Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 1997ko uztailaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
3857

ERABAKIA, 1997ko uztailaren 8koa, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako zuzendariarena, itsaslur industriak sustatzeari eta merkatubideratzeari buruzko ekainaren 11ko 172/1985 Dekretuan araututako laguntza-eskabideak aurkezteko epea 1997rako ezarri eta inbertsioak baloratzeko modulu objektiboak finkatzen dituena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Itsaslur industriak sustatzeari eta merkatubideratzeari buruzko ekainaren 11ko 172/1985 Dekretuaren 3 eta 8. ataletan xedatutakoarekin bat etorriz (dekretu hori, gerora, urtarrilaren 26ko 40/1986 eta azaroaren 19ko 636/1991 Dekretuek aldatuko zuten), laguntza horietarako eskabideak aurkezteko epea ezarri eta inbertsioak baloratzeko modulu objektiboak finkatu behar dira urtean-urtean Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako zuzendariaren erabakiaren bitartez.

Ondorioz, hau

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Nekazaritza-arrantzako industriak eta merkaturatzea suspertzeko, eta nekazaritza-arrantzako produktuen sustapen eta izen onaren aldeko kanpainak egiteko, 172/1985 Dekretuan arautzen diren laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea, 1997ari dagokionean, hilabetekoa izango da, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita.

Bigarrena.– Aurreko ekitaldian aurkeztu eta, behar adina aurrekontu-baliakizunik ez izanik, erantzunik jaso ez zuten eskabideak 1997ko ekitaldirako aurkeztutzat hartuko dira.

Hirugarrena.– Inbertsioak baloratzeari dagokionez, ondoko inbertsio hauek izango dira lehentasunezkoak 1997. urterako: a) Europako Elkarteko Zuzentarauak bete eta enpresak homologatzeko egiten diren inbertsioak.

b) Ingurugiroa zaintzearekin, kutsaduraren kontrako aurrearretazko neurriekin eta hondakinen iraizketa eta balorazioarekin zerikusia duten inbertsioak.

c) Inbertsioaren ehuneko kopuru handi bat goi mailako teknologia berritzeko edo ekoizkin berriak egiteko erabiltzen dutenak.

d) Kalitatearen hobekuntza dakarten inbertsioak eta kalitatearen egiaztagiriak lortzeko bideratuta daudenak.

e) Ekoizkinaren balioa gehitzea dakarten ekoizbideetan egindako inbertsioak.

f) Enpresak edo ekoizleak elkartzeko helburuarekin egindako inbertsioak, sektorearen berregituratzea bultzatzeko.

g) Alde behartsuetan egiten direnak.

h) Jatorrizko izendazioa duten produktuak edo zenbait ezaugarri berezi ziurtaturik dituzten produktuak lortzeko beharrezkoak diren inbertsioak.

i) Lanpostu berriak sortzen dituztenak.

Laugarrena.– Oro har, ondoko inbertsio hauek baztertuko dira:

a) Produktu transformatuak egiteko inbertsioak, baldin eta frogatzen ez bada benetako merkatu potentziala dutenik.

b) Makineria eta instalazioak mantendu edo artatzeko inbertsioak, baldin eta baliorik eransten ez badiete makineria edo instalazio horiei.

c) Lehengoak fisiko edo teknologikoki zaharkituta daudelako, material berriak jartzeko inbertsioak.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko uztailaren 8a.

Nekazaritzako Elikagai Politika

<FONT FACE="Garamond 3" eta Industriarako zuzendaria,

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>GERMÁN MURUAMENDIARAZ LARRAÑAGA.


Azterketa dokumentala