Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 1997ko ekainaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
3063

AGINDUA, 1997ko maiatzaren 15ekoa, Osasun sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko dei publikoa egiteko dena.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Sail honetako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan hutsik dago lurralde-ordezkaria izeneko lanpostua. Lanpostu horren kodea 002382a da, eta bere dotazioa 3a. Hori horrela izanik, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2 a) atalean (1989ko uztailaren 28ko <FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>n) xedatutakoari jarraituz eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren,

<FONT FACE="Garamond 3" XEDATU DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Sail honek agindu honen I. eraskinean jasotako lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deia egitea. Hona hemen oinarriak: <FONT FACE="Garamond 3" OINARRIAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Agindu honen I. eraskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eskatu ahal izango dute agindu honen bidez deia egiten zaioneko lanpostu hori.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun beretik aurrera kontatuko diren 15 egun balioduneko epea izango dute interesatuek beren eskabideak Osasun Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidaltzeko. Eskabideetan xehetasun pertsonalak eta gaur duten destinoa adieraziko dituzte.

Hirugarrena.– Beren eske-idazkiarekin batera «curriculum vitae» bidaliko dute eta bertan ondoko hauek adieraziko dituzte:

a) Ikasketa-tituluak.

b) Bete izan dituzten lanpostuak Herri-Administrazioan zein, hala bada, enpresa pribatuetan.

c) Egindako ikasketa, ikastaro eta hizkuntzak, baita hautagaiak egokitzat jotzen dituen gainerako merezimenduak ere.

Eskabidearekin batera, eskaturiko baldintzak eta agertutako merezimenduak egiaztatzeko beharrezko agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Halaber, egoki iruditzen zaizkien argitalpen, txosten edo bestelako agiriak erantsi ditzakete.

Laugarrena.– Deialdi honen erabakia Osasun sailburuak hartuko du, agindu bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Argitaratzeko epea, gehienez, hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunean kontatzen hasita.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi–errekurtsoa jar daiteke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hilabeteko epean, <FONT FACE="Garamond 3" EHAA <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>n argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Errekurtsoa jarri aurretik sail hau jakinaren gainean jarri behar da, Herri-Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko Legeko 110.3 atalean ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean berean izango ditu ondorioak agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko maiatzaren 15a.

<FONT FACE="Garamond 3" Osasun sailburua,

IÑAKI AZKUNA URRETA.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>

ERANSKINA

Osasun sailburuaren 1997ko maiatzaren 15eko Aginduari, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko dei publikoa egiten duenari, atxikitzeko dena. Lanpostuaren xehetasunak:

– Izena: Lurralde-Ordezkaria.

– Lanpostuaren kodea: 002382a, dotazio-zenbakia: 3a.

– Kidegoa: A-S

– Lantokiko osagarriaren maila: 29a

– Lantokia: Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza.

– Lantokiaren udalerria: Bilbo.

– Berariazko osagarria: 3.651.466 pts.

– Hizkuntz eskakizuna: 3a (derrigortasun-datarik gabe).

Lanpostua betetzeko baldintzak:

– Administrazioko Goi Mailako Kidegokoa izatea, edo Goi Mailako Kidego Fakultatibokoa, edo A Taldeko pertsonal sanitariokoa.

– Autonomi Elkarteko Administrazioan, Tokiko zein Foruko Euskal Administrazioetan edo Estatuko Administrazioan karrerako funtzionario gisa edo pertsonal estatutario gisa jardutea.

– Halaber, aurkez daitezke baita ere, berriro lanera itzuliz gero, aipatutako Kidegoetakoak diren karrerako funtzionari hauexek: egoera berezietan aurkitzen direnak, beste Administrazio Publikoetan lanean daudenak, eta nahitaezko edo borondatezko eszedentzian daudenak. Azken kasu horretakoek, baina, gutxienezko epea beteta eduki behar dute.

– Lanpostua adskribatuta dagoen taldeari, edo taldeei, dagozkion lanetan 5 urteko esperientzia izatea.


Azterketa dokumentala