Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 1996ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
6245

LEHIAKETA. Iragarpena, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketa ereduak gertatzeko zerbitzuaren kontratua esleitu dela jakitera ematen duena. (KBN C02/122/1996 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.-

a) Erakundea: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Espediente zenbakia: C02/122/1996.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.-

a) Helburua: hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketa ereduak gertatzeko zerbitzua.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomi Elkartea.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 1997.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: hamabost milioi (15.000.000) pezeta.

5.– Fidantzak.-

Behin-behineko fidantza: hirurehun mila (300.000) pezeta.

6.– Agiriak eta argibideak.-

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

b) Helbidea: Wellingtongo dukea hiribidea 2, (beheko solairua, Lakua II eraikina).

c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945-18.89.27.

e) Faxa: 945-18.90.18.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 1997ko urtarrilaren 3a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.-

a) Sailkapena: III taldea, 8 azpitaldea, A kategoria.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.-

a) Aurkezteko azken eguna: 1997ko urtarrilaren 7ko 10:00ak aurretik.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan zehazten diren agiriak jasoko dituzten hiru gutunazal (A, B eta C) aurkeztu beharko dira.

c) Aurkezteko lekua:

1. Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

2. Helbidea: Wellingtongo dukea hiribidea 2, (beheko solairua, Lakua II eraikina).

3. Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hilabete eta erdi, 1997ko urtarrilaren 7tik aurrera.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.-

a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Wellingtongo dukea hiribidea 2, beheko solairua, Lakua II eraikina.

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna:.1997ko urtarrilaren 7a.

e) Ordua: 12:30.

10.– Bestelako argibideak.– Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

11.– Iragarpen gastuak.– Esleipendunaren pentzutan izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko abenduaren 9a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala