Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 1997ko uztailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
3964

171/1997 DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, Gipuzkoa Lurralde Historikoan izandako ezohiko euriteak direla-eta aparteko laguntzak prestatzeko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">1997ko ekainaren 1ean izandako euriteen ondorioz, arazo larriak sortu dira Gipuzkoa Lurralde Historikoko ekoizpen–jardueran eta ondasunetan, udalerri batzuetan bereziki.

Kalteen ondorioak arintzeko beharrezko diren neurriak koordinatuki hartzeko beharra eragin du egoera horrek.

Ondorioz, Jaurlaritzaren lehendakariordearen, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren eta Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hamabostean izandako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:

I. ATALBURUA

XEDAPEN OROKORRAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1. atala.– Dekretuaren xedea

Dekretu honen xedea hau da: 1997ko ekainaren 1ean izandako euriteen ondorioz, industria, merkataritza, zerbitzu, ostalaritza, eraikuntza eta etxebizitzaren alorretan Gipuzkoa Lurralde Historikoko udalerri batzuk izan dituzten kalteak arintzea; Gipuzkoan izandako uholdeek sortutako kalteak konpontzeko neurri urjenteak hartzeari buruzko uztailaren 11ko 11/1997 Erregeren Lege Dekretuaren eranskinean daude zehaztuta udalerri horiek.

2. atala.– Laguntzen bateragarritasuna.

1.– Dekretu honetako laguntzak bateragarriak dira beste herri administrazio batzuek ezartzen dituztenekin. Dena dela, dekretu honen bidez emandako dirulaguntzaren zenbatekoak ezingo du gainditu izandako kaltearen balorearen eta kontzeptu berengatik beste erakunde publiko batzuk edota aseguramendu–polizek emandako dirulaguntzen edo kalteordainen arteko aldea.

2.– Dekretu honen II., III. eta IV. atalburuetako laguntzak bateraezinak dira euren artean.

3. atala.– Laguntzen zertarakoa.

Laguntzen zertarakoa hau da: mailegu-eragiketen finantza kostua gutxitzea, bai arau honen babesean eta horren indarrez finantza-erakundeekin izenpetzen diren hitzarmenen babesean emandako maileguena; bai Gipuzkoan izandako uholdeek sortutako kalteak konpontzeko neurri urjenteak hartzeari buruzko uztailaren 11ko 11/1997 Erregeren Lege Dekretuaren 10. atalaren arabera Kreditu Ofizialaren Institutuak bideratutako mailegu-bideen babesean emandakoena.

4. atala.– Ekonomia baliabideak.

1997ko aurrekontu arruntean Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailari, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari eta Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailari dagozkien aurrekontu-atalen kontura izango dira dekretu honetan ezarritako dirulaguntzetarako diru–baliabideak.

<FONT FACE="Garamond 3"

II. ATALBURUA

INDUSTRIA, MERKATARITZA, ZERBITZU ETA TURISMOAREN SEKTOREETARAKO LAGUNTZAK.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 5. atala.– Onuradunak.

1. Atalburu honetan ezarritako laguntzen onuradun hauek izan daitezke: datozen ataletan adierazten diren betekizun berezien betetzea egiaztaturik, industria, merkataritza, zerbitzu-emate eta turismoaren alorreko jarduerak burutzen dituzten Euskal Autonomi Elkarteko pertsona fisiko nahiz juridikoak. Horretarako, 1997ko ezohiko euriteengatik kaltedun gertatu zirela egiaztatu beharko dute eraginpeko udalerrien udalbatzek egindako agiriaren bitartez.

2.– Edozein kasutan ere, onuradunek beren zerga betebeharrak konplituta dituztela egiaztatu beharko dute, gai horretan indarrean den araudiak agintzen duenaz bat etorriz.

6. atala.– Lagundu daitekeen inbertsioa.

1. Dekretu honen ondorioetarako, lagundu daitekeen inbertsiotzat ondorengoa joko da: ezohiko euriteen ondorioz kalteturik geratu ziren aktibo finkoak konpontzeko edo erosteko behar den diruzenbatekoa, aseguru-etxeek edota Aseguruen Konpentsaziorako Partzuergoak aurrikusiriko kalteordainak zenbateko horretatik kenduta daudela. Enpresa behar bezala martxan jartzeko beharrezko diren osagarrizko inbertsiaok ere, behar izanez gero, lagundu ahalko dira.

2. Hondatutakoen ordez enpresaren aktiboari gehitzen zaizkion aktibo finkoek, izaera desberdinekoak izanik ere, ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

a) Enpresaren xede sozialarekin zuzenean lotuta daudenak izatea.

b) Lehen aldiz erabili nahiz martxan jartzen direnak izatea. c) Gutxienez, hiru urteko amortizazio-aldia ezarrita edukitzea.

d) Beste inori ez lagatzekoak.

e) Enpresa eskatzaileak fabrikatutakoak, eginikoak edota garatutakoak ez izatea.

f) Aktiboen prezioa duten balore «garbia» izango da, hau da, fakturatutako zenbatekoa Balio Erantsiaren Gaineko Zerga kenduta dagoela.

3.– Edonola ere, aktibo finkoetarako inbertsio–proiektuek kaltetutako lekuetan kokatuta egon beharko dute, urte honetako abenduaren 31 baino lehenago kontratatuak eta dirulaguntza emateko erabakian finkatuko den epean burutzekoak.

7. atala.– Mailegu-eragiketen ezaugarriak.

Mailegu-eragiketek, arau honen babesean eta horren indarrez finantza–erakundeekin izenpetzen diren hitzarmenen babesean formalizatuko diren inbertsio subentzionagarriak finantzatuko baitituzte, ezaugarri hauek edukiko dituzte:

a) Maileguaren zenbatekoa lagundu daitekeen inbertsioaren %100koa izan daiteke.

b) Amortizatzeko epea 5, 6 edo 7 urtekoa izango da, hasierako gabezia-aldia barne dela, zeina, oro har, 12, 18 edo 24 hilebetekoa izango den, eragiketaren epearen arabera.

c) Aplikatuko den interes tasa <FONT FACE="Garamond 3" MIBOR <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>gehi 0,35 puntu izango da. Eragiketa elkarrekiko berme-sozietateren batek babesten badu, aipatu interesa 0,25 puntu jeitsiko da.

8. atala.– Laguntzen ezaugarriak.

1.– Hobari-tasa, oro har, 4 puntukoa izango da arau honen babesean eta horren indarrez finantza-erakundeekin izenpetutako hitzarmenen babesean fomalizatzen diren eragiketei aplikatuko zaien interesarekiko.

2.– Elkarrekiko berme-sozietate batek babestutako eragiketak direnean, dirulaguntzari 0,25 puntu gehituko zaizkio.

3.– Dirulaguntza behin bakarrik ordainduko zaio dagokion finantza-entitateari; entitate horrek mailegu-eragiketatik kapital bizia kenduko du, zenbateko berean. Dirulaguntzaren zenbatekoa honela kalkulatuko da finantza–mailan: eragiketatik sortutako urteko kostu erreala eta epe-muga bakoitzean ordaindu beharreko interesei zuzenenean dirulaguntza aplikatzetik ateratzen dena bera izango da.

<FONT FACE="Garamond 3"

III. ATALBURUA

ETXEBITZA ETA ERAIKUNTZAREN SEKTORERAKO LAGUNTZAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 9. atala.– Onuradunak.

Atalburu honetan ezarritako dirulaguntzak, ondoren datozen ataletan adierazten diren betekizun bereziak beteta, honako hauek jaso ahalko dituzte:

a) Ezohiko euriteek kaltetutako etxebiziten edota bere eranskinen eta elementu amankomunen jabe, usufruktudun edo maizter diren pertsona fisikoek, baldin eta etxe hori ohiko bizileku badute. Nahitaezko luzapena duen kontratuaren maizterraren kasuan, konpondu beharreko etxebizitza nahiz eranskinaren titularraren baimena beharko da.

b) Nagusiki etxebizitzetarako diren eraikinen higiezinen jabeen elkarteek, ezohiko euriteek elementu amankomunetan kalterik eragin badie.

c) <FONT FACE="Garamond 3" C.N.A.E. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>45 eraikuntza-enpresek, burutze bidean diren eraikuntza eta/edo urbanizazio obrak eduki eta ezohiko euriteek kalterik eragin badie.

10. atala.– Lagundu daitekeen inbertsioa.

1.– Atalburu honen ondorioetarako, konpondu eta/edo beste bat jartzeagatiko diruzenbatekoa subentzionatu ahalko da, baldin eta kalteak ondoko hauetan gertatu badira:

a) Nagusiki etxebizitzetarako diren higiezinetako elementu amankomunetan.

b) Etxebizitza, garaje edota trastetegirako diren elementu pribatiboetan.

c) Nagusiki etxebizitzetarako eta/edo urbanizazioetarako diren eraikuntzetan, burutzeko bidean baldin badaude.

2.– Oro har, kalteak kuantifikatzeko beharrezkoa izango da kasuan kasuko konponketa-proiektua, teknikari gaitu batek egina, aurkeztea, ondoren, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Gipuzkoako lurralde ordezkariak onar dezan. Proiektuak ezohiko euriteen ondorioz sortutako kalteak konpontzeko obrak gauzatzearen aurrekontua jasoko du, bai eta proiektua idatzi eta gauzatzeagatiko gastuak eta aipatu obra dela-eta ordaindutako edozein tasa edo prezio publiko ere <FONT FACE="Garamond 3" (BEZ <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>kanpo). Babes daitekeen aurrekontuak inoiz ere ezingo du gainditu, obraren guztirako aurrekontuari aseguru-etxeek edota beste erakunde publiko batzuk ordaindu beharreko diruzenbatekoak kentzetik ateratzen den zenbatekoa.

3.– Nagusiki etxebizitzetarako diren eraikinen elementu amankomunetan edo pribatiboetan izandako kalteen kasuan, babes daitekeen aurrekontuak ezingo du hau gainditu: alegia, finantzazioa emateko unean indarrean den modulo ponderatuari 0,8 koefizientea aplikatu eta etxebizitzen eta beren eranskinen metro karratu erabilgarriekin bidertzeaz ateratzen den zenbatekoa; edota 0,5 koefizientea aplikatu eta metro karratu erabilgarriekin bidertzez ateratzen dena —elementu amankomunak konpontzen diren kasuan—. Horretarako, etxebizitzetarako, 90 metro karratuko gehienezko azalera konputatuko da (familia ugariko kasuetan izan ezik, horietan gehienezko azalera 120 metro karratukoa izango baita) eta eranskinei dagokienez, 30 metro karratu, gehienez ere.

4.– Burutzeko bidean diren eraikuntza edo urbanizazioko obretan izandako kalteen kasuan, babestuko den aurrekontuaren muga konponketen guztirako aurrekontuaren %85a izango da, Jaurlaritzaren 1997ko prezioen datu-basearen arabera kalkulatua.

11. atala.– Mailegu-eragiketen ezaugarriak.

1.– Aurreko atalaren arabera lagundu daitezkeen inbertsioen finantzaziorako, arau honen babesean eta horren indarrez finantza–erakundeekin izenpetutako hitzarmenen babesean egiten diren mailegu-eragiketek birgaiketarako mailegu kualifikatuekin bat egingo dute funtsean, eskatzaileen errentaren maila kontutan hartu barik.

2.– Lagundu daitekeen inbertsioaren %100a izango da maileguaren zenbatekoa.

3.– Amortizatzeko epea 3tik 15 urterakoa izango da, gabezia-aldia hiru urtekoa izango delarik, gehienez ere.

12. atata.– Laguntzen ezaugarriak.

1.– Atalburu honen babesean egiten diren mailegu–eragiketen finantza-kostua gutxituz gauzatuko dira laguntzak.

2.– Atalburu honi atxikitako maileguek sortzen dituzten interes-tasetarako behar adina laguntza emango da, ateratzen den tasa %1ekoa izan dadin.

<FONT FACE="Garamond 3"

IV. ATALBURUA

KREDITU OFIZIALAREN INSTITUTUAREN

FINANTZAZIOA LAGUNTZEA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 13. atala.– Mailegu-eragiketen ezaugarriak.

Kreditu Ofizialaren Institutuak bideratutako maileguetarako bideen babesean formalizatzen diren mailegu eragiketek uztailaren 11ko 11/1997 Erregeren Lege Dekretuaren 10. atalean adierazten diren ezaugarriak izango dituzte. Eragiketa elkarrekiko berme-sozietateren batek babesten badu, aplikatuko den interesa 0,25 puntu jeitsiko da.

14. atala.– Laguntzen ezaugarriak.

1.– Hobari-tasa, oro har, 3 puntukoa izango da Kreditu Ofizialaren Institutuak bideratutako maileguetarako bideen babesean formalizatzen diren eragiketei aplikatuko zaien interes-tasarekiko.

2.– Elkarrekiko berme-sozietate batek babestutako eragiketak direnean, dirulaguntzari 0,25 puntu gehituko zaizkio.

3.– Dirulaguntza behin bakarrik ordainduko zaio dagokion finantza-entitateari; entitate horrek mailegu-eragiketatik kapital bizia gutxitu egingo du, zenbateko berean.

<FONT FACE="Garamond 3" V. ATALBURUA

PROZEDURA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 15. atala.– Betekizunak.

1.– Dekretu honetan arautzen diren laguntzak jasotzeko, eginbehar hauek bete beharko dira:

a) Onuradun izatea, dekretu honetako 4. eta 9. ataletan adierazitakoaz bat etorriz.

b) Donostia-San Sebastiánen Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak duten egoitzetan (Easo kalea, 10 zk., 20006 pk.) eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak duen egoitzan (Andia kalea, 13 zk., 20004 pk.) dauden inprimakien arabera aurkeztea eskabidea.

2.– Eskabidea baimendutako lagun batek egingo du eta, kaltetutako sektorea zein den kontutan hartuta, aurreko atalean adierazitako egoitzetara bidali beharko da, bai zuzenean, bai inbertsio-proiektua kokaturik dagoen herriko udalaren bitartez, bai eta azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurrikusten diren bideen bitartez ere.

3.– Eskabideak aurkezteko epea 1997ko irailaren 30ean amaituko da.

16. atala.– Agiriak.

1.– Eskatzaileak, laguntza jasotzeko eskabidearekin batera, ondoren zehazten diren osagarrizko agiriak aurkeztu beharko ditu eskabide-inprimakietan adierazitakoez gain:

a) Toki erakundeak eginiko agiria, 1997ko ekainaren 1eko ezohiko euriteengatik kaltetu gertatu zela egiaztatzen duena.

b) Enpresariaren ordezkariaren notaritza-ahalmenaren kopia, pertsona juridikoen kasuan.

c) Sozietatearen eratze-eskrituraren kopia, behar denean.

d) <FONT FACE="Garamond 3" IFK/NAN.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>e) Zergak eta Gizarte Segurantzarekiko egitekoak beteta dituela egiaztatzen duten agiriak.

f) Kaltetutako establezimenduaren aseguru-polizaren kopia.

g) Aseguru-etxearen edota Aseguruen Konpentsaziorako Partzuergoaren egiaztagiria, euriteengatik izandako kalteak ziurtatzen dituena; aseguru-polizarik izan ezean, kalteei buruzko peritazio ofiziala.

h) Izandako kaltei aseguru-etxeak egindako ebaluazioa, bai eta konponketagatiko kostua ere.

i) Hondatutako ondasunak konpontzeko edo berriz jartzeko egin behar diren inbertsioei eta gastuei buruzko txostena.

j) Inbertsio-proiektuen proformako fakturak edo behin betikoak.

k) Finantza-erakundeak eta eskatzaileak izenpetutako mailegu-eragiketaren eskabidearen kopia.

l) Beste erakunde publiko edo pribatu batzueei eskatutako edo horietatik jasotako laguntzei buruzko zinpeko aitormena.

m) Beste edozein gorabehera, eskatzailearen iritziz esanguratsua baldin bada.

2.– Edozein kasutan ere, dagokion lurralde ordezkaritzek egokitzat jotzen duten beste agiri eska diezaiokete eskatzaileari, eskabidea behar bezala ulertzeko eta ebaluatzeko.

3.– Lurralde ordezkaritzak ikusten badu interesatuak aurkezturiko agiriek ez dutela behar diren betekizunak konplitzen, jakinarazi egingo dio egoera hori eta hamar eguneko epea emango agiriak osa ditzan. Epea igaro eta eskatzaileak ez badio errekerimenduari erantzun, besterik gabe eskabidea artxibatzeari ekingo zaio, interesatuari horren berri emango zaiolarik.

17. atala.– Ebaluazioa.

Eskabideak, gaiaren alorrean eskudun den saileko organoek txostena eman ondoren, Eusko Jaurlaritzako Finantza Zuzendaritzara bidaliko dira, VI. atalburuan eratzen den Batzordeak ebaluatu ditzan.

18. atala.– Erabakia.

1.– Laguntzetarako eskabideak, Ebaluazio Batzordeak proposatuta, organo hauek ebatziko dituzte;

a) Industriaren sektorekoak, Industri Antolamenu eta Administraziorako sailburuordeak.

b) Hirugarren sektorekoak, Merkataritza eta Kontsumo sailburuordeak edo Turismokoak, dituzten eskumenen arabera.

c) Etxebizitza eta eraikuntzaren alorrekoak, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza sailburuordeak.

2.– Hiru hilabeteko epean erabaki adierazirik ez emateak dirulaguntza ukatzea ekarriko du, eskatutako dirulaguntzaren inguruan administrazioko organo eskudunak erabaki adierazia emateko duen obligazioa baztertu gabe.

19. atala.– Kontrola eta segimendua.

Laguntzak eman dituzten sailetako organo eskudunek laguntzei kontrola eta segimendua egingo dizkie, egokitzat jotzen dituztzen ikuskaketen bitartez, laguntzen zertarakoa ziurtatzeko.

20. atala.– Mailegua formalizatzea.

Laguntza emateko erabakia jakinarazten zaionean, interesatuak mailegua formalizatu beharko du jakinarazpenaren egunetik hasi eta, gehienez ere, 30 eguneko epearen barruan, eta laguntza eman dion sailari polizaren kopia bidali beharko dio.

21. atala.– Inbertsioa justifikatzea.

1.– Inbertsioa gauzatu ondoren, onuradunak ikuskaketa eskatu beharko du lekuan lekuko lurralde ordezkaritzan eta hortxe egiaztatu beharko du onartutako inbertsioa gauzatu izana, egindako gastuaren ordainagiri konpultsatuak aurkeztuz, eta, kasua bada, obraren amaieraren ziurtagiria, bertan jarriko dela obraren behin betiko prezioa.

2.– Egiaztagiriak dagokion lurralde ordezkaritzara igorri beharko dira lagundutako proiektua egin ondoren eta, edozein kasutan ere, laguntza emateko erabakian inbertsioa egiteko jarritako epetik hasi eta hilabeteko epearen barruan. Epe hori iragan ondoren, ez da agiririk onartuko eta dagokion ez–betetze espedienteari emango zaio amaiera.

3.– Lagundutako inbertsioen gauzatzeari buruzko txostena egingo du dagokion ikuskapen zerbitzuak.

4.– Onartutako proiektuaren ezaugarriren bat aldatzeak, laguntza emateko erabakian jarriko baldintzak eta/edo epeak edota aplikagarri diren gainerako arauak ez betetzeak eta inbertsio-proiektuan onartutako zenbatekoaren eta benetan egiaztatutakoaren artean %20a baino gehiagoko aldea egoteak dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzea ekar dezakete, dagokion ez-betetze espedientea egin ondoren; orduan, dirulaguntza Jaurlaritzaren esku geratuko da.

22. atala.– Dirulaguntza ordaintzea.

1.– Inbertsioa justifikatu ondoren, dirulaguntza ordaintzeari ekingo zaio, dekretu honetan eta horren indarrez finantza-erakundeekin izenpetutako hitzarmenetan jarritakoaren arabera.

2.– Laguntza emateko erabakian aurrikusitako diruzenbatekoa baino gutxiagoko inbertsioa justifikatuz gero, lagundutako mailegua gutxituko da; horrela, maileguaren gehienezko zenbatekoak ez du justifikatutako inbertsioa gaindituko.

23. atala.– Amortizazioak eta ordainketak ez egitea.

1.– Mailegu-eragiketaren aurreratutako amortizazioa —partziala edo guztirakoa— egiteko, laguntza eman zuen organoaren baimen adierazia beharko da. Organo horrek onuradunak itzuli beharreko dirulguntzaren zenbatekoa zehaztuko du, dekretu honen indarrez finantza-erakundeekin izenpetzen diren hitzarmenetan jartzen duenaren arabera. Onuradunak amortizatzeko eskabidea aurketu zuenetik hilabeteko epea igaro eta erabaki adierazirik ematen ez bada, eskabidea ukatutzat jo beharko da.

2.– Tronkoa edo interesak, osoki edo partzialki, ez ordaintzea edota atzerapenaz ordaintzea ez–betetze kausa izango da, dekretu honen indarrez finantza–erakundeekin izenpetzen diren hitzarmenetan jartzen duenaren arabera.

24. atala.– Ez-betetze espedienteak.

1.– Onuradunak eskatu zuen eta eman zitzaion helbururako erabiltzen ez badu dirulaguntza, dirulaguntzaren jatorri izan zen jarduera burutzen ez badu, nahi ziren helburuetan aplikatu izana justifikatzen ez badu edota, oro har, dekretu honetan nahiz laguntza emateko erabakian jarritako betekizunak konplitu gabe uzten baditu, emandako eta jasotako laguntzaren zenbatekoa itzuli egin beharko du, aplikagarri diren korrituekin batera, dirulaguntzen araubideari buruz indarrean den araudiaz bat etorriz eta bidezko diren gainerako egintzak gorabehera. Diruzenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira ondorio guztietarako.

2.– Laguntzak ematea ebatzi duten organoek hasiaraziko dituzte ez-betetze espedienteak.

3.– Laguntza emateko organo eskudunak onuradunaren ez–betetzea alegatu ahalko du, laguntza ematea ebazten denetik hasi eta hurrengo bost urteetan, eta, betiere, eskabidea dela–eta jaso eta subentzionatu diren kredituek bizirik dirauten artean.

<FONT FACE="Garamond 3"

VI. ATALBURUA

EBALUAZIORAKO SAILARTEKO

BATZORDEA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 25. atala.– Ebaluaziorako Sailarteko Batzordea.

1.– Ebaluaziorako Sailarteko Batzordea sortzen da. Bere egitekoa dekretu honetako laguntzetarako aurkezten diren eskabideak aztertzea eta ebazteko proposamena egitea da.

2.– Ebaluaziorako Sailarteko Batzordea Ogasun eta Herri Administrazio Sailari atxikirik egongo da eta kide hauek izango ditu:

a) Finantza zuzendaria, lehendakaria izango baita.

b) Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ordezkari bat, zuzendariaren mailaz.

c) Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren ordezkari bat, zuzendariaren mailaz.

d) Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren ordezkari bat, zuzendariaren mailaz.

3.– Finantza zuzendariak bere zuzendaritzari atxikitakoen artean aukeratzen duena —goi mailako kidegokoa— arituko da idazkari.

26. atala.–

Finantza Zuzendaritzak behar den adina administrazio-babesa emango du Ebaluaziorako Sailarteko Batzordearen jardunerako.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Ebaluaziorako Sailarteko Batzordearen prozedura eta funtzionamenduari dagokienez dekretu honetan aurrikusi barik geratu den kasuetan, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

Bigarrena.– Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari eta Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuari ahalmena ematen zaie dekretu hau garatzeko eta burutzeko beharrezko diren xedapenak eman ditzaten.

Hirugarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean izango da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko uztailaren 15ean.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Lehendakariordea eta Ogasun eta Herri

<FONT FACE="Garamond 3" Administrazio sailburua,

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

<FONT FACE="Garamond 3" eta Ingurugiro sailburua,

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.

Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburua,

ROSA DÍEZ GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala