Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 1997ko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
1922

AGINDUA, 1997ko martxoaren 3koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Segurako (Gipuzkoa) Santa Casa de Beneficiencia y Hospital de San Juan y la Magdalena de la Villa de Segura fundazioko estatutuetan egindako aldaketa —Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legera egokitzeko— Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroan inskribatzeari buruzkoa.

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Segurako (Gipuzkoa) «Santa Casa de Beneficiencia y Hospital de San Juan y la Magdalena de la Villa de Segura» fundazioko estatutuetan egindako aldaketa —Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legera egokitzeko— onar dezala Fundazioen Babesletzari eskatuz eta aldaketa hori Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.

<FONT FACE="Fuente294" AURREKARIAK

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> 1.– Segurako (Gipuzkoa) «Santa Casa de Beneficiencia y Hospital de San Juan y la Magdalena de la Villa de Segura» fundazioak Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroari eskatu zion fundazioko estatutuetan egindako aldaketa Fundazioen Babesletzak onar zezala eta aldaketa hori Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroan inskriba zezala.

2.– Fundazioko estatutuak aldatzeko Fundazioko Patronatuak 1996ko maiatzaren 2ko bilkuran hartu zituen akordioak publiko egin zituen eskritura publikoaren kopia baimendu bi aurkeztu ziren idazki harekin batera. Eskritura hori (224 protokolo zk.) Seguran, 1996ko uztailaren 15ean, egin zen Iruñeako Elkargoko notario den Pedro Elosegui Bergareche jaunaren aurrean (Azpeitiko distritoa).

3.– Gizarte Ongizateko zuzendariak, 1997ko urtarrilaren 24an, Segurako (Gipuzkoa) «Santa Casa de Beneficiencia y Hospital de San Juan y la Magdalena de la Villa de Segura» fundazioko estatutuetan egindako aldaketa Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman zuen —hala eskatzen da 12/1994 Legeko 36.4. atalean eta 404/1994 Dekretuko 8–3. eta 62. ataletan—.

<FONT FACE="Fuente294" ZUZENBIDEKO OINARRIAK

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> Lehenengoa.– Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio agindu-bidez fundazioaren estatutuetako aldaketarako espedientea erabakitzea, Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko Legearen 36.3 eta 40. ataletan eta urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 7-1.a) atalean agindutakoaren arabera.

Bigarrena.– Legitimazioa daukan pertsona juridiko pribatu batek hasiarazi du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko Legearen 31. atalean, urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 62. atalean eta Fundazioko Estatutuetan aldaketen inguruan agindutako baldintzak bete dira, estatutuak Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruz indarrean den Legeko aginduetara egokiturik daudela.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomi Elkarteko Autonomi Estatutua; Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko Legea; Euskal Herriko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko Arautegia Onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretua eta aplikagarri diren gainerako arau orokorrak. Ondorioz,

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak hau <FONT FACE="Fuente294" ERABAKI DU:

<FONT FACE="Fuente294" SIZE=2> Lehenengoa.– Segurako (Gipuzkoa) «Santa Casa de Beneficiencia y Hospital de San Juan y la Magdalena de la Villa de Segura» fundazioko estatutuetan egindako aldaketa onartzea, zein fundazioko patronatuaren 1996ko maiatzaren 2ko bileran erabaki baitzen.

Bigarrena.– Fundazio horren estatutuetan egindako aldaketa Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, 1996ko uztailaren 15ean egindako eskritura publikoan agertzen den moduan (eskritura horrekin, Fundazioko Estatutuak Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko 12/1994 Legera egokitzeko hartutako erabakiak publiko egin ziren).

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Erabaki honek administrazio bidea agortzen duenez, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekursoa aurkez dakioke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salari, erabakia argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epearen barruan.

Errekurtsoa aurkezteko ezinbestekoa izango da aurretiaz organo hau jakinaren gainean jartzea, hala agintzen baita Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 110. atalean.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko martxoaren 3a.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte

<FONT FACE="Fuente294" Segurantza sailburua, <FONT FACE="Fuente294" SIZE=2>RAMÓN JÁUREGUI ATONDO.


Azterketa dokumentala