Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 1996ko uztailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Osasuna
3177

697/1996 ERABAKIA, ekainaren 4koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Erakunde Autonomiaduneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 552/1996 Erabakiaren errebokazio ez-osoa ofizioz bideratzen duena.

<FONT SIZE=2><P>Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 1584/1995 Erabakiaren bidez, Erakunde Autonomiaduneko Espezialitate desberdinetako Arloko Fakultatibo Espezialista kategorian dauden lanpostu hutsak betetzeko leku-aldatze lehiaketarako deia egin zen. Erabaki hori, 1996ko urtarrilaren 15eko EHAAn, 10 zenbakian, argitaratu da.

Aipatutako deialdiaren 4.2 oinarri-arauan ezarritakoa betez, 1996ko maiatzaren 30ko EHAAn, Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 552/1996 Erabakia argitaratzen da; erabaki horrek zerrenda hauxe onartzen du: Erakunde Autonomiaduneko Espezialitate desberdinetako Arloko Fakultatibo Espezialista kategorian dauden lanpostu hutsak betetzeko deitutako leku-aldatze lehiaketarako onartutako eta kanporatutako izangaien behin-betiko zerrenda.

Erabaki horren hirugarren puntuan, Pediatriako espezialitateei eta bere arloei buruzko leku-aldatze lehiaketarako epaimahai kalifikatzailea osatzen dutenak agertzen dira.

Hori dela eta, indarrean dauden legeek langileen alorrean ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Zera errebokatzea: batetik, Imanol Apalategui Milikua jaunaren izendapena, hots, Erakunde Autonomiaduneko Arloko Fakultatibo Espezialistentzat, kirurgia orokorreko eta liseri aparatukoentzat, dauden lanpostu hutsak betetzeko leku-aldatze lehiaketarako epaimahai kalifikatzailearen idazkari titular gisako izendapena; eta, bestetik, modu ez-osoz errebokatzea, haien izendapena argitaratzen duen Erabakaia.

Bigarrena.- Javier Olaso Legarreta jauna idazkari titular lez izendatzea, errebokatzen den pertsonaren ordez.

Laugarrena.- Deialdiko 7. atalean ezarritakoaren babesean, Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, EHAAn argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko ekainaren 4a.

Osakidetzako zuzendari nagusia,

FERNANDO ASTORQUI ZABALA.


Azterketa dokumentala