Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 1997ko urtarrilaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
235

IRAGARPENA, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzarena. Iragarki honen bidez jendaurrean jartzen da Debako udalerrian, Itziarko auzoa barne (Gipuzkoan) etxeetan eta merkataritza-guneetan erabiliko den gas propano komertziala bideratzeko, hornitzeko eta banatzeko zerbitzu publikoa betetzeko administrazio-emakida eskuratzeko egitasmo alternatiboa. Jendaurrean jartzea Repsol Butano, SAk eskatuta egin da.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Jendaurrean jartzen da etxeetan eta merkataritza-guneetan erabiliko den gas propano komertziala bideratzeko, hornitzeko eta banatzeko zerbitzu publikoa betetzeko administrazio-emakida eskuratzeko egitasmo, honako hauei jarraituz:

Gasezko erregaien arloko jardueren garapena koordinatzeko oinarrizko xedapenei buruzko ekainaren 15eko 10/1987 Legeari.

Gas Erregaien Zerbitzu Publikorako Araudi Orokorreko 4. atalari eta hurrengoei. Araudi hori urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaren bidez onartu zen.

1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legeko xedapenei.

Nahitaezko Desjabetzari buruzko Araudiari; 1957ko apirilaren 26ko Dekretuaren bidez onartutakoa.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Komunaren azaroaren 26ko 30/1992 Legeari.

Erf.: C.A./12.127/C.G.A.32/96/Av.

Eskabidegile berria: Repsol Butano, SA.

Helbidea: Estrauntza kalea 2 eta 4; 48001 Bilbao (Bizkaia). Eskabidearen helburua: Debako udalerrian, Itziar auzoa barne (Gipuzkoan) etxeetan eta merkataritza-guneetan gas propano komertziala bideratzeko, hornitzeko eta banatzeko administrazio-emakida ematea.

Biltegiak: Petrolioaren Gas Likidotuentzako biltegi bat 49.500 l-koa herrigunerako eta beste bi 13.030 l-koak, Itziarko Auzoan.

Zerbitzuaren gehienezko presio erlatiboa: B presio ertaina. Banaketa-sarearen materialak: polietilenoa eta altzairua.

Banaketa-sarearen luzera osoa: 11.924 m (lurrazpitik –gehiena– eta airetik).

Aurrekontua: 135.000.000 PTA.

Emakidaren epea: 25 urte.

Hori guztia jendaurrean jarri da, nahi duen guztiak egitasmoa aztertzeko aukera izan dezan eta baita erreklamaziorik edo arrazoibiderik aurkezteko ere. Erreklamazio edo arrazoibide horiek idatziz aurkeztu beharko dira, hiru kopia eginda, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10. 20006 Donostia-San Sebastián). Epea, 20 egunekoa izango da iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Donostia-San Sebastián, 1996ko abenduaren 3a.

<FONT FACE="Chicago,Arial" Lurralde ordezkaria,

<FONT FACE="Chicago,Arial" JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.


Azterketa dokumentala