Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 1996ko uztailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
3179

659/1996 ERABAKIA, ekainaren 5ekoa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Erakunde Autonomiaduneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 549/1996 Erabakiaren errebokazio ez-osoa ofizioz bideratzen duena.

<FONT SIZE=2><P>Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 1576/1995 Erabakiaren bidez, Erakunde Autonomiadunean Lehen Mailako Laguntzako Lantaldeko Odontologo kategorian dauden lanpostu hutsak betetzeko leku-aldatze lehiaketarako deia egin zen. Erabaki hori, 1996ko urtarrilaren 15eko EHAAn, 10 zenbakian, argitaratu da.

Aipatutako deialdiaren 4.2 oinarri-arauan ezarritakoa betez, 1996ko maiatzaren 30ko EHAAn, Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 549/1996 Erabakia argitaratzen da; erabaki horrek zerrenda hauxe onartzen du: Erakunde Autonomiadunean Lehen Mailako Laguntzako Lantaldeko Odontologo kategorian dauden lanpostu hutsak betetzeko deitutako leku-aldatze lehiaketarako onartutako eta kanporatutako izangaien behin-betiko zerrenda.

Erabaki horren hirugarren puntuan, leku-aldatze lehiaketarako epaimahai kalifikatzailea osatzen dutenak agertzen dira; beren artean, zazpigarren bokal titularrari abstentzioa gertatu zaio, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzkoak, bere 28 atalean agintzen duenaren arabera.

Hori dela eta, indarrean dauden legeek langileen alorrean ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Aipatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legeak bere 28 eta 105.1 ataletan agintzen duenaz baliatuz, zera errebokatzea: batetik, Hipólito Yaniz Eguilaz jaunaren izendapena, hots, Erakunde Autonomiadunean Lehen Mailako Laguntzako Lantaldeko Odontologo kategorian dauden lanpostu hutsak betetzeko leku-aldatze lehiaketarako epaimahai kalifikatzailearen zazpigarren bokal titular gisako izendapena; eta, bestetik, modu ez-osoz errebokatzea, haien izendapena argitaratzen duen Erabakaia.

Hirugarrena.- Erabaki hau EHAAn argitaratzeko agindua ematea.

Laugarrena.- Deialdiko 7. atalean ezarritakoaren babesean, Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, EHAAn argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko ekainaren 5a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

FERNANDO ASTORQUI ZABALA.


Azterketa dokumentala