Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 1997ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Sestaoko Udala
4792

IRAGARPENA, Udaltzaingoaren Buruzagitarako Ofizial baten lanpostua, lehiaketa bidez eta barne promozioz betetzeari buruzkoa.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Xedatuta daudenei jarraituz, zera ematen da argitara: Udalbatzak 1997ko uztailaren 10ean egin zuen osoko bilkuran, ondoren aipatzen den akordio hau hartu zuela:

1.– Udaltzaingoaren Buruzagitarako Ofizial baten lanpostua lehiaketa bidez betetzea, lanpostuen zerrendan betetzeke dagoelako.

2.– Hautaketa-prozesu hori arautuko duten oinarriak onartzea.

<FONT FACE="Garamond 3" UDALTZAINGOAREN BURUZAGITARAKO OFIZIAL BATEN LANPOSTUA LEHIAKETA BIDEZ ETA BARNE PROMOZIOZ BETETZEKO OINARRIAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Lehenengoa.– Deialdiaren xedea.

Udaltzaingoaren Buruzagitarako Ofizial baten lanpostua lehiaketa bidez betetzea da lehiaketa honen xedea. Bere ezaugarriak honako hauek dira, udal honek onartuta duen lanpostu-zerrendan definitzen denaren arabera: Izena: Udaltzaingoaren Buruzagitarako Ofiziala.

Lanpostuen kopurua: 1.

Maila: 22.

Langile moeta: karrerako funtzionarioa.

Titulazioa: C.

Beren-beregiko trebakuntza: agintaritza eta antolaketa. Udaltzaingoari buruzko ezagutzak.

Eskala: administrazio berezia.

Azpieskala: zerbitzu bereziak

Moeta: Udaltzaingoa.

Taldea: ikuskaritza.

Azpitaldea: ofiziala.

Betetzeko modua: lehiaketa.

Ikuskaritzako Eskalaren barruan Ofizialaren kategoria izan dezaten Polizien Kidegoetakoak diren funtzionarioek parte hartu ahal izango dute.

Destinoaren osagarria: 22.

Berariazko osagarria: 22.

Bulegoa: Alkatetza.

Egitekoak: Udaltzaingoaren gaineko zuzen-zuzeneko buruzagitza egitea eta beren egitekoak bete ditzaten zaintzea. Eta hori, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoko 53. atalean definitzen denaren arabera. Bereziki eta aipamen modura baldin bada ere, honako hauek burutu beharko ditu:

a) Langileen disziplinari eutsi, ezarrita dagoen lanorduak bete ditzatela eta bakoitzak dituen egitekoak bete ditzatela arretaz eta emankortasunez.

b) Langileak txanda ezberdinetan banatzea.

c) Aurretiaz opor-txandak antolatzea, horretarako, Langilegoaren Negoziatuaren adostasuna lortuz. 24 orduko baimenak ematea, justifikazioa aurkeztu ondoren.

d) Bere aginduetara dituen langileengan portaera eta disziplina mailan somatu ditzakeen irregulartasunen berri ematea, egokitzat jotako zuzentze-neurriak proposatuko beharko dituelarik.

e) Bere aginduetara dituen langileen artean lanak banatzea eta behar den bezala bete daitezela zaintzea. Beharrezkoa izan dadinean, egiteko bereziak izendatu ere bai.

f) Udaltzainek behar dituzten material eta lanabesak erostearen aldeko proposamenak egitea. Horiek eskuratu diren ala ez, horien kontserbazioa eta erabilera zain-tzea. Fakturei onarpena ematea ere bai, ordaindu baino lehen.

g) Eskatutako txosten guztiak lantzea.

h) Udaltzaingoa hobeto antolatzeko eta bere gain hartuta dituen egitekoak emankortasunez betetzeko beharrezkotzat jotako iradokizunak egitea.

Hizkuntz eskakizuna: 3.

Oharrak: ohikoaz besteko ordutegia.

Bigarrena.– Izangaiek bete beharrekoak.

Euskal Autonomi Elkarteko Poliziaren Kidegokoak izan eta karrerako funtzionarioak direnek parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan. Administrazio Bereziko eskalako eta Zerbitzu Berezietako subeskalako plaza baten jabe izaten gutxienez bi urte eraman behar dituzte ofizial kategoriarekin, Ikuskaritza-eskalaren barruan.

Aurreko oinarrian aipatzen direnak betetzen dituzten enplegatuek, deialdi honetan finkatu eta eskatzen diren baldintza orokorrak bete beharko dituzte, dadina dadila beren egoera administratiboa. Funtziogabetza irmoaren pean jausita daudenak ez dira horretan sartzen, zigorrak indarra izan dezan bitartean noski.

Hirugarrena.– Lanpostuan egon beharra.

Lehiaketa honen bidez deialdia egin eta, ondorioz, lanpostuaz jabetu daitezen pertsonek, ezin parte hartu ahal izango dute Sestaoko Udalak lanpostu berriak betetzeko egin ditzakeen deialdietako lehiaketetan, lanpostuaz jabetu eta hurrengo bi urteko epearen barruan.

Laugarrena.– Eskabideak.

1.– Deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela eman beharko dute aditzera beren eskeidazkietan lehiaketan parte hartzea nahi dutenek. Korporazioko lehendakariaren izenean egingo dira eskabideak eta erregistro orokorrean aurkeztu, deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunaren biharamunetik hasi eta hurrengo hamabost egun balioduneko epearen barruan.

2.– Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko Legeko 38. atalean aipatzen den erari jarraituz ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

Eskeidazkiren batek akatsen bat izatea gertatuz gero, 10 eguneko epea emango zaio interesatuari okerra zuzendu edo falta den legezko agiria aurkez dezan. Aldi berean honako ohar hau egingo zaio, hau da, agindutakoa betetzen ez baldin badu, beste gabe artxibatu egingo dela eskidazkia eta izangaien zerrendatik kendu egingo dela.

Oker materialak edozein unetan konpondu ahal izango dira, nahiz ofizioz, nahiz interesatuak hala eskatuta.

3.– Eskatzen diren baldintzak betetzen direla eta aurkezten diren merituak kreditatuko dituzten agiriak aurkeztu beharko dira eskabidearekin batera.

4.– Eskeidazkian aipatzen ez diren merituei ez zaie baliorik emango eta ez, eskeidazkian aipatu arren, eskabideak aurkezteko epearen barruan kreditatu ez direnei ere.

Dena dela, deialdia argitaratu ondoren lortutako merituak ere ez dira baloratuko.

Bosgarrena.– Balorazio batzordea.

1.– Honako kide hauek osatuko dute lehiaketako batzordea:

Lehendakaria:

– Korporazioko Alkate-Lehendakaria edo honek esku eman diezaion zinegotzia.

Bokalak:

– Udal Korporazioko bi kide.

– Euskal Autonomi Elkartearen ordezkari bat. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak egingo du izendapena.

– Euskal Herriko Ertzaintzaren Akademiako ordezkari bat.

– Toki Administrazioko karrerako funtzionario bat.

– Sestaoko Udaleko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkari bat.

Idazkaria:

– Korporaziokoa izango da eta egiteko hori eskuz aldatu ahal izango du, karrerako beste funtzionario baten esku utziaz.

2.– Alkate-Lehendakariak izendatuko ditu batzordeko kideak, onartuak izan diren izangaien behin-behineko zerrenda onartzen deneko erabakian bertan.

Seigarrena.– Betetzeko prozedura.

Lanpostuak esleitzeko merituen balorazioa, honako baremo honen arabera egingo da:

A) Meritu orokorrak.

1.– Garatu den lanaren balorazioa:

Lanpostuak betetzeko ohiko sistemez baliatuz lortutako lanpostuetako egitekoak betetzeagatik, 6 puntu emango dira gehienera eta honako era honetan bananduko dira:

a) Lehiaketa egiten deneko lanpostuak duen kategoria berdineko edo goragoko lanpostuetako egitekoak betetzeagatik: 0,10 puntu hileko.

b) Lehiaketa egiten deneko lanpostuak duen kategoria baino beheragoko lanpostuetako egitekoak betetzeagatik: 0,05 puntu hileko.

2.– Antzinatasuna: kontzeptu honegatik egingo den goreneko balorazioa: 2 puntu.

– Administrazio publikoan lanean egindako hilabete oso bakoitzagatik: 0,05 puntu hileko.

3.– Eskatzen diren lanpostuen egitekoekin artezko lotura duten trebakuntza eta hobekuntza ikastaroegatik emango den goreneko puntuazioa: 5 puntukoa.

Lanpostuaren egitekoen zuzeneko lotura duen trebakuntza- eta hobekuntza-ikastaro bakoitzagatik: 0,25 puntu ikastaroko.

4.– Euskeraren balorazioa.

Lehiaketaren gai diren lanpostuek «3» hizkuntz eskakizuna, derrigorrezkoa, izendatuta dutela kontuan hartuta, izangaiek euskarari buruzko ezagupenei dagokienetan kredita dezaten maila ezagupenen arabera baloratuko da. Eta «3» eskakizunari dagokion ezagutza kreditatzen badute, 4 puntu eskuratuko dituzte gehienera.

Hizkuntz eskakizunak betetzen diren ala ez ebaluatzeko diren proben edukina eta modua finkatu ahal izango ditu batzordeak eta, horretarako, bokal espezialista batez baliatu ahal izango da.

B) Meritu espezifikoak.

1.– Gaitasun probak. Gaitasun intelektualak neurtzeko test-bateria bat betetzean dautza. Toki-Poliziaren Buruzagitarako Ofizialaren lanpostuko egitekoak betetzeko adimen-aptitute mailako gaitasunak neurtzea izango da proba horien helburua.

Proba honen balorazioa: 0tik 3 puntura artekoa.

2.– Elkarrizketa pertsonala, Talde Dinamika eta Nortasun Probak. Toki-Poliziaren Buruzagitarako Ofizialaren lanposturako izangaiek duten egokitzapen pertsonala neurtzea dute xedetzat proba hauek; horretarako, hainbat bariable psikologikoren ebaluazioa egingo da, adibidez, eragina, agintaritzarako estiloa, koordinaziorako gaitasuna, planifikziorako eta lana antolatzeko trebetasuna, gainbegiratzeko kapazitatea, ebaluaketarako ahalmena, e.a.

0tik 12 puntura arteko balorazioa jasoko du proba honek: 4 puntu Elkarrizketa pertsonalari; 4 puntu Talde Dinamikari eta 4 puntu Nortasun probei.

Zazpigarrena.– Lehiaketari ebazpena ematea eta deialdiaren gai izan diren lanpostuak esleitzea.

1.– Balorazio Batzordeak landuko du lehiatzaileen zerrenda, lehen aiaptu den baremoaren arabera lortutako puntuen hurrenkerari jarraituz eta, ondoren, izendapen-proposamena egingo du.

2.– Lehiaketa honen ebazpena, iragarri diren lanpostu hutsei dagokienetan, eskabideak aurkezteko epea amaitu dadin egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko goreneko epearen barruan egin beharko da.

Zortzigarrena.–

Balorazio Batzordeak baimena du egon daitezkeen zalantzei irtenbideak emateko eta lehiaketa ongi burutzeko hartu behar diren akordioak hartzeko, oinarri hauetan finkatuta ez dauden kasuetan.

3.– Akordio hau gauzatzeko eta garatzeko hartu behar diren erabakiak hartzeko esku ematen zaio Alkate-Lehendakariari.

Sestao, 1997ko irailaren 2a.

<FONT FACE="Garamond 3" ALKATEA.


Azterketa dokumentala