Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 1997ko urtarrilaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
233

ERABAKIA, 1996ko abenduaren 11koa, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariarena, "Eskoriatzako (Gipuzkoa) II-2 alorreko E-1 lurzatian 16 etxebizitza erakikitzeko lanak" esleitzen dituena.

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">1996ko urriaren 14an hartutako Erabakiaz hasi zen espediente hori eta, aurkeztu diren proposamenak aztertu direnez, bidezkoa da lehiaketa erabakitzea.

Ondorioz, hau

<FONT FACE="Chicago,Arial" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Chicago,Arial" SIZE=2> 1.– «Eskoriatzako (Gipuzkoa) II-2 alorreko E-1 lurzatian 16 etxebizitza erakikitzeko lanak» Dragados y Construcciones, S.A. erakundeari esleitzea, 14,5 hilabeteko epean burutzeko eta 62 hilabeteko bermaldiaz. Kontratuaren orotariko aurrekontua, dagokion BEZ barne, ehun eta hirurogeita hemeretzi milioi zortziehun eta laurogeita hamahiru mila eta berrogeita hamazazpi (179.893.057) pezetakoa da. Horretatik, berrehun eta berrogeita hamasei mila bederatziehun eta berrogeita hamasei (256.956) pezeta Sail honek 1996. urterako duen aurrekontuaren pentzutan ordainduko da, ehun eta hogeita sei milioi zazpiehun eta laurogeita hamabost mila (126.795.000) pezeta 1997. urteko ekitaldian eta berrogeita bi milioi zortziehun eta berrogeita bat mila ehun eta bat (52.841.101) pezeta 1998. urteko ekitaldian.

2.– Enpresa horri behin betiko fidantza eratu beharra ezartzen zaio. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Finantza Zuzendaritzan egin beharko da hori, erabakia jakinarazi eta 30 eguneko epean. Fidantzaren diru-zenbatekoa kontratuaren orotariko aurrekontuaren %4koa izango da, beraz, zazpi milioi berrehun eta sei mila zortziehun eta berrogeita lau (7.206.844) pezeta.

3.– Erabaki hau jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta gehienez ere hogeita hamar asteguneko epearen barruan eratu beharko da zuinketaren agiria.

4.– Lanak burutzeak dakartzan ondorio guztietarako, erakunde esleipendunak bere bizilekua edo bere ordezkariarena jakinaraziko dio Administrazioari, esleipenaren jakinarazpena egin eta hamabost eguneko epearen barruan. Lanak egingo diren tokian bertan edo horretatik hurbil dagoen herri batean egon beharko du bizilekuak. Gerora, bizilekuz aldatu nahi izanez gero, Administrazioaren onespena jaso beharko du aldez aurretik kontratuaren esleipendunak. Hartzaileak edo bere ordezkariak, halaber, lehen adierazitako tokian izango du bizilekua eta, bertatik alde egiteko, Zuzendaritzari jakinaraziko dio bere ordez nor arituko den.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango dute legezko interesdunek, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta. Jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko abenduaren 11.

<FONT FACE="Chicago,Arial" Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria,

<FONT FACE="Chicago,Arial" JAVIER MARÍA TELLERÍA ELORZ.


Azterketa dokumentala