Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 1997ko apirilaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
1963

ERABAKIA, 1997KO martxoaren 19koa, Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendariarena, altzairuzko eta soldatutako hodien adostasun-ziurtagiriaren epealdia luzatzen duena. Homologazio kontrazeinuak: CTA-0034, CTA-0035 eta CTA-0036. Laminaciones Arregui, S.L. enpresak egiten ditu hodi horiek Vitoria-Gasteizen (Araba).

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Laminaciones Arregi, S.L. enpresak, 1997ko urtarrilaren 31n, eskabide bat aurkeztu du Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailean eta eskabide hori Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzan jaso da. Enpresa horrek, 01/681 IEa du eta Arabako Lurralde Historikoko Vitoria-Gasteizko Gamarrako atea izeneko kaleko 38. zenbakian du egoitza. Altzairuzko eta soldatutako hodien adostasun-ziurtagiriaren balidotasuna epez luzatzeko eskatzen zen idazki horren bidez. Homologazio kontrazeinuak honako hauek dira: <FONT FACE="Fuente294" CTA<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>-0034, <FONT FACE="Fuente294" CTA<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> -0035 eta <FONT FACE="Fuente294" CTA <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>-0036. Laminaciones Arregui, S.L. enpresak egiten ditu hodi horiek, Arabako Lurralde Historikoko Vitoria-Gasteizko Gamarrako atea izeneko kaleko 38. zenbakian duen fabrikan.

Hau honela da: Industri eta Energiaren Ministerioko Siderometalurgia- eta Untzigintza-Industrien Zuzendaritza Nagusiaren 1987ko azaroaren 16ko Erabakiez, altzairuzko eta soldatutako hodien homolazioak egin ziren. Homologazio kontrazeinuak honako hauek dira: <FONT FACE="Fuente294" CTA<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>-0034, <FONT FACE="Fuente294" CTA<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> -0035 eta <FONT FACE="Fuente294" CTA <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>-0036. Laminaciones Arregui, S.L. enpresak egiten ditu hodi horiek, Arabako Lurralde Historikoko Vitoria-Gasteizko Gamarrako atea izeneko kaleko 38. zenbakian duen fabrikan. Eta gainera, abenduaren 27ko 2704/1085 Errege Dekretuan ezartzen diren zehaztasun teknikoak produktu horiek bete egiten dituztela erasota uzten zen beroietan.

Hau honela da: Industri eta Energi Ministerioko Zuzendaritza Nagusiaren 1989ko urriaren 23ko Erabakiaz eta Administrazio eta Segurtasun Industrialerako Zuzendaritzaren 1992ko urriaren 20ko, 1993ko azaroaren 24ko eta 1994ko abenduaren 20ko Erabakiez, aipatu diren homologazio horien indarraldiak luzatu egin ziren behin eta berriro, homologazio-kontrazeinu berdinei eutsiz. Hau honela da: Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendariaren 1996ko otsailaren 5eko Erabakiaz, 1997ko otsailaren 5a finkatu zen azken eguntzat, interesdunak produkzioaren adostasun-ziurtagiriak eskatu zitzan, erabaki honen gai diren produktuentzako.

Hau honela da: Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzak, eskabidearen aldeko txostena eman du, 1997ko martxoaren 7an sail honetan sartu zen idazkiaren bidez.

Hau honela da: Laminaciones Arregui, S.L. enpresaren jabeak, deklarazio bat aurkeztu du 1997ko urtarrilaren 29an, honako hau uzten duela erasota bertan, alegia, produktu horiek egiterakoan, erabiltzen diren kontrolerako sistemen egokitasuna mantendu egiten dela.

Kontutan hartuaz, Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritza dela eskudun organoa erabaki hau hartzeko; betiere Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa finkatzen duen urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuan eta Kalitate eta Segurtasun Industrialari buruzko azaroaren 25eko 275/1986 Dekretuaren 9. atalean xedatutakoarekin bat eginez.

Adierazitako produktuen adostasun-ziurtagiriaren balioa luzatzeko, indarreko legerian eskatzen diren agiri guztiak aurkeztu dituenez gero interesatuak.

Kontu eginik, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta aplikagarri diren gainontzeko arauetan ezarritako prozedura-izapideak konplitu direla.

<FONT FACE="Fuente294" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>1.– Vitoria-Gasteizen (Araba), <FONT FACE="Fuente294" CTA <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>-0034, <FONT FACE="Fuente294" CTA <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>-0035 eta <FONT FACE="Fuente294" CTA<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>-0036 homologazio-kontrazeinuekin Laminaciones Arregui, S.L. enpresak egiten dituen altzairuzko eta soldatutako hodien adostasun-ziurtagiriaren balioa luzatzea, ziurtapenaren kontrazeinu berberak mantenituaz: <FONT FACE="Fuente294" CTA<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>-0034, <FONT FACE="Fuente294" CTA<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> -0035 eta <FONT FACE="Fuente294" CTA <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>-0036.

2.– Interesatuak adostasun-ziurtagiria eskatzeko, epe-mugatzat 1998ko martxoaren 19a ezartzea.

3.– Ezaugarri tekniko gisa definitzea: hasierako homologazio-erabakietan zehazturikoak.

4.– Oraingo erabaki honen argitaratzea eta jakinarazpena (legezkotasunez) egin dadila agintzea.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Industri Antolamendu eta Administraziorako sailbruordeari, jakinarazpena egiten denean kontatzen hasita hilabeteko epearen barruan, betiere Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. atalean ezarritakoarekin bat eginez.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean izango da indarrean erabaki hau.

Eta jendea jakinaren gainean egon dadin, argitaratzen da guzti hau.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko martxoaren 19a.

<FONT FACE="Fuente294" Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendaria,

<FONT FACE="Fuente294" LUISA FUENTES ALFONSO.


Azterketa dokumentala