Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 1997ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
1933

JAKINARAZPENA, tasak kitatzeari buruzkoa.

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Jakinarazpen hori ezin izan da egin Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. atalean zehaztutako moduan; beraz, Euskal Autonomi Elkarteko Administraritzaren Ariel eta Herri-Prezioei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazpen honetako zerrendan aipatzen diren zergadunei, jaso dituzten osasun-zerbitzuengatik Lurralde Ordezkaritza honi zor dizkioten tasengatik kitatu beharrekoa jakinarazten zaie honen bidez.

Horretarako, zerrenda horretan bakoitzari jarritako diru zenbatekoa sartu beharko dute zergadunek. Ordaintzeko moduak hauek dira:

a) diru zenbatekoa Osasun Sailak Araban duen Lurralde Ordezkaritzan sartzea (Santiago kalea, 11, Vitoria-Gasteiz).

b) diru zenbatekoa Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzak Euskadiko Kutxan duen 056090012.3 kontuan sartzea edo transferentzia egitea.

c) 3/1990 Legearen 21. atalean zehazten diren gainontzeko erak.

Borondatez ordaintzeko epea:

a) jakinarazpen hau hilaren bata eta hamabostaren artean argitaratzen bada, borondatezko ordainketa egiteko epea hurrengo hilabeteko 5era artekoa, edo bostaren ondorengo lehenengo egun baliodun artekoa izango da;

b) jakinarazpen hau hilaren 16a eta azken egunaren artean argitaratzen bada, borondatezko ordainketa egiteko epea hurrengo hilabeteko 20ra artekoa, edo hogeiaren ondorengo lehenengo egun baliodun artekoa izango da.

Premiamenduagatiko gainordaina:

Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, premiamenduzko jardunbidea erabiliko da zorrak kobratzeko; kasu horretan gainordaina %20koa izango da.

Errekurtsoak:

Jakinarazten zaion kitapenarekin ados egon ezean, interesatuak berraztertze errekurtsoa aurkez diezaioke kitapena egin duen organoari. Horretarako, 15 egun balioduneko epea edukiko du, jakinarazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Berraztertze errekurtsoari emandako erabakiaren aurka, edo errekurtsoa aurkeztu ezean, kitapenaren beraren aurka, administrazioarekiko diru-erreklamazioa aurkez dakioke Euskadiko Ekonomia Ardularitzako Epaitegiari. Erreklamazioa aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, jakinarazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Erreklamazioari emandako erabakiak administrazioko bidea ixten duela ohartarazten da.

<FONT FACE="Fuente294" ZERGADUNA KITAPEN ZKA. EGUNA KONTZEPTUA ZENBATEKOA

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> Egaña Izaguirre, José Ignacio 563 96-01-11 Odoleko etanol analisia 6.170

Frechilla Santos, Fco. Javier 632 96-06-25 Odoleko etanol analisia 6.540

Chinchurreta Aramburu, Enrique 650 96-09-18 Odoleko etanol analisia 6.540

Lana Prior, Miguel Ángel 659 96-10-29 Odoleko etanol analisia 6.540

Rueda Castresana, José Luis 667 96-11-04 Odoleko etanol analisia 6.450

Martín Devora, Miguel Ángel 679 96-11-19 Odoleko etanol analisia 6.540

Vitoria-Gasteiz, 1997ko martxoaren 18a.

<FONT FACE="Fuente294" Osasun Sailaren Arabako lurralde ordezkaria,

<FONT FACE="Fuente294" FRANCISCO MARTÍN DE LA CUESTA.


Azterketa dokumentala