Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 1997ko uztailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
3968

ERABAKIA, 1997ko ekainaren 20koa, Bizkaiko lurralde ordezkariarena, aidetikako eta 132 KVko elektrizitate linea bat Arrigorriagako udalerrian jartzeko baimena ematen duena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Erref.: L-4962 jac.sm. <P ALIGN="JUSTIFY">Industriako Bizkaiko lurralde ordezkariaren 1997ko ekainaren 20ko Erabakiaren bidez, Arrigorriagako udalerrian aidetikako eta 132 KVko elektrizitate linea bat jartzeko proiektuari onarpena eman zitzaion eta hori instalatzea onura publikorakotzat jo zen.

Ikusi da: Sociedad Financiera y Minera, S.A. enpresak eskatuta, izapideetan jarri da espediente bat lurralde ordezkaritza honetan. Aidetikako, 132 KVko eta Arrigorriagako fabrika bat (Cementos Rezola Faktoria) hornituko duen elektrizitate linearen aldeko baimen administratiboa emateko, onura publikorakotzat deklaratzeko eta exekuzio-proiektua onartzeko eskabidea egiten zen idazki horren bidez.

Hau honela da: legez aginduta dagoenaren arabera espedientea jendaurrean jarrita eduki ondoren, argitaratu egin zen linea horri buruzko iragarkia, bai 1996ko urriaren 3ko <FONT FACE="Garamond 3" BAO <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>ean, bai 1996ko urriaren 25eko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>an eta bai 1996ko urriaren 9ko El Correo egunkarian ere. Hartu behar diren ondasun eta eskubideen zerrenda ere argitaratu zen.

Hau honela da: 1996ko urriaren 4an eskabidea egin denaren berri ematen zaie Bizkaiko Foru Aldundiari (Mendien Zerbitzua), Arrigorriagako Udalari, Red Eléctrica de España erakundeari, Telefónica, S.A.-ri eta bai Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresari ere. Aldi berean, baldintzak aurkez ditzatela eskatzen zaie.

Hau honela da: espedientea jendaurrean jarrita egon den denboraldian zehar, hainbat alegazio aurkeztu dira. Hona hemen horien laburpenak:

– María Luz eta María Dolores Ordeñana Aspuru andreek, Antonio Ordeñana Aspuru jaunaren arreba eta ondorengo direnez, honako hauek ematen dituzte aditzera 1996ko azaroaren 4an: fabrika horrek duen jarduna osasunaren aurkakoa denez eta, instalazioak handiagotuko balira kalte egingo lioketela inguruari; ondorioz, proiektu horrek ez du onura publiko mailako baliorik eta ez dira kontuan hartu behar egin beharreko dejabetzak.

– Juana Ordeñana Uriarte andreak, proiektuko 26 zenbakidun lurzatiaren jabe denez, honako hau ematen du aditzera 1996ko azaroaren 4ko idazkiaren bidez: linea hori egitea behar-beharrezkoa baldin bada, ahal den gehien murriztu behar dira bere ondorioak eta, enpresaren ingurua oso kutsatuta dagoenez, trazadura aldatu egin beharko litzateke eta beste linea batzuez baliatzea komenigarri izango litzateke edo enpresarenak diren lurren gain izan beharko luke eragina. Dena dela hasierako trazadurari eutsi behar baldin bazaio, aldatu egin beharko da kokapen-lekua eta ertzetara eraman, izan ere, lurzatia bi zatitan banatzen duenez, ustiaketaren onurak erabat murrizten baitira.

Hau honela da: Red Eléctrica de España, S.A. enpresak, separata bat bidali dio Iberdrola, S.A. enpresari 1996ko irailaren 27an, enpresa hori baita Gueñes-Gatika izeneko 400 KVko linea eta Gueñes-Abadiano izeneko 220 KVko linearen jabea. Linea hauen gain eragina du proiektuak. Iberdrola, S.A. enpresak, bere aldetik, aurrikusten diren gurutzamenduekin ados dagoela ematen du aditzera 1996ko urriaren 7ko idazkiaren bidez.

Hau honela da: Telefónica, S.A. enpresak honako hau ematen du aditzera 1996ko irailaren 27ko idazkiaren bidez, alegia, horretarako baimena eskatzen deneko linea onura publikorakotzat daklara dadinaren eta exekuzio-proiektua onar dadinaren kontrako oposiziorik ez duela.

Hau honela da: Arrigorriagako Udalak, 1996ko urriaren 15eko idazkiaren bidez, zera egiaztatzen du, hau da, iragarpena jendaurrean jarrita egon dela 15 egunez eta ez dela aurkeztu inolako erreklamaziorik; geroago, 1997ko maiatzaren 12ko idazkiaren bidez honako hauek eman zituen aditzera: Cementos Rezola enpresak justifikatu egin behar zuela goi mailako tentsiodun linea jarri beharra, eragin txikiagoa izango duen trazadurari bidea emango dioten alternatibei buruzko ikerketak egin behar direla, harrobi-ondotik pasatzen diren aidetikako lineak erabili behar direla eta zelosiadun dorreen ordez hodizko eusgailuak jarri beharko liratekeela, dorreek, izan ere, inpaktu gogorra baitute bistarako.

Hau honela da: Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresak, bere txostena eman eta baldintzak ezarri ditu 1996ko urriaren 9ko idazkiaren bidez, era horretan, proiektuan jasotzen den linea eta berea duen gasodia konpatibilizatu ahal izateko.

Hau honela da: Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritzako Saileko Mendi Zerbitzuak, eskabidea egin duen enpresarekin harremanetan jarriko dela ematen du aditzera 1996ko azaroaren 13ko idazkiaren bidez, lurretan agian egin daitezkeen lan alternatiboak aztertu ahal izateko.

Hau honela da: lurzatien titularrek eta lehen aipatu diren erakundeek aurkeztutako alegazio eta idazkien berri eman zaio enpresa eskegileari. Enpresak eman du erantzuna 1997ko otsailaren 6ko eta 1997ko apirilaren 14ko idazkien bidez. Hona hemen erantzunen laburpena:

– María Luz eta María Dolores Ordeñana Aspuru andreek, sanitate mailako arriskuak zirela medio onura publikorakotzat deklara zedinaren kontra aurkeztu zuten alegazioari dagokionetan, zera esaten du, alegia, ulertzekoa dela, gisa horretako instalazio batzuek herritarren artean susmo txarrak sortzea, baina interes horien gainetik gehiengoaren interesei eman behar zaiela lehentasuna esaten du enpresak, adibidez, elektrizitatearen garraio eta horniketa jardunaren korrektotasuna eta segurtasuna, izan ere, baimena ematen duten Administrazioek horien gain egiten duten arta eta zaintza erabatekoa baita. Horietaz aparte, honako hau ere badio, hau da, ez dela egiten arauhausterik, 40/1994 Legeko 56. atalean aipatzen den igarobide-zorra ezartzeari dagokionetan.

– Juana Ordeñana Uriarte andreak aurkeztu duen alegazioari buruz, hauxe esaten du enpresak: fabrikaren gertuko ingugiroan ematen den agiango kutsaduraren azterketa egitea bidezkoa dela proiektuak hartzen duen elektrizitate instalazioari dagokionetan, espediente honek hartzen duen gaia ez baldin bada ere. Gai honi buruz, lurraren, uren, atmosferaren edo landareriaren gain egon daitekeen eragina obrak egite-garaikoa izango dela esaten da, hala ere, neurriak hartuko dira eragin hori ahal den txikiena izan dadin. Era berean, 220 eta 400 KV mailako indarrez elektrizitatearen hornidura egiteko alternatiba ezberdinak aztertu dira eta, esan beharra dago, fabriketan gaur egun ematen diren potentzia-beharrak erruz gainditzen dituztela alternatiba horiek eta, horretaz aparte, instalazio berezietarako eta energiaren garraioa egiteko gordeta daudenetarikoak direla. Trazaduraren aukera, azterketa sakonak burutu ondoren egin dela dio enpresak eta alegaziogileak, Basauri-Llodio linean oinarria hartuta, egiten duen proposamenaren araberako linea, egia da, zuzenagoa eta laburragoa dela; baina 800 metroko zutabearteko hutsunea geldituko litzateke eta hainbat azpiegitura gurutzatu beharko lirateke, adibidez, A-68 Autopista, N-625 Errepidea, Castejón Bilbao Trenbidea eta Nerbioi Ibaia. Hori horrela egingo balitz, kostuek gora egingo lukete eta eraginek eta igarobide-zorrek zutabeak jartzeko sortuko lituzketen eragozpen teknikoak areagotu egingo lirateke. Trazadura aldatzeari buruz egiten den eskabidea ezin dela onartu ematen du aditzera enpresak eta legezko igarobide-zorraren eta jabetza pribatuaren artean ematen den eskubide-borrokari justiprezioa ezartzerakoan eman beharko zaiola irtenbidea. Azkenik, 40/1994 Legeko 56. atalean xedatzen denaren aurkakorik ez dago lurzatiei dagokienetan.

Hau honela da: 1997ko ekainaren 18an idazki bat aurkeztu dute Jon Karla Alday eta Epifanio Urkijo Pujana jaunek, ezarrita dagoen epealditik kanpo izan baldin bada ere. Beren lurretatik zehar trazadura egin dadinaren kontrako iritzia ematen da bertan, hainbat eratako instalazioez josita dagoelako beren lurra, hara nola, telefono zutabeak, Euskadiko Gasa, Uren Partzuergoa eta Iberdrolak Basauri-Llodiorako duen linea. Linea berria jartzea gertatuko balitz, ezin eraiki ahal izango lirateke egitebideetan dauden bi nekazaritza-estalpeak. Bestalde, 16 zenbakidun dorrean izan dezala hasiera proposatzen dute jaun horiek.

Hau honela da: Arrigorriagako Udalak gertatu duen txostenaren berri eman zaio enpresa eskegileari eta honako hau ematen du aditzera 1997ko ekainaren 17ko idazki baten bidez: gaur egun dagoen 30 KVko energia-horniduraren neurria ezin dela inola ere areagotu, tentsio horretako sare-begien gaitasuna amaituta dagoelako. Tentsio ezberdinetako lineak oinarritzat hartuz, egon daitezkeen hornidura-hipotesi ezberdinak aztertzen dira idazkian eta egin den aukeraren justifikaziobideak eskaintzen dira. Honako hau ere baieztatzen da bertan, alegia, proiektuan jasotzen diren zelosia-dorreek bistarako izango duten eragina, hodizko zutabeena baino txikiagoa izango dela proiektupeko linea hori mendian zehar doalako eta, horretaz aparte, pantaila eran jartzeko erraztasun ugariago eskaintzen dutelako zelosia-dorreek.

Honako hau kontuan hartuta: Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Industriako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza da erabaki hau emateko ahalmena duen organoa eta hori Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Egitura Organikoa eta Funtzionala onartzen deneko urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuko (1995eko otsailaren 8ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) 25. atalean horrelaxe xedatzen delako.

Honako hau kontuan hartuta: aplikagarriak diren segurtasun-xedapenetan jasotzen diren eskakizun teknikoak betetzen ditu proiektuak eta bai azaroaren 28ko 3151/1968 Dekretuaz (1968ko otsailaren 27ko <FONT FACE="Garamond 3" EBO<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>) onartu eta Goi Mailako Tentsioko Audetikako Lineei buruzko Erregelamendu Teknikoan ezartzen diren xedapenak ere.

Honako hau kontuan hartuta: aurkeztu diren alegazioak aztertu ondoren, onura eta interes publikoari eman behar zaio lehentasuna norbanakoen interesen gainetik eta honako hauek izan behar dute lehen-balioa gai honi dagokionetan: instalazioak behar duen segurtasun-baldintzek eta trazadurak izan behar duen arrazionalitateak hain zuzen. Puntu honi dagokionetan, obrak egiteak ekarriko dituen gastuak eta izango dituen eragozpenak ez dira inola ere ahaztu behar. Bestalde, ez da ematen Elektrizitate Sistema Nazionala Antolatzeari buruzko abenduaren 30eko 40/1994 Legeko 56. atalean aipatzen den debekurik, bestela, ezin ezarri ahal izango litzateke igarobide-zorrik.

Honako hau kontuan hartuta: proiektuak hartzen dituen erakundeek inposatutako baldintzak onartu egin ditu espresa eskegileak eta ez dago inolako kontraesanik proiektupeko linearen eta erakunde horien agintepeko edo tutelapeko diren ondasun, instalazio, obra edo zerbitzuen artean, eratu diren txostenetan esaten denaren arabera.

Aipatu diren legeak eta aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainontzeko arau orokorrak aztertu direnez, honako hau

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DU:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Sociedad Financiera y Minera S.A. enpresari baimena ematea eta honako elektrizitate-instalazio hau egiteko proiektua onartzea:

1.– Aidetikako, hiru hariko, 132 KVko eta zirkuitu bikoitza duen elektrizitatea linea. Hasiera: Iberdrola, S.A. enpresarena den Basauri-Llodiorako lineako 17 zenbakidun zutabean. Amaiera: Cementos Rezola enpresan, Arrigorriagan. Luzeera: 1.807 m. Hariak: 281,1 mm.2-ko <FONT FACE="Garamond 3" AL-AC<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> erakoak. Eusgailuak: metalezko zutabeak.

2.– Baimenaren gai den instalazioa onura publikorakotzat deklaratzea. Deklarazio honek, Elektrizitate-Sistema Nazionala Antolatzeari buruzko abenduaren 30eko 40/1994 Legeko 53. atalean xedatzen denaren arabera, honako hauek daramatza bere baitan: hartzen diren ondasunak okupatu beharra edo eskubideak erosi beharra, horiek presaz okupatu beharra. Eta Nahitaezko Desjabetzei buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legeko 52. atalean presaz okupatu beharraren deklarazioa egiteak ekarri ditzakeen ondorioak ere finkatzen dira bertan, lege bereko 53. atalean ezartzen diren erregistro-ondorioekin batera. Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzari, honen barri jaso dadin egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan. Eta hori horrela egin behar da, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. atalean eta hurrengoetan horrelaxe xedatzen delako (1992-11-27ko <FONT FACE="Garamond 3" EBO<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>).

Bilbao, 1997ko ekainaren 20a.

<FONT FACE="Garamond 3" Lurralde ordezkaria,

<FONT FACE="Garamond 3" MANUEL FULGENCIO PÉREZ.


Azterketa dokumentala