera errekurtsogilea behartzen zuena.

Egintza burutu duen administrazioa: Bilbaoko Udala.

Errekurtsoa aurkeztu zen eguna: 1997-02-13.

Errekurtsogilea: José Jacinto Burgos Arnaiz.

Hedapena eragin duen egintza: Osoko bilkuraren 1997-6-16ko Erabakia, Udalaren zerbitzupeko langileei bateragarritasun berrientzako baimena ukatzen diena eta bateragarritasunak aitortu zaizkien langileei aldi baterako errejimena jartzen diena.

Hedapena egin den eguna: 1997ko irailaren 3a.

Iragarpen honen bidez epea jartzen zaie bai errekurritutako egintzaren ondorioz eskubidedun izan eta demandatuak izateko legezkotuta daudenei, bai eta egintza horri eusteko zuzeneko interesa dutelako, errekurtsoan Administrazioaren alde jarri nahi dutenei ere. Errekurtso horretan agertzeko jarri zaie epea, harik eta demandari erantzuteko epea finkatu arte, beti ere jurisdikzio hori arautzen duen Legearen 68. atalean xedatutakoaren arabera.

<FONT FACE="Garamond 3" IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala