Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 1997ko ekainaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
3075

AGINDUA, 1997ko maiatzaren 21ekoa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, eraikuntzaren kalitatea zaintzeko Euskontrol, S.A. izeneko laborategiari aldatu gabeko laginketen eta lurren in situko entseiu eta frogen arloan aritzeko kreditazioa ematen diona.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuaren bidez arautu zen (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1990eko martxoaren 21eko 58. alea) eraikuntzaren kalitatea zaintzeko laborategiak kreditatzeko Euskal Autonomi Elkartearen esparruan erabili beharreko ihardunbidea.

«Euskontrol, S.A.» delakoak, aldatu gabeko laginketen eta lurren «in situ»ko saiakuntza eta frogen arloan aritzeko kreditazioaren eske egindako idazkia aurkeztu du eta, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak bidezko ikuskaketak egin ondoren, kreditaziorako eskakizunak betetzen direla egiaztatu da.

Ondorioz, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzaren proposamenez eta urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuaren 16. atalari atxikiz, hauxe

<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1. atala.– Eraikuntzaren kalitatea zaintzeko «Euskontrol, S.A.» izeneko laborategiari kreditazioa ematen zaio aldatu gabeko laginketen eta lurren «in situ»ko saiakuntza eta frogen arloan aritzeko. Kodea: 10005 ST 97 Enpresaren egoitza: Biarriz Industri Poligonoa 2, Amorebieta (Bizkaia).

2. atala.– Euskal Autonomi Elkartearen esparruan eraikuntzaren kalitatea zaintzeko entseiu-laborategiak kreditatzeari buruzko urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuaren 19. atalean zehazten denez, kreditazioak, lehenago indargabetu badaiteke ere, bost urteko iraupenaldia izango du.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko maiatzaren 21a.

<FONT FACE="Garamond 3" Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,

<FONT FACE="Garamond 3" FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala