Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 1996ko uztailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bizkaiko Foru Aldundia
3187

LEHIAKETA PUBLIKOA, Bizkaiko hiri-paisaia lehengoratzeko plan bat kontratatzeko dena.

<FONT SIZE=2><P>Toki Jaurpidearen alorrean indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartzen duen Apirilaren 18ko 781/1.986 Legebidezko Erret Dekretuaren Testuko 122 eta hurrengo artikuluei betekizuna emateko, zortzi egunetako epean zehar, horretarako deialdia egin den LEHIAKETAn arautzaile izango diren Administrazio Klausula Berezien Pleguak jendaurreratzen dira.

Aldi berean, Toki Jaurpidearen alorrean indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartzen duen Apirilaren 18ko 781/1.986 Legebidezko Erret Dekretuaren aipatu 122 artikuluaren 2) lerrokada eta hurrengo artikuluen babespean, LEHIAKETAren iragarkia egiten da, Administrazio Klausula Berezien Pleguen aurka jazarpenak egiten direla eta beharrezkoa gertatzen denean, lizitazioa denboraz luzatuko baldin bada ere.

1. Erakunde esleipen-emalea

a) Erakundea: Lurralde-Azterlanetarako Bizkaiko Iraskundea

b) Espedientea izapidetzen duen dependentzia: Zerbitzu Orokorrak eta Antolakuntza.

c) Espedientearen zkia.: 96/004/001.

2. Hitzarmenaren xedea

a) Zehaztapena: "Bizkaiko hiri-paisaia Lehengoratzeko Plana".

b) Egiteratzeko epea: urte bat.

3. Izapidetza, prozedimendua eta esleipen-era

a) Izapidetza: ohikoa.

b) Prozedimendua: irekia.

c) Esleipen-mota: Lehiaketa.

Osoko zenbatekoa: Hirurogeita hiru (63.000.000) milioi pezeta.

5. Bermeak

Behin behinekoa: Milioi bat berrehun eta hirurogei mila (1.260.000) pezeta.

6. Agirisorta eta argibidea lortzea.

a) Erakundea: L.A.B.I.

b) Helbidea: Gran Via 27, 2.a

c) Udalerria: Bilbo (48009)

d) Telefonoa: 4166200

e) Faxa: 4157635

f) Agiriak eta argibidea lortzeko epemuga: idazkitxiak aurkezteko azken eguna.

7. Hitzarmengilearen berarizko betekizunak.

Sailkapena: I Taldea, 1 Azpitaldea, C Maila.

8. Eskaintzak edo partehartzeko eskariak aurkeztea.

a) Aurkezteko epemuga: 1996ko uztailaren 18ko hamabi (12) orduak arte.

b) Aurkezteko agirisorta: Administrazio-Klausula Berezien 5 puntuan aipatzen dena.

c) Aurkezteko tokia: LABI. Gran Via 27, 2.a Bilbo 48009

d) Lizitatzailea bere eskaintza mantentzera behartuta dagoen epea: 3 hilabete.

e) Aldaketen onarpena: Administrazio eta Teknika-Baldintzen Pleguan aipatzen denaren pean egongo da.

a) LABI.

b) Helbidea: Gran Via 27, 2.a

c) Udalerria: Bilbo 48009

d) Data: 1996.eko uztailak 19.

e) Ordua: 12 o. 30 minutu.

10. Iragarkien gastuak: esleipen-hartzailearen kontura, Administrazio-Klausula Berezien Pleguaren 8.8 puntuan aipatzen denarekin adostasunean.

Labi-ko Zuzendari Orokorrak,

LUIS RODRÍGUEZ HERRERO.


Azterketa dokumentala