Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 1997ko apirilaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

INDARGABETUTAKO XEDAPENA

Xedapen Orokorrak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
1956

86/1997 DEKRETUA, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautuko duena.

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Eusko Jaurlaritzak arautze-lanak egin ditu Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko antolaketa-arloa dela eta, jarraian aipatzen diren legeak garatzeko: batetik, 10/1982 oinarrizko Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilpena arauzkotzekoa eta, bestetik, uztailaren 6an onartutako Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legea.

Euskal herri-administrazioetan hizkuntza normalizatzeko prozesuaren lehen plangintzaldia amaituta, Hizkuntza Politikarako Sailordetzak ebaluazio-txostena osatu zuen hartaz, eta haren azterketa, analisia eta alderaketa eginda sortu da honako arau-proposamen hau.

Horrez gainera, komenigarritzat jotzen da Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plangintza antolatzerakoan Eusko Jaurlaritzak egindako Dekretuetan agertzen diren xedapenak arautu, argitu eta egokitzea eta denak testu bakar batean biltzea.

LEHEN ATALBURUA

1. atala.– 1.– Euskara eta gaztelania, biak dira hizkuntza ofizialak Euskal Autonomia Elkartean diharduten herri-administrazioetan.

Lanpostu bati dagozkion zereginak betetzerakoan administratuarekin ahozko zein idatzizko harremanak izan behar direnean, harremanotan erabiltzen den hizkuntza, horixe da zerbitzu-hizkuntza, Dekretu honi dagokionez.

3.– Euskal herri-administrazioak beren zerbitzuan diharduten langileek hizkuntz gaitasun egokia lor dezaten saiatuko dira, horretarako beharrezkoak diren neurriak hartuz.

2. atala.– Euskal Autonomia Elkarteko administrazioetan hizkuntza normalizatzeko prozesua bideratu eta taxutzeko araudia honako esparru hauetan ezarriko da:

b) Herri Kontuen Euskal Epaitegia.

d) Foru- eta toki-administrazioak eta beren erakunde autonomoak.

f) Euskal Herriko Unibertsitateko administrazioan eta zerbitzuetan diharduten langileak.

4. atala.– Euskal herri-administrazioetako hizkuntz normalkuntza-prozesua hezurmami dadin, entitate bakoitzak euskararen erabilera normalizatzeko plana onartu eta gauzatu beharko du. Era berean, lanpostu bakoitzari hizkuntz eskakizuna ezarriko zaio eta, hala dagokionean, derrigortasun-data ere bai, beti ere Dekretu honetan ezarritakoari jarraituz. 5. atala.– Hizkuntza normalizatzeko egitarauak burutzerakoan jarduerak denboran barrena antolatu ahal izateko, bost urteko iraupena izango duten plangintzaldiak ezarriko dira.

2.– Aipatutako jarraipen horretan Dekretu honetan ezarritakoak betetzeko eragozpenak edo atzerapenak daudela ikusiz gero, Hizkuntza Politikarako Sailordetzak akatsak zuzentzeko hartu beharreko neurriak aztertuko ditu, dagokion administrazioarekin lankidetzan.

BIGARREN ATALBURUA

7. atala.– Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan dauden lanpostuetako bakoitza betetzeko eta horretan jarduteko euskaraz beharrezko den gaitasun-maila kontuan hartuta erabakiko da lanpostu bakoitzari zein hizkuntz eskakizun dagokion. Era berean, lanposturen bati dagokionez hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa ez bada, euskararen ezagutza meritu gisa baloratu beharko da, bai lanpostuak betetzerakoan, bai langileak hartzerakoan.

9. atala.– Hizkuntz eskakizuna eta, hala badagokio, derrigortasun-data herri-administrazio bakoitzeko lanpostu-zerrendetan nahitanahiez eman beharreko zehaztapenetan agertuko dira, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 15. eta 97. ataletan ezarritako jarraibideen arabera.

11. atala.– 1.– Administrazio bakoitzean eta plangintzaldi bakoitzean, derrigorrez bete beharreko indizeak ezarriko du zein den derrigorrezko eskakizunen portzentaia, alegia, lanpostu-kopuru osoa aintzat hartuta, zenbat lanpostuk izan behar duten izendatuta derrigorrezko hizkuntz eskakizuna.

Euskaldunak + (Ia Euskaldunak/2).

12. atala.– 1.– Euskal Autonomia Elkarteko Administrazio Orokor eta Instituzionaleko atalak lurralde historikoetan badaude, hizkuntz eskakizunak ezartzerakoan atala dagoen lurralde historikoari dagokion derrigorrez bete beharreko indizea erabiliko da.

13. atala.– 1.– Hizkuntz eskakizun bakoitza zehazterakoan, A, B, C modura definitutako hizkuntz gaitasunaren hiru mailak aintzat hartuta, bakoitzari dagozkion hizkuntz trebetasunak erabiliko dira (ulermena, mintzamena, irakurmena eta idazmena).

1.2.– B mailak komunikazio-gaitasun ertaina erakusten du, nahikoa da hizkuntzaren erabilera arruntari dagokionez, baita bere lan-esparruan erabiltzeko ere, baina maila mugatua da gai espezializatuagoetan erabiltzeko. 1.3.– C mailak erakusten duen komunikazio-gaitasunak ez du inolako mugarik, ez erabilera arruntari dagokionez, ezta berariazko gaiei dagokienez ere.

1. hizkuntz eskakizunean, benetako testuak ulertzea eskatzen da (idatzizkoak zein ahozkoak). Komunikazio-gaitasuna mugatua da maila honetan, bai ahoz, bai idatziz. Behe-mailako ulermen-maila da.

3. hizkuntz eskakizunean, oinarrizko maila eskatuko da hizkuntz trebetasun guztietan.

3.– Ondorengo lau hizkuntz eskakizun hauek aterako dira, beraz, atal honen 1. zatian azaldutako hizkuntz trebetasunak konbinatuz gero:

ULERMENA MINTZAMENA IRAKURMENA IDAZMENA

2 H.E. B B B A

4 H.E. C C C C

14. atala.– Lanpostuan bete beharreko zeregin eta eginkizunen muina euskara bera denean, lanpostu horiek TG (Teknikari Gaitua) kodearekin azalduko dira herri-administrazio bakoitzaren lanpostu-zerrendetan.

<FONT FACE="Fuente294" HIRUGARREN ATALBURUA

15. atala.– Administrazio-atal elebidunak eta euskarazko administrazio-atalak.

2.– Beren zereginak batez ere euskaraz betetzen dituzten administrazio-atalak izango dira euskarazko administrazio-atalak.

Administrazio-atal horietan, herri-administrazioetako bakoitzak mikroplanak eratzeko aukera izango du, jendaurreko zerbitzuak eskaini edo espedienteak tramitatzeko lanpostuak kontuan izanda eta lanpostu horien arteko harremanak eta erlazioak aintzat hartuta. Era horretara, ahalik eta modurik eraginkorrenean erantzun ahal izango zaio herritarren aldetik zerbitzua euskaraz jasotzeko dagoen eskariari.

a) Jendaurreko atalak: beren zeregin nagusia, ahoz zein idatziz, administratuarekiko harremanetan oinarritzen denean.

c) Atal orokorrak: beren zeregin nagusia batez ere administrazio barruko alorrean gertatzen denean.

17. atala.– Euskal herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatuz joan dadin, ondoren aipatuko diren gutxieneko helburuak ezarri dira. Dekretuaren ezarpen-esparruan dauden erakundeetako bakoitzak dagozkion gutxieneko helburu horiek lortu beharko ditu derrigortasun bete beharreko indizeak ahalbidetzen dion heinean:

Administratuari zerbitzua euskaraz eskaini beharko zaio bai ahoz, bai idatziz eta, horretarako, jendaurreko administrazio-atal elebidunak ezarriko dira. Era berean, administrazio-atal elebidunak jarriko dira gazteriarekin harreman zuzena eta ohikoa duten ataletan eta, pixkanaka, erakundeak erabilera normalizatzeko duen planean horrela ezarrita badago, euskara erabiltzeko mikroplanak ere egingo dira gizarte-mailako administrazio-ataletarako.

Aurreko atalerako azaldutako helburuaz gainera, administrazio-atal elebidunak jarriko dira gizarte-izaerako ataletan eta, pixkanaka, erakundeak euskararen erabilera normalizatzeko duen planean horrela ezarrita badago, euskara erabiltzeko mikroplanak egingo dira maila orokorreko administrazio-ataletan ere.

Aurreko atalerako azaldutako helburuaz gainera, administrazio-atal elebidunak jarriko dira izaera orokorreko ataletan, erakundeak euskararen erabilera normalizatzeko duen planean ezarritakoaren arabera.

Aurreko atalerako azaldutako helburuaz gainera, pixkanaka, euskarazko administrazio atalak jarriko dira, erakundeak euskararen erabilera normalizatzeko duen planean ezarritakoaren arabera.

a) erakundearen gaur egungo hizkuntz egoera azalduko da eta, horrez gainera, lanpostu bakoitzari zein hizkuntz eskakizun ezarri zaion eta, hala badagokio, derrigortasun-data ere zehaztuko da. Era berean, euskara-maila eta langileen hizkuntz gaitasun-prozesuari buruzko informazioa ere jasoko da bertan.

c) ondo zehaztuko da zein neurri hartuko den administrazio-atal elebidunek eta, batez ere, euskarazko administrazio-atalek aurrera egin dezaten. Era berean, zehatz-mehatz azalduko da euskara nola erabili eta tratatuko den ondorengo esparruotan: administratuekin eta gainerako erakundeekin izaten diren ahozko zein idatzizko harremanetan, jendaurreko ekitaldietan, argitalpen-arloetan, hizkuntz paisaian eta, oro har, aipatutako hizkuntz helburuak betetzeko erakunde bakoitzak ezartzen dituen gainerako jarduera-esparruetan.

19. atala.– 1.– Euskal herri-administrazioek euskararen erabileraren normalkuntzarako planak onartuko dituzte plangintzaldi bakoitzaren lehenengo urtean, eta horrelakorik onartuta duten kasuetan, hauei egin beharreko egokitzapenak, planaren inplementaziorako egoki derizkioten aldaketak lanpostu-zerrendan jasoko direlarik.

3.– Euskal herri-administrazioek euskararen erabilera normalizatzeko planei buruzko ebaluazio-txostena egingo dute plana onartu denetik bigarren urtea betetzen denean. Txosten horrek antzemandako hutsune eta zailtasunen ondorioz beharrezkoak diren berrazterketak egitea izango du helburu.

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>Derrigortasun-daten zehaztea.

b) Bigarren, administrazioaren barruan lanpostuaren harreman-sarea (harremanak norekin, nolakoak eta zenbaterokoak).

21. atala.– Lanpostuak dotazio bat baino gehiago badu eta zereginak edo jarduera-esparruak bereizi ezin badira, dagokion derrigortasun-data ezartzerakoan lehentasuna izango dute honako irizpide hauek:

2.– Lanpostu bat betetzeko hautaketa-prozesu baten ondorioz lehen plangintzaldia baino lehenago bete diren dotazioetan ere lehentasunez ezarriko da derrigortasuna, prozesu horretan euskaraz jakitea derrigorrezko betebeharra izan bada.

4.– Titularren euskara-mailari begiratuta alde handirik ez badago batetik bestera, orduan, adinaren arabera ezarriko da derrigortasuna. Hau da, plangintzaldiaren hasieran lanpostu horretako dotazioen titular bakoitzak duen adina kontuan hartuta. Titular gazteenaren dotazioan ezarriko da derrigortasuna.

22. atala.– Derrigorrezko hizkuntz eskakizunak ezartzeko irizpideek administrazio bakoitzean dauden lanpostuetan modu zuzen eta proportzionalean ezartzea izango dute helburu, bereizitasunik egin gabe kidego, eskala, maila edo titulazio-taldearen arabera.

23. atala.– 1.– Euskal herri-administrazioek dagokien txostena eskatuko diote Hizkuntza Politikarako Sailordetzari, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 97.5 atalari jarraituz. Beharrezkoa izango da, beraz, txosten hori izatea lanpostuetan derrigortasun-datak eta hizkuntz eskakizunak izendatzeko edozein erabaki hartu aurretik.

a) indarrean dagoen lanpostu-zerrenda.

c) sortzekoak diren lanpostuen ezaugarriak, administrazioaren barruan duten tokia.

3.– Proposamena eta aurreko atalean jakinarazitako dokumentazioa jasota, Hizkuntza Politikarako Sailordetzak txostena osatuko du horretaz hilabete baino lehen.

BOSGARREN ATALBURUA

24. atala.– Herri-administrazio bakoitzak aholku eskatu beharko die Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 102.1. atalean aurrikusitako sindikatu eta erakunde sindikalei:

b) lanpostuei hizkuntz eskakizunak eta derrigortasun-datak ezartzerakoan, lanpostu-zerrendetan egon daitezkeen aldaketak egin aurretik.

25. atala.– 1.– Herri-administrazioek, nork bere esparruan, euskararen erabilera normalizatzeko plana administrazio horretan nola ari den garatzen jakinaraziko diete aurreko atalean adierazitako sindikatu eta erakunde sindikalei.

3.– Atalburu honetan ezarritakoak, dena den, uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 8. atalak Funtzio Publikoaren Euskal Batzordeari emandako ahalmenak errespetatu beharko ditu beti.

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> Hizkuntz eskakizunen egiaztatzea eta lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuetan hauek baloratzeko modua.

26. atala.– Derrigortasun-data igarota duten lanpostuak betetzerakoan, ezarritako hizkuntz eskakizuna gainditu duten pertsonak hartuko dira, bai herri-administrazioen zerbitzuan jarduteko langileak aukeratzeko prozesuetan, bai lanpostuak betetzekoetan.

28. atala.– 1.– Euskal herri-administrazioen zerbitzupeko langile izateko hautaketa-prozesuetan hizkuntz eskakizuna betetzea derrigorrezkoa denean, eskakizun hori egiaztatzea eska liteke, deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera, hautaketa-probetan bertan edo langile finko izan aurretik egin beharreko formakuntza-ikastaroan nahiz praktikaldian.

29. atala.– Barne-sustapenaren bidez betetzen diren lanpostuetan ere atalburu honetako aurreko ataletan jasotakoa ezarriko da.

31. atala.– 1.– Bai langileak aukeratzeko, bai lanpostuak betetzeko, euskara ezagutzea meritu modura hartzerakoan egin beharreko balorazioa, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 98.4. atalean ezarritakoaren araberakoa izango da. Hautaketa-prozesu osoan guztira eta gehienez jota lor daitekeen puntuazioa aintzakotzat hartuta, euskararen ezagutzari emango zaizkion portzentaiak ondorengo hauexek izango dira, ez txikiagoak, ez handiagoak:

3. eta 4. <FONT FACE="Fuente294" H.E. <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>- %11tik %20ra.

egiaztatzeko, honako bide hauek daude:

c) Ohiko deialdiez gainera, 34. atalean ezarritakoaren arabera, premia- eta salbuespen-kasuetan, berariaz horretarako egingo diren probak.

33. atala.– Hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko ohiko zein aldian aldiko prozesuak, lanpostuetarako hautatu eta horiek betetzeko direnak salbuespen direla, era honetan garatuko dira:

Saioak, gutxienez, sei hilabeterik behin egingo dira.

3.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen deialdiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

5.– Atal honetan aipatutako prozesuetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea ez da inola ere hamar egun naturalekoa baino laburragoa izango. Epea amaituta, onartutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratuko du deialdia egiten duen administrazioak eta erreklamazioak aurkezteko epea zabalduko du; epe hori zazpi egun naturalekoa izango da gutxienez. Esandako epea amaitu eta aurkeztutako erreklamazioen gaineko erabakia hartu ondoren, onartutako izangaien behin-betiko zerrenda argitaratuko da.

7.– Epaitu beharreko proben edukiak nolakoak diren kontuan hartuta osatuko dira epaimahai kalifikatzaileak. Epaimahaikiderik gehienak karrerako funtzionarioak edo langile finkoak izango dira eta 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatuta izan beharko dute. Dena den, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatutako deialdiak ez izan arren, erakunde horretako ordezkari batek egon beharko du epaimahaietan.

9.– Deialdietako saioen emaitzak, izangaiek egiaztaturiko hizkuntz eskakizunen azalpena eginez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo, bestela, bakoitzaren lurralde historikoko aldizkarian argitaratuko dira. 10.– Azterketen emaitzak argitaratzen direnean hasita izango dituzte ondorioak hizkuntz eskakizunen egiaztapenek.

Gainerako gorabeherak, besteak beste, esparrua, epeak eta bestelako argibideak, probak iragartzeko deialdian bertan jakinaraziko dira. Proba horiek Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak egingo ditu Euskal Autonomia Elkartearen Administrazioaren zerbitzuan diharduten langileak badira edo beste herri-administrazio batzuek horrela eskatuz gero. Era berean, herri-administrazioek eurek ere egin ahal izango dituzte proba horiek, nork bere esparruan.

Proba horietan kontuan hartuko dira euskarak dituen euskalkiak.

36. atala.– Dekretu honetan ohartemandako moduan egiaztatutako hizkuntz eskakizunek balio osoa izango dute Dekretuan bertan adierazitakoari jarraituz, indarrean dagoen arauterian ohartemandako ondorioetarako eta euskal herri-administrazio guztien aurrean.

Lehen hizkuntz eskakizunaren egiaztapen-epea proba egiten den egunetik hasita hartuko da kontuan. Epearen kontaketa eten egingo da, euskal administrazio publikoetan aldi baterako lanpostua duten langile publikoak horretan ari diren bitartean.

2.– Erregistroan, pertsona bakoitzari buruzko identifikazio-datuekin batera, honako argibideok ere jasoko dira: zein administraziotan diharduen lanean, zein kidego, eskala edo mailatakoa den, egiaztatutako hizkuntz eskakizuna eta egiaztapen-data.

39. atala.– 1.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak epaimahaietan edo batzorde kalifikatzaileetan izango dituen ordezkariak, proba bakoitzean egiaztatutako hizkuntz eskakizunen berri emango dio <FONT FACE="Fuente294" HAEE <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>ri. Erakunde horrek egingo ditu ofizioz erregistroko oharpenak eta interesatuei emango die horren berri.

3.– Hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko egingo diren ohiko zein aldiroko proben emaitzak 33. atalaren 9. idazatian adierazitako moduan argitaratuko dira baina, horrez gainera, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak aldiro-aldiro, gutxienez sei hilabetero, Dekretu honetan ezarritako egiaztapen-bideak erabilita izan diren egiaztapenen zerrendak argitaratuko ditu.

a) Hautaketa-prozesuren batean zehar hizkuntz eskakizun zehatzen bati dagokion maila erakutsi bai, baina prozesu horren baitako hautaketa-ikastaroa edo probaldia gainditzeke dutenak.

c) Hautaketa-prozesuetan hizkuntz eskakizunen bat egiaztatu bai, baina karrerako funtzionari edo langile finko izatea lortu ez dutenak. Egiaztatutakoa lehenengo hizkuntz eskakizuna denean, behin-behineko inskribapena egingo da eta aldi baterako balioa izango du.

2.– Administrazioek, hautaketa-prozesua bukatuta karrerako funtzionarioa izendatzen dutenean edo langile bati behin-betiko lan-kontratua egiten diotenean, horren berri emango diote <FONT FACE="Fuente294" HAEE<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>ri, egiaztatutako hizkuntz eskakizunei buruz jaso beharreko datuak jaso ditzan egiaztapen-erregistroan.

ZAZPIGARREN ATALBURUA

41. atala.– Euskal herri-administrazioetan hizkuntz eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko agirietan, baliokidetzat joko dira honako hauek:

a) <FONT FACE="Fuente294" EGA <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>eta baliokideak diren egiaztagiri zein diplomak. b) Hezkuntza-sistemako <FONT FACE="Fuente294" HE2.

a) Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskarako 4. maila gainditua. b) Hezkuntza-sistemako <FONT FACE="Fuente294" HE1.

42. atala.– Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 97.3 atalean ezarritakoaren arabera, ondorengo hauek ez dute hizkuntz eskakizunen derrigortasun-araudi orokorra bete beharrik izango, euren lanpostuei dagokienez:

b) Oinarrizko Batxilerra edo Oinarrizko Heziketa Orokorra gainditu ez duten pertsonak. Ez dira kontuan hartuko, eskolatze-egiaztagiria dela eta, legeak beste helburu batzuetarako ezarritako baliokidetzak edo baliozkotzeak.

d) Hizkuntzak ikasteko prozesuan ezinbestekoa den gutxieneko trebetasun-gaitasunik ez duten pertsonak, ezintasun hori ageri-agerikoa eta egizatatua denean.

2.– Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 97.4 atalean ezarritakoari jarraituz, lanpostuetarako hautaketetan eta horiek betetzeko prozesuetan derrigorrez gainditu beharreko hizkuntz eskakizuna 4.a denean, lehiakide batek ere egiaztatzen ez badu, lanpostu horri 3. hizkuntz eskakizuna ezarriko zaio, baina deialdi horretako lanpostua betetzeko baino ez da izango.

45. atala.– Hizkuntz eskakizunak betetzerakoan, Dekretu honen 42. atalean finkatutako salbuespenei dagokien espedientea, langileak zein administraziotan diharduen, hantxe hasiko dira, bai interesatuak berak hala eskatuta, bai ofizioz. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eskaera arrazoitua egin ahal izango dio administrazio bakoitzeko organo aginpidedunari helburu horrexekin.

a) Plangintzaldietako bakoitza hasterakoan 45 urtetik gora izanez gero:

– Jaiotze-egiaztagiria.

– Salbuespen-eskera edo interesatuaren adostasuna.

c) Minusbaliotasun fisiko edo psikologikoak izanez gero eta, horren eraginez, gaur egun helduen hizkuntz trebakuntza eta gaitasuna lortzeko erabiltzen diren programen bidez euskaraz ikasteko eragozpenak edo ezintasunak izanez gero:

– Espedientearen xede den langilea inoiz euskaltegiren batean edo batean baino gehiagotan ibilitakoa bada, euskaltegi horrek/horiek gai horretaz egindako txostena.

– Langilearen hizkuntz gaitasun-prozesuaren garapena nolakoa izan den egiaztatzen duen dokumentua. Bertan emandako ordu-kopurua eta prozesuaren emaitza jasoko dira.

47. atala.– 42. ataleko a) eta b) idazatietan zehaztutakoak gertatuz gero, interesatua zein administraziotan diharduen, administrazio horretan erabakiko da zer salbuespen egin behar den, hala badagokio. Ondoren, administrazio berak langileen erregistroan jasoko du hori eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari igorriko dio horren kopia bat, hark hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko erregistroan inskriba dezan.

a) Foru-aldundietako bateko medikua. Mediku horren lanpostuak dituen zereginen artean, besteak beste, honako eginkizun honek egon behar du: minusbaliotasun fisiko edo/eta psikikoei buruzko espedienteetan txostenak edo erabaki-proposamenak egitea. Foru-aldundietako batek proposatuko du mediku hori.

c) Logopedian aditua den teknikaria, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak proposatua.

e) Batzordea aztertzen ari den salbuespena norentzat den eta langile hori zein administraziotakoa den aintzat hartuta, administrazio horretako ordezkari bat.

g) Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria edo berak izendatutako pertsona izango da batzorde horretako buru.

3.– Batzordeak txostena egingo du hiru hilabete igaro baino lehenago eta, bertan, minosbaliotasun horrek gaur egun helduen hizkuntz trebakuntza eta gaitasuna lortzeko erabiltzen diren programen bidez euskaraz ikasteko ezintasunik edo eragozpenik ba ote dakarren zehaztuko du.

5.– Minusbaliotasun fisiko edo psikikoren bat izategatik salbuespena aitortzeko erabakia, langileari dagokion administrazioko langileen erregistroan jaso beharko da eta, ondoren, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari jakinarazi beharko zaio, honek hizkuntz eskakizunak egiaztatzeko erregistroan inskriba dezan.

2.– Aipatutako erakunde horrek honako hau egiaztatuko du: ea interesatuak lehen plangintzaldia hasi zenetik euskaraz gaitasuna lortzeko prozesurik bete duen ondorengo baldintza hauek aintzat izanik:

– Gaikuntza-prozesu etena izatea eta ikasleak bostehun eskolordu hartzea. Ordu horiek, gutxienez, ikasleak egindako ikastaroaldi osoaren ehuneko laurogeia osatuko dute.

4.– Beharrezkoa izango da batzorde tekniko batek espediente horiek denak begiratzea. Batzorde hori Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak izendatuko du eta euskara-irakaskuntzan aditu diren pertsonez osatuta egongo da honako era honetara:

b) Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeko bi kide, erakunde horretako zuzendariak izendatuak.

d) Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko kideetako bat izango da idazkaria eta erakunde horretako zuzendariak izendatuko du.

5.– Batzorde horrek bere jarduera-arauak ezartzen ez dituen bitartean eta arauetan zehaztu gabe dauden kasuetan, batzordeak honako arau hauek aintzat hartuta jardungo du: azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Komunaren 30/1992 Legearen II. Izenburuko II. Atalburuan jasotakoak, alegia.

7.– Horrez gainera, batzordeak ongi iritzitako nahi adina txosten eska ditzake beste hizkuntzei dagokienez interesatuak zein ezagutza-maila duen jakiteko edo hizkuntz gaitasunarekin zerikusirik izan dezakeen beste edozein argibideren berri izateko. Era berean, egoki iritzitako proba eta elkarrizketa guztiak egiteko aukera izango du.

50. atala.– Euskal Autonomia Elkartearen Administrazio Orokorreko herri-langileei dagokienez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak izango du hizkuntz eskakizunak betetzerakoan egon daitezkeen salbuespen-espedienteei buruz erabakia hartzeko eskumena.

51. atala.– 1.– Inskribatutako salbuespenak indarrean egongo dira, baldin eta salbuespena onesteko arrazoietan inolako aldaketarik ez badago.

52. atala.– Hizkuntz eskakizunak ez betetzeko onetsitako salbuespenak behin izendatu eta dagozkion erregistroetan inskribatutakoan bakar-bakarrik izango du balioa espedienteari buruzko erabakia hartu den unean langileak betetzen duen lanpostu horrexeri dagokionez.

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> Lehena.– Hezkuntzari, Osasunari eta Ertzaintzari dagozkion arloak nolakoak diren eta beren eginkizunetan dituzten berezitasunak aintzakotzat hartuta, hizkuntz normalkuntza-prozesua arautzeko arau bereziak izango dira arlo horietan.

2.– Dena den, derrigorrez bete beharreko indizea mugatu eta zehazterakoan edo hizkuntz eskakizunak martxan jartzeko baliabideak aurrikusi eta planifikatzerakoan, erakundeak elkartu eta batzeko aukera ere izango da, hala nahi izanez gero.

Laugarrena.– 1.– Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioei lotuta egonik zerbitzu publikoak eskaintzen dituzten elkarte publiko zein zuzenbide pribatuko erakunde publikoek, nahita nahiez euskara eta gaztelaniaren erabilera bermatu beharko dute herritarrekin harreman zuzenak dituzten zerbitzuetan.

Bosgarrena.– Aldibaterako lanak egiteko lan-kontratuko langileak hartzeko egiten diren deialdietan euskara ezagutzea eskatzea edo baloratzea ondoren azaltzen den moduan egingo da:

a) kontratatuko den langilearen bete beharrekoen izaera.

c) zenbaterainoko eragina duen administratuak aukeratutako hizkuntza ofiziala erabiltzeko eskubidean, eta langile elebiduna ez hartzeak administratuari eragingo lizkiokeen eragozpenak.

2.– Hizkuntza Politikarako Sailordetzak txostena egingo du administrazioak aurkeztutako proposamenaren gainean.

Lankidetza-hitzarmen horrek ondoren aipatzen direnak izan ditzake helburu:

– Euskal herri-administrazioetako langileak euskaraz mintzatzeko gai izan daitezen egingo diren ikastaroak burutzeko behar diren giza-baliabide eta bitarteko materialak aurrikusi eta hornitzea.

– Hizkuntza normalizatzeko prozesuan sartuta dauden euskaltegietako irakasleak birziklatu eta hobetzeko ikastaroak ematea baita ebaluaketa-taldeak prestatzekoak ere.

Zortzigarrena.– Herri Arduralaritzaren Euskal

Erakundeak eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak, aldiro-aldiro eta eurei dagokien eskumen-esparruetan, Euskal herri-administrazioei dirulaguntzak emateko modua arautzeko deialdiak onartuko dituzte, erakundeetako bakoitzak hizkuntzaren erabilera normalizatzeko prozesuan egin beharreko jarduerak gara ditzan.

Hamargarrena.– Dekretu honen 11. atalean xedatutakoaren kaltetan gabe, 1996ko Biztanleria eta Etxebizitza Estatistikan euskararen ezagutza-mailari buruz jasotako datuak argitaratutakoan, bigarren plangintzaldian administrazio bakoitzak ezarri beharreko derrigorrezko hizkuntz eskakizunak zehazteko derrigorrez bete beharreko indizea datu horietatik aterako da.

a) Hizkuntz eskakizunei buruzko jarraipena egitea honako hau aztertuta, alegia, hizkuntz eskakizunen edukiak ea zein neurritan egokitzen zaizkion lanpostu bakoitzeko zereginak betetzeko behar den hizkuntz trebetasunari eta, hala badagokio, ea egoki den euskal herri-administrazioetan eratutako eskakizunen edukiak edo/eta kopurua aldatzea.

Azterketa hori Eusko Jaurlaritzari aurkezteko epea Dekretu honen 6.1 atalean ezarritako ebaluazio-txostena aurkezteko azken egunean amaituko da.

ALDIBATERAKO XEDAPENAK

Era berean, laugarren hizkuntz eskakizuna aitortuko zaie lanpostu-zerrendan eurena Teknikari Gaituaren eskakizunarekin duten karrerako funtzionarioei eta lan-kontratuko langile finkoei, baldin eta lanpostu horretan sartu badira hizkuntz eskakizun hori ezarri baino lehenago.

Hirugarrena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bitartez, Dekretu hau indarrean jarri arte egiaztatutako hizkuntz eskakizun guztien zerrenda argitaratuko du.

2.– Hizkuntz eskakizuna betetzeko epea, gehienez jota, 2001. urteko abenduaren 31ra luzatu ahal izango da.

5.– Espedientea hastea, bideratzea eta horretaz erabakia hartzea, beti ere, herri-administrazio bakoitzean arlo horretaz arduratzen den erakundeari dagokio.

Erabakia hartu baino lehen, langilearentzat egokiak izan daitezkeen ikastaroei buruzko txostena jaso beharko da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundetik.

Bosgarrena.– Dekretu hau indarrean jarri eta gero, beronen 40. atalean araututako eranskinean jasotzen diren behin behineko balioa duten hizkuntz eskakizunei dagokienez, jarraian aipatzen diren azpiataletan xedatutakoari jarraituko zaio:

b) mugarik gabeko balioa izango dute 2. eta 3. hizkuntz eskakizunek.

<FONT FACE="Fuente294"

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> Indarrik gabe gelditzen dira azaroaren 25eko 250/1986 Dekretua, urriaren 17ko 224/1989 Dekretua, urriaren 9ko 264/1990 Dekretua, abuztuaren 3ko 238/1993 Dekretua, otsailaren 15eko 89/1994 Dekretua, abenduaren 19ko 517/1995 Dekretua eta Dekretu honetan xedatutakoaren aurka dagoen maila bereko edo apalagoko beste edozein xedapen.

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> Lehena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariak, sei hilabeteko epea bukatu aurretik, erabakia hartuko du erakunde horrek berak eta Euskal Autonomia Elkarteko beste erakundeek euren artean izenpetu beharreko hitzarmen-eredua moldatzeko. Bertan, ordu-kredituak banan-banako prestakuntza-planei egokituko zaizkie, Dekretu honen Laugarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoari jarraituz.

Hirugarrena.– Honako Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Lehendakaria,

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

Kultura sailburua,

ERANSKINA

gaitasunen azalpena.

Hizkuntz eskakizun hau dagokion lanpostuaren jabea bere ohiko den ahozko nahiz idatzizko edozein testuren ideia nagusia ulertzeko gai izango da, ñabardurez konturatzen ez bada ere.

Bere lanean ohiko diren hizkuntz alorreko ekintzei ahoz nahiz idatziz erantzuteko adinako oinarrizko gaitasuna izango du.

Ahoz zein idatziz huts gramatikalak egin ahal izango ditu. Ahoz zein idatziz bestetan baino segurtasunik eza handiagoa agertuko du euskara lehen hizkuntza duten pertsonen aurrean.

Lehen hizkuntza euskara duenak duen erraztasunez ulertzeko gai izango da, nahiz eta hark baino erraztasun txikiagoa izan berak hitz egiteko.

Ahoz batuaz zein gehien erabiltzen diren euskalkietan esandakoa ulertu beharko du, bai eta batuaz idatziriko testuak ere.

Hizkuntz ezagupen zabala izan arren, idatzizko testuetan lehen hizkuntza euskara duenak ohiz egiten dituenak baino huts morfosintaktiko eta ortografiko gehiago egingo ditu; hutsak ugariagoak izango dira lanean ohikoak ez diren gaiak erabiltzean.

Bere lanean hiztegi aberatsa erabiliko du, idazterakoan hiztegia erabili behar badu ere.

Hitz egitean zein idaztean, bere lanean ohikoen diren egoera mugatuetara egokitutako erregistro eta hizkuntz formak erabiliko ditu. Halere, onartu egingo zaio lehen hizkuntza euskara dutenen hizkuntza aberastasunez ez erabiltzea. Zailtasun handiagoak izango ditu mugatuak eta ohikoak ez diren egoeretan.

Ondo igarriko ditu, ahozko zein idatzizko testuan, bere lanean ohikoen diren egoeretan eta, batez ere, egoera mugatuetan izan daitezkeen ohiko erregistro-aldaketak.

Bere ahozko zein idatzizko hizkuntz gaitasunera egokituko ditu hizkuntz beharrizanak, bereziki bere lanean ohikoen diren egoera mugatuen ondorioz sortutakoak. Aurreko horrek, besteak beste, mezuaren edukia ezagutzen dituen hitz eta egituretara egokitu behar izatea ekarriko du, baita, errepikapena, berriro formulatu behar izatea, autozuzenketa egitea eta ulertu ez den informazioa eskatzea ere.

Joera nagusiak bigarren mailakoetatik bereiziko ditu ahozko zein idatzizko testuinguruetan, ideien arteko loturak zehaztuz.

2. Hizkuntz eskakizuna.

Gai izango da, halaber, bisitariekin eta kontsultagileekin hitz egiteko; telefonoa hartzeko; ama-hizkuntza euskara dutenek esandakoaren ideia nagusia ulertzeko, berbaren bat ez ulertzearren ideia galdu gabe; aginduak burutzeko; lan-bilera edo bilkuretan esandakoa ulertzeko; eskuliburu edo dossier bat kontsultatzeko; bere lanean ohikoen diren gaiei buruzko oinarrizko informazioa ateratzeko; memorandumak eta gutunak ulertzeko e.a.

Laneko hizkuntz egoera mugatu gabekoetara egokitzeko ahozko adierazgaitasuna izango du; horrek, euskara luzaroan erabili behar izatea dakar.

Ama-hizkuntza euskara dutenen erraztasun berdintsua edukiko du.

Mintzatzean esaldi konplexuak erabil ditzake eta bereziki ama-hizkuntza euskara dutenen maila morfosintaktikoa edukiko du.

Hizkuntzaren ohiko esamoldeak erabiliko ditu.

Bere laneko egoera eta gaiari ezezik, beste edozein egoera eta gairi ere egokituko zaien erregistro eta hizkuntz formak erabiliz mintzatuko da.

Bere lanean ohiko diren gaiei dagokienean, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereiziko ditu mintzatzean, eta ideion arteko lotura zehaztuko, era berean.

3. Hizkuntz eskakizuna.

Oinarrizko ikasketak euskaraz egin dituen pertsona batek duen erraztasun berdintsua izango du idaztean.

Bere laneko egoera eta gaiari ez ezik, beste edozein egoera eta gairi egokitutako hizkuntz formak behar bezala erabiliko ditu, ahoz zein idatziz.

4. Hizkuntz eskakizuna.

Bere lanarekin zerikusia duen edozein hizkuntz ekintzetan jariotasunez egingo ditu azalpenak mintzatzean zein idaztean, eta zuzentasun-, aberastasun-, zehaztasun- eta jatortasun-maila altua izango du.

Informazioa eman, elkarrizketak egin, hizkuntza azalpen luzeak emateko erabili, txostenak, artikuluak, egitasmoak, memoriak, aginduak, berbaldiak, e.a. idatzi ahal izango ditu, baita laneko eztabaidetan parte hartu ere.

Goi-mailako irakaskuntza euskaraz egin dutenen pareko jariotasuna izango du.

Gramatika bikainki ezagutuko du, eta ahoz zein idatziz gramatikazko huts gutxi egingo ditu.

Lexikoaren ezagupen zabala izango du, goi-mailako irakaskuntza euskaraz egin dutenen parekoa. Era berean, bere lanarekin zerikusia duten gai berezituen lexikoa menderatuko du, eta ez du ia hiztegiaren beharrik izango.

Bere laneko edozein egoeratan ohikoak diren hizkuntz formetan era jasoaz hitz egin eta idatziko du, eta oso erregisstro berezitua erabiltzeagatik nabarmenduko da.


Azterketa dokumentala